Urrixak 23 (domeki), OSKARBI taldi BEIKOZINIn

oskarbi-2Oskarbi taldi 1966ko azarun hasi zan kantun, beraz 50 urte eingo dotxu Ondarruko kontzertun.
Oskarbin ibilbide luzin ehundaka kantaldi eta kontzertu ein dotxue, hamen aipamen batzuk: 1968an Eibarko sari nagusixan irabazlik, 1970an Portugaleten lehen aldiz Baga Biga Higa Sentikaria (Ez Dok Amairurekin), 1975in Madrilgo Ateneun emandako kantaldixe, 1976xan Donostiako belodromun 24 ordu euskaraz kantaldi erraldoi, Bilboko La Casillan Joan Manuel Serrateaz emondako kantaldixe, 2000garren hamarkadan Quebeck, Argentina eta Uruguaien eindako kantaldixak… Lau urtez Ez Dok Amairuko partaidik ixan zin (1967-1971)eta hamar disko plazaratu dabe. Hamaikagarrena urrixan plazaratu dabe, beran ixena: Mendira naiz.
Ondarrun emongo daben kontzetun, garai guzixetako kantak eta oraingo Mendira naiz disko barrixan abestixak eskeiniko dabez. Oskarbi betiku eta Oskarbi barrixe ustartzen diz. Betidanik Oskarbin dazen Iñaki eta Joxelu, hasieran eta on dabilen Maite, tartin eta on dabillen Bakartxo, tartin hasi eta oraintzuarte dabizen Carlos, Gontzal eta beronik. Azkan urtitan dabizen Diego, Joana eta Maitetxu.
Oskarbi taldin partaidik
Ahotsak: Iñaki Maritxalar, Joxelu Treku. Maite Aizkorreta, Bakartxo Maritxalar, Carlos Ruiz eta Beronik Ondikola.
Gitarra: Iñaki Maritxalar. Akordeoia:Carlos Ruiz. Flauta: Gontzal Iñarra. Pianoa eta teklatua: Joana Ortega. Biolina: Maite Lopez de Arbina. Perkusioa: Diego de Vera.

Iruzkin bat utzi

Kulturi eta kirolak atalean

Erantzunak itxita daude.