Mus zalik bazaze eta domeka arratsaldi lagun artin pasa nahi badozue ezin dotzazue huts ein ARRIGORRI ostatun jokatuko dan mus txapelketiai.


Mus zalik bazaze eta domeka arratsaldi lagun artin pasa nahi badozue ezin dotzazue huts ein ARRIGORRI ostatun jokatuko dan mus txapelketiai.


Urtiaz batea hasi de biarrin blog barrixe. Herriko kirolai guztin barrixak zabaltzi de beran helburu. Kirolaxan memoixi be landuko dau, denborapasak, kuriosidadik… facebookin be beran txokotxu eindau. Aringaingalaxak, futbolzalik, arraun munduk, saskibaloieruk… danak eukiko dabe euran leku. Hauxe da orrixan helbidi: https://ondarroakokl.wordpress.com/

Herriko gaztik idatzi hau bixalduzku:
Entzuuun entzuuun!📢📢
Gabonakk ondo amaitzeko elkartasun jaialdixe ospatukou gaztetxinnn!!! Ze elkartasun jaiii??? Baa…. Gazteak kalean elkartasun eune!!!
Egitarauu ederra prestatu douuu TOLOSAko gaztik bixiraben egoerin aurrin eurakin gazela adierazteko!
Hamen dakazue auziperatutako hiru gaztei la hainen einddako elkarrizketi http://eh.lahaine.org/gazteak-kalean-lqueremos-que-la
Herri bat = gaztetxe bat!!!
Montaje polizialik ez!!!
GORA GAZTEIXIN ARTEKO ELKARTASUNE!!!
(Dakixuen lez, bazkatxako apuntateko Anaitan eta Kulixkann!)

Urtero etxen dan jaialdixe da hau. Aurten AMETS ARZALLUZ, IRATXE IBARRA, FREDI PAIA eta ANE LABAKAk eingo dabe bertsotan eta gai jartzalle lez EÑAUT LERTXUNDI eongo da. Gogoratu 12:30xetan hasiko dala.

Bixar urtarrilan 5in (eguena) Ondarroa 2016 urtekarixe aurkeztuko da Ondarroako Alamedan, 13:00ean. Urtekarixe erosteko aukeri eongo da bertan.
Egun horretatik aurrea urtekarixe salgai egongo da betiko lekutan.
Urtekari hau Ondarroako Udalak argitaratu dau, eta artikulu eta argazki zaharren bilketa lana Ondarroako Historia Zaleak elkartik egin dau.


Frantziko punta batetik (Suitza joten) bixalduzku argazki hau mezu honeaz:
“Danak kalin eta LIBRE birdouzelako, eta ez etxetik ehundaka kilometrota murru artin preso, URTARRILLAK 14an DANOK BILBOA!!”
Gaua beti Argi ta kidik, ETXEA!




Ondarrutik autobusak egongo diz , 15:30ean Zaldupeko Zubitxik urtengo dabe!
APUNTATEKO: Kulixka, Anaita eta Zurrumurrun.
Turruneruok be… Salatzen dou!
Aurten be ez dosku hutsik ein. CARTAGENA aldetik jaso dou esku orrixe eta bertan urte barrixe zoixontzen gatxue. Urte asko diz bertako hainbat herrittarrek “Comite de solidaridad con Euskal Herria” taldi sortubela. Eta ondarrutar askok eskerrak emon bitzau emon dozkun laguntziatxik, euran etxitan jaten emozku, bertan lo etxeko aukeri euki dou, hara ta ona erun gatxue…kartzeleta bixitxeta jun bir ixan gazenin. Milla esker!!
