
Gaur arratsaldin Konzentri Alamedan 18:30tan, NAHIKURE!! Oreretako hirurak ASKATU!

Gaur illuntzin OLATZ SALVADORen kontzertu ETXELILAn
Olatz Salvador musikari bakarlaxe zuzenin entzuteko aukeri dakazue arratsaldeko 8:30etan Etxelilan, hamen dakazue artisti eta beran musiki ezautzeko aukeri https://olatzsalvador.bandcamp.com/

Martxoak 24, KAMARA eta ORKESTRA kontzertu Kofradi zaharrin UNANUE musika eskolik antolatute

Iñok ez nau kontun hartu bihir? Martxoak 18 (zapatu) KAMIÑAZPIko parkin

Martxoak 19 (domeki) ZURIÑE RODRIGUEZ eta OIHANA ETXEBARRIETA idazlik ARRIGORRI ostatun
Gero eta entzule gexa dakarren ORRIGORRI literatur ekimenak ekarrikotxu ongo domekan ARRIGORRIre bi emakume honek. Borroka armatu eta Kartzeli gaxatxik berba eingo dabe.Irakurti gustaten bagatzu eta solasaldixan parte hartu nahi badozu ezin zeinke aukera hau galdu. Domekan goxeko 11:ootan han ikusiko gaz.

JABI eta ALBERTO geuaz betirako
Gaur urte bete diz gure artin falta zazela. Izotz fabrikan hutsune handixe laga zenduen zeuen lankidin artin, zer esan etxekun eta lagunen artin .Bixitxa oso bat zeukazuen ondioik bixitxeko. Gu zeuen bixipozaz geatzen gaz.

Martxoak 14 (martitzena) 10 INGOBERNABLES liburun aurkezpena ETXELILAn

Hizlarixe: June Fernandez (Pikara magazineko zuzendarixe, Argia aldizkariko kolaboratzaili eta liburu egili). Gaxe: Normaltasun eredutik harutzaua bixitxik aurkezten dotxu Junek liburu honetan, gobernaezinak dizen pertsonan 10 histori.
Oporrak bakin programin kanpañi ONDARRUn
Marokon erruz burututako exodu eta gero hainbat ume saharar planetako desertoik gogorrenin (hamada) daz errefuxiatu egoeran , Argeliko Tinduf probintzixan. Logiku dan morun desertu bateko urtaroik gogorrena udi ixaten da 50°c arteko tenperatureta aia arte.
Egoera honei buelti emon naixan hainbat urtetan estatu ezberdiñetan “Oporrak bakean” programik, udan 10-12 urte bitxarteko umik geure familixeta 2 hileako ekarri, azterketa medikuk ein, alimentaziñoi egoki eta ekilibrau bat emon, hizkuntzi ikasi eta umik umetasunaz gozatetzeko aukeri emoten dozku.

M7: Ondarruko galdera proposapena.
Gaur domeka eguerdixan alamedan, Gure Esku Dagok, Maixatzan 7rako Ondarruk eskualdin proposatuko daben galderi aurkeztu dau.
Ondarrun galderi adosteko bide ezberdinak ibili douz: esku-orrixak banatu, proposapenak jaso, buzoik ipini , hitzaldixe emon…
Eskerrik asko, danoi!
Danon eretzixak jaso ondoren,hauxe ixan da, gehixengo batek, ondarrutarron artin adostu douen galderi:
“ Nahi al duzu Euskal estatu independiente bateko herritarra izan?”
Gure galderiaz eskualdeko batzarrea jungo gaz eta Lea-Artibaiko herri guztin artin danontzako galdera bat adostukou.
Urteten daben galderi eskualdeko ekitaldi baten prentsan aurrin aurkestuko da, eta hori Ondarruko Beiko Zinin apirilaren 8xan eguerdiko 12:00xetan izango da.
Danok inbitata zaze!!
