
ta honek ZALDUPEn jokatuko dizenak


ta honek ZALDUPEn jokatuko dizenak

Zentral Nuklearrak ez douela ikusi nahi zabalik esateko pegatak ipinitxue herriko toki desberdiñetan. Lena be urten gendun LEMOIZen etxea ixuzen zentral nuklearran kontra eta gaur egun be bardin pentsaten dou, CHERNOBIL eta FUKUSHIMA lakoxe arriskoik ez dou nahi gure hurrin.




Ondarrun birziklatzen douen hondakinen kopuru altzateko beste ahalegin bat nahi de ein herrixan eta horretako aurretik herritarrak behar daben informaziño eukitxeko auzoz auzo engo diz batzarrak. Ongo baixakun Otsailak 24an batuko diz San inazio eta Alde zaharrekuk Kofrai Zaharrin arratsaldeko 19:00etan. GARBI JOKATU hondakiñakin.

“32”ko telebista plasma zoragarri bat eskuratzeko AZKANENGOKO EGUNAK! Ez takazule? Ta zetan za txotxo ba? Zapatun, karnabal zapatun bai, ixango ra zozketi eguerdiko ordu 2xak aldea Kalekutzeko eskillaretan Alaiko albun, eta irabazi ezkeo gabaz (etxin geatu ezkeo, klaro) Rio de Janeiroko sanbodromun bazeoz modure bixikozuz karnabalak! Fijo!

TURRUNIN aspaldi gebizen pelikula honen atzetik. Bagenkixen 1984an ARD telebista alemana hamendik ibili zala grabaten, eta halako baten billatu dou. On geure eskutan da eta zabaltzi pentsa dou. Esan birdou aspaldiko grabaziñoi zanez, kosta eingazkule gaurkotzen eta eskerrak emon bitzau ARGIA aldizkariko lagunai eta bereziki Unaiei. 44 minutuko grabaziñoi de eta bertan ONDARRUTAR asko agertzen diz. Sasoi hartako ONDARRU ezautu ta gogoratzeko balixo leikela usten dou. Ikusi atzanearte, merezi dau eta.

ta ZALDUPEn jokatuko dizenak



Sinadura bilketi amaitxu eta lortu beharreko helburuk lortu ondoren, maixatzaren 7xai begire, hurrengo erronkiai heltzeko prest gaz.
Otsailan 18xan Berritxun, eskualde mailako ekintzi ein, eta bertan gure herrixetan lortutako sinadura kopuru agertzeaz gain, galdera adosteko prozesun sartzen gazela adieraziko dou.
Galdera bardine ixango da Lea Artibai eskualdeko herrixetan eingo douena, eta on danon artin galdera hori adostera deitzen zaitxuau.
Aurrea pauso barri honetan be, geuaz bat egingo dozule jakindde, lagundu mezu zabaltzen ,eta maixatzaren 7xan parte hartze zabala lortzen.
Eskerrik asko.
Ondarruko GURE ESKU DAGO

