HARA! taldin diskun aurkezpena BILBOn

HARA 0HARA! Musika taldik beran lelengoko disku aurkeztu ban atzo Bilboko Erronda kalin dan BIBA antzokixan. 7 kantaz dator «Adikzioak, minak eta desirak» euran disko barrixe (AGIAN/ OLIBONDOAK/ AZKEN ARGIA ITZALTZEAN/ ZURRUPATZEN/ EZEZAGUNA/ HIZTEGI MUTUAK/ KITZIKAN).
Hara! taldi (2016ko martxoa, Ondarroa) hirukote ondarrutarra da (Gorka Ruiz Etxano “Epi” bateixi, Julen de Diego Arrizabalaga baxu eta Jon Kirru Iparragirre gitarri eta ahotsak). Ez diz musikari barrixak, besteak beste Keike, Xarma… talditan jo ixan dabe. Hara! taldin estreinako disku 2016ko urrixan grabatu dau Axular Arizmendik Mutrikuko AME Estudixutan. Masterizaziñoi Estanis Elorzak ein dau Donostiko Doctor Master estudixutan. Keu Agirretxek (UEK), “Agian” abestixan amaierako gitarra konponketi ein dau. Juan Sangrek (Governors) “Hiztegi Mutuak” abestixan ahotsa sartu dau. Garoa Arizmendik, “Azken Argia Itzaltzean” abestixan kantatu dau. Aritz Sagarmendik, “Azken Argia Itzaltzean” abestixan baxu jo dau. Diseinu Andere Etxegarai Zubiaurrek egin dau eta argazkixak Josu Trueba Leivak.
Hara! taldin lelengoko disku (Adikzioak, minak eta desirak), hara nolakoa dan: inddarra melodixiaz uztartzen danin Hara! dakau. Rock trinkun ezaugarrixe. Rock itxura sakona, askotan zikiñe, gogorra eta latza.
HARA1
Hara! rockaren itsaso zakarrin jaxotako taldi de, batzutan hard, bestitan core, grunje eta punk zertzelak, bortitz eta gehixenetan melodiaz lepo. Musikin oinarrixetan garraztasuna agertzen dau Hara! taldik kantetan, eta gero ahotsan melodixakin zipriztindu ondoren zapore mikatzak desagerrarazten dotxu, bañe euskarrixan trinkotasune galdu baik. Hara! taldin abestixak gogorretik daukena melodixetan kontrapuntu jarritxe amaitzen diz.