
Abendun 17 (zapatu), BAGA itsas ertzeko euskal doinuk CDin
Kostaldeko euskal kantak gustaten bagatzu entzuti eta abesti, ez galdu lortzeko aukeri : goxin Alde Zaharrin eta arratsaldin Alamedan egongo diz saltzen CDik.

UNANUE Musika eskolakun ekimenak baixakun (Abendun 16)
Abendun 16xan Pop/Rock kontzertu emongo dabe eskolako konboak Musika Eskolako aretun.

Eta egun bardiñin Artibai egoitzan Trikitri emanaldixe emongo dabe.

Ondarrutarrak Usurbilen!
Dakixuen modun, abendun 10in hasi zan preso, iheslari ohi eta errepresaliatuk Usurbilen eitten dazen itxialdi txandakatu.
Bertan zelan ez ondarrutarrak be parte hartzen daz.
Atzo frantziar kontsulatun aurrin eon zin Bilbon:



Usurbileko itxialdixaz batea Ondarrun be ekimen desbardinak erungo diz aurrea. Datorren zapatun dakau lehenengo hitzordu:
Ibon eta larriki gaxoik dazen presuk kalera,kalera ekimena eukiko dou 19:30ean Itxas Aurren.

Allarte beraz egongo dizen ekimenai.
Kalera,kaleran ingurun barri eukitxeko eta egunero zetan dabilen jakitxeko hamen web orrixan helbidi be:
Danon artin lortukou!
“Kalera, kalera borrokalari kalera!!!”
MENDI erronki atzanetan
17 egun falta diz urti amaitzeko eta dakiauena da gaur egune arte 84 ONDARRUTARREK altza dabela gitxienez 10 mendi tontor. Ia atzanengoko bultzadiaz beteten douen erronki, 100 herritxarrek gitxienez 10 mendi. Jantzi mendiko botak eta…

SAHARAr kanpamentutatik bueltan
Aia gaz saharar kanpamentutatik. Bete dou gure helburu, 40 kg tik gora medikamento erutiaz aparte bertako familixan sartu eta integrati lortu dou. Iñundik iñoa ezautu baiko familixa baten, hortxe demostraten dabe zelako jente esku zabal eta borondatekuk dizen. Horreaz aparte datorren urtita beire herrixan burutu leikezen elkartasun proiektutako be ideak hartu douz leko ezberdiñak bixitatuz: 1. Eta 2. Hezkuntzako eskoli, hospitxal nazionala, ume ezinddun eskoli, itzuntzako eskoli, preso eta desagertun elkarti…
Askorek esango dozue errefuxiatuai gexei launtzi ez dala komeni gizarti asentateko arrixku dalako eta atun latak eruti baino garrantzi gexa daukela lan politiku etxik, alde batetik egixe da hori baine bertan argi eta garbi ikusi dou errefuxiatuk gatazkin sujeto politikun aurretik PERTSONAK dizela eta gainea duintxasun eta inddar handixaz betetako pertsonak. Lan bixak paralelun jun bir dizela ikusi dou: Gizarti kanpamentutan dan bitxartin elikatu,alfabetiza ta forma. Eta nazio askapeneako burruki aurrea erun.
Ikusi douen dana be ez da ixan politxe:
gatazki konpontzeko zailtxasunak… gazteixin desesperaziñoi eta etorkizunea beire dakarren galderak… umik denpori nun erretin ezjakiñe…umin eta nausixan osasun arazuk(desnutriziñoi kroniku, anemia…)
Guk argi dakau herri solidaxo eta borondate handiku gazela eta herrixan arteko elkartasunin jarraitxuko douela bai politikoki eta bai sozialki¡
SHUKRAN ONDARRU!
SAHARA HURRA!
Abendun 17xan (zapatu) sinadura bilketi ERABAKI ahal ixateko
ALAMEDAn eta ALDE ZAHARRIN ipiniko diz mahaixak zapatu eguerdixan siñadurak batzeko. ONDARRUko herrixan 800 bat batu birdouz.

GUK, siñatuko dou, eta ZUK?

Gure gañetik izarrak bakarrik!
ONDARRUtar gazte talde batek Barañainen pasarou asteburu beste 1000 pertsonaz batea. Gazte mugimendun ingurun hausnartu eta alternatiban klabin jarteko. Batzuk euskerin ingurun berba ein dabe (zer ein geinke euskaraz bixitxeko? Zelan zabaldu leike EHko talde ezberdiñeta euskarazko funtzionamendu?) , beste batzuk komunikaziñoin ingurun (topatu, gazteTB…), gazte mugimendu, hezkuntzi, feminismu, jai ereduk…
Problematikak aztertu, alternatibak aztertu eta proiektu diferentik irudikatu eta funtzionamendun hasteko ordu aia gazku on. 1000 lagun eon baga be gitxienez, 7 ixan di tiki lortu eta ezin ixan dizenak etorri Altsasutik (kartzelaratu dotxuelako). Azpixan dakazuez bertan atatako irudixak.




Abenduak 12 (astelehena) ESPELEOLOGIXIAI buruzko hitzaldixe BEIKOZINIn
Urteko azkanengoko hitzaldixe, eta hizlarixe ondarrutarra: Josu Zeberio Uribe espeleologu… Lur azpiko unibertsu erakutsikosku. Ezin zeinke galdu!

AURRERA K.E. taldin partiduk astebukaeran

eta ZALDUPEn jokatuko dizenak

Aupa AURRERA tra ka tra!!!