EGUZKIk, kostaldin eta errixun eon dizen ISURKETAK salatu dotxuz!

Sare sozialan bitxartez salatu dabe azkan hiru-lau eunetan hainbat ISURKETA egon dizela Artibai Ibaixan eta inguruko kostan.

Ezta lehenengo bidar instituziñoiai neurrixak hartzeko eskatzen gakona, herritxarrok aspertute ga mota honetako isurketak ikusten! Ixe egunero da zeoze…, portun ez bada,   astillerun, Saturranen, Errentexan, Galtzuango araztegixan! NAHIKURE!

18766589_1872924262974016_5424597507472882773_o

18673209_1872924259640683_4934767191217827733_o

Hau herritxar batek Galtzuango araztegixan atataku.

18699331_1872924266307349_5417942203883976368_oEguzkik Ur Partzuerguai keji sartu eta azalpenak eskatu dotza.18623667_1872052956394480_1484573665248488659_o

ERABAKITXEKO ESKUBIDI aldarrikatuko dou BILBON Ekainak 10in!

Aste bi barru, Ekainan 10in arratsaldeko 17:30etan Gure esku dagok ekitaldi nazionala dauke Bilbon, herriz herri erabakitxeko eskubidin ingurun lortu douen adostasunak eta borondatik plazaratzeko.

Jentiaz eta globukin galdera ikur erraldoi bat nahi de irudikatu Bilbo erdixan (Euskadi eta Eliptika plazan bitxartin). Bertan aurkeztuko da Herritxarron ITUNA.


Parte hartzeko eta gastuai aurre etxeko “konpromiso txartela” erosi birde: 2€ (globuk be banatuko diz).

Honetako Ondarrun autobusak atati pentsa da, “konpromiso txartelaz” batea. autobusin bazuz 10€ izango da (txartela+autobuse) eta 10 urte baino gitxia dakarren umik ezdabe autobusik ordaindu biko.


Eguenin eta baixakun arratsaldeko 18:30etatik 20:00ak arte gure kantxopeko dendan eongo gaz txartelak saltzen eta zapato eguerdixan alamedan. 

(Datorren astin be eongo gaz)

JAXAK, Herritxik herrixantzako ixateko…JAXAK MARTXAN!

Hauxe mezuau bixalduzku herriko gaztik osatu daben “JAXAK MARTXAN” lantaldetik:

Jaxak antolatzen jarraitzen dou herriko hamarnaka gaztek. Eta barririk ezbarou luzatu be aspaldixan jakin badazela nahiku nobedade! Lelengoko taldik konfirmaten hasi ga, lelengoko egunai formi emoten… bañe ondion ezta ez dana erabakitxe eta ezta itxitxe be. 

Danoi luzatzetzuau inbitaziñoi bileretan parte hartu eta jaxak ahalik eta hobetuen pasateko egitarau preparatea etorti. Ekainin sartzen ga eta honek laste hartukorau abixari! 

Datorren bilerako ordu eta egune bada, ordun… barakixue!

4. batzarra

Pasan asteko bilereta etorti ezinezku ixan bazan, lasai hartu, pentsarou horretan

be eta aktak sarin ipintxen jungoa harixe ez galdetzeko. 

https://issuu.com/jaxakmartxan/docs/akti_2_eta_3_bilerak

Domekan ikusikou alkar!