Atsalde guztin ibili zin gaztik menditxik larrak bajaten eta edozelako egurrak batzen, ilusiñoiaz urteroko ohitxurak mantentzeko asmuaz.
Gabeko 10ak puntun bistu zitxuezen Kamiñazpi, Iperkali, Astilleru, Kamiña, Burgo, Alli…ko suak!



Eta zelan ez ARTELANeko ekipuk urtero modun akelarre ederra antolatu ban! Jendetzi batu zan plaza musikan eta danok dakiauenez hau momentu oso berezixe ixaten da, ollun popi eta dana!




Eskerrik asko Asier argazkixak atxik!
GOZIKAN gaur egun handixe ixaten da! Egun guztiko egitarau euki dabe auzun! Irrien lagunak, aizkolaxak, bertsolaxak, harrijasotzailik…









Zapatu illuntzeko 20:15in Ondarruko Andra Mari elixan ixango da kontzertu, eta bertan Ondarruko Unanue Kamara Koralak eta Markina-Xemeingo Emeki Koralak parte hartuko dabe. Kontzertuko errepertoxu, Urtza Alkorta, Leire Bilbao, Mikel Etxaburu , Kirmen Uribe eta Jabier Ituarte ondarrutarran lanak osatuko dabe. Lan hauez gain, beste zortzi obrak osatuko dabe zapatuko kontzertu; a capella kantata edo instrumentukin lagundute: pianu, bateixi, perkusiñoi, kontrabaxu eta baxu elektriku.



Aspaldixan belarritxik ten ezin ixan dotsuau ein, gaur; 46 tengara Turrunetik, Ondarrutik. 46 urte bete dozuz, geuandik banatute baine beti alkarreaz, zoixonak lagune!



ALPA! Alde hamendik! Ez zaittuau bir, eta ez zaittuau nahi! Inoiz ez dozue euki lekoik gure herrixan, eta inoiz baino gitxia, konponbideako pausuk emote bidin ezin douelako onartu inddar okupatzaillik gure herri eta uretan ibiltxi!