Armaxun gordeta dakazun mobil zarra ata eta ALAI, MAMU, JAI BRAIAN (tabernetan) edo ZUBI-ZAHAR HERRI IKASTOLA erungo bazenduke, Afrika aldeko herrittarran egoera latzai argitasun apur bat emongo zentzake.

Armaxun gordeta dakazun mobil zarra ata eta ALAI, MAMU, JAI BRAIAN (tabernetan) edo ZUBI-ZAHAR HERRI IKASTOLA erungo bazenduke, Afrika aldeko herrittarran egoera latzai argitasun apur bat emongo zentzake.

Badator SanJun bixpera gaba (10 egun baño ezti geatzen), urteko gaurik majikuena, 30. Akelarri ixango da aurtengu eta gañea baixaku! Zenbat eta jente gehixa anima eta parte hartu, hobeto. Danon eskutan da holako egun bateko jai txikixak bixi-bixik manteniuti. Danok zaze inbitata.

Datorren baixakun (ekainak16),18:30 etan GAZTETXIN eingo da lehenengoko antolakuntzako bileri. Herriko gazte guztiai etxetze deixe batzar horretan parte hartzea, ideak bota, ardurak hartu eta danon artin GAZTE EGUNE antolatzeko.

Konta dozkuenez ixez eta ixez lehenin ixe 200 launek hartu ben parte biharrak etxen, eta ezileikela imagina 30 launen artin ero 200 launen artin biharra etxin aldi!
“Lehen txarto ez gendun pasaten biharrin eta antolatzen, baine azkan urtitan jentin erantzune eta prestutasune ikusitxe askoz pozaua eta umore gexaz hartzen douz ardurak, batxe be lantalditako batzarretan jente ezberdiñe ezautzeko aukeri dakau eta gaztetxiai bixitxasune emotetzau” Gazte eguneko antolatzailitako batek diñozkune.
Eta ezdakiau ixezko Gazte egunan nostalgixa puntu emoteko ero ze helburoaz argitaratu daben bideo hau, baine sinistu jaxetako goguk gorputzin sartzeko lakoxe bideu dala! Merezi dau ikustik!:
Aurreko urtitako gazte egun batzun argazkixak:






Ia aurten beteranuk, BETERANUN LANTALDI osatzea animaten dizen … 😉
Uztailak 1in ospatuko da aurten Zapato URDIÑE eta honeaz batea DINAMARTXI. Aurtengo barriztasune uretan eukiko dou. Bizikletan eta mendiz mendi ixan badiz onarte erronkak, aurten igaxan be etorriko dizelako DINAMARTXAkuk. Probetan parte artzeko ixenak emon birdi Ekainak 26, 27 eta 28xan Plaza Musikan. Antolatzallin esanetan hiru probak gogorrak dizela gogoratzen dosku eta entrenata juti gomendatzen dosku. Laguntzalle biarra be badaukela ta esku bat bota nahi ixan ezkeo eskertuko leukela. Azpiko kartelin dakazuez bete birdizen baldintzak jun nahi ezkeo.

Atzo bilbon milaka launeaz batea eon giñan galdera ikur bat irudikatzen, gure ETORKIZUNE erabaki nahi douela esateko!
Eta honek argazkixak Mirenek Herrialde Katalanetatik bixalduzkuz, gaur Bartzelonan, urrixan 1in eingo dan erreferenduman alde einddan ekitaldiko prestakuntzak etxen!: BI HERRI, HELBURU BAKARRA!!!
Baixako gabaz 23:00 puntun, Turrunaz eta bolanderakin batea hasi eta ixe 23:10 earte eon giñan Ibon eta gainontzeko preso gaixun ASKATASUNE eskatzen kazularak, potuk, adarrak, bolanderak, musika instrumentuk… joten. Ezgatxue entzun nahi, baine entzun gatxuen eta entzungo gatxue! IBON ETXEA!!!
Danok gogoratzen douz 2016ko martxun herritxar guztik era batea ero bestea ikutu gatxuen gertaera latzak. 150 familixa baino gexa etxetik kanpoa geatu zin kamiñaldeko mendixe jausten hasi zalako.
Urtebete eta hile batzuk pasa diz eta egoeri nabarmen hobetu arren ondio familixa batzuk kalin jarraitzen dabe ta obran finantzixaziñoin gora behera instuzionalak daz.
Batzuk (ondo dakiau zeintzuk) hauteskunde usañe euala ta, han etorri zin drone-Akin mendixan egoeri entera eta familixai elkartasune erakustea. Baine erdaldunak esaten daben morun… “A la hora de la verdad…” herritxarrai jamonik ein baik obrak nahi ez finantzixata dabiz.Argi geatu de batzuk herritxarran behar ixanak alde batea lagata dabizela, eta prest dazela gure herrixe urte askotako obra batek hipotekata laateko, horrek suposatuleiken kaltiaz, adibidez herrixan planteata dazen proiekto asko atzea botati eta beste barri batzuk ezin ein ahal ixati diro faltiatxik.
Hamen lagaten dotsuau udalan azkan adierazpenak:
Guk argi dakau Ondarru herri solidaxu dana, horren adibide herritxarrak euki daben prestutasune euran etxik laga, esko bat bota, anima, mobiliza eta erozetako prest dala erakusteko.
Eta gaurko deialdixe etxeko hauxe zabaldu dau SAIÑAZIO MENDI AZPIXAN auzotar gestorik:
San Iñazio kaleko etxitatik, lokaletatik eta lurretatik kanpo 15 hilabete daruaela akorda eraitxeko, Saiñazio 40 eta 46 artin batzea deitzetsuau herritxar guztioi, ekaiñan 10in, zapatoz, goxeko 11etan, lepoko gorrixakin.
Danonartin Elkartik “Janari bilketi: Ikasle bat=Esne bat” kanpaini ipiniko dau martxan Ondarroako ikastetxitan ekainan 12tik 16re

Baixakun gabeko 11 etan turrunaz batea ata balkoire kazularak, sartañak, potuk, adarra, tronpeti… eta ATA ZARATI! ENTZUNGO GATXUE! IBON ETXEA!

