Urte askotan itxarotako egune alla da, gaur goxin Kemen Uranga Artola aske geatu de, ta zelan ez, familixi ta lagunak bertan egon di. Arratsaldeko zazpiretan Ondarrure allako da. Bertan ikusikoa.

Urtero modun Etxerat preso eta iheslaxan senidin elkartik antolatute, gure mezu hondartzeta erungou hainbat herritxan! Ondarrun domekan (abuztun 6) 12:00xetan alamedan batukoa…
Hamen aurreko urte batzutako argazkixak! Zoritxarrez pankartan erungo douen leluk bardiñak ixango diz! Baine akorda domekan gure artin bat gexa eukikouela eta bat gitxia espetxin!



Gaur pillo bat lagun batu ga alamedan ein ddan asanblean eta manifestaziñoin KEPAn herixotzi salatu, Danak etxin eta bixik nahi douzela aldarrikatu eta espetxe politika kriminal hau behingoz gelditzeko!

Eta honetxek diz hurrengo egunetako deialdixak:
Galdakaoko manifa juteko autobuse eongo da Ondarrutik! Apunta betiko lekutan!
Gaur triste esnatu de Euskal Herrixe! Kepa del Hoyo Euskal preso politiku hildde espetxe politikin ondorixoz Badajozeko kartzelan (700KM) 20 urte bahitxute eon eta gero ! Espetxe politika honeaz amatxu bihir dou! Preso eta iheslai politikuk ETXEA!
Hau salatzeko bixar iluntzin mobilizaziñoik deitxu dotxuez herri guztixetan, hamen ondarruko deialdixe:
Honetxek kartelak eta pankartak agertu diz herrixan:
Jaxak badatoz eta urtero modun PLAZAGAINI jantokixe be bai! Atun eta sardiña errre usaine laste zabalduko da ixe herri guztin eta batzun erropetan, marmitxakoik ederrena be eukikou, lagun artin herri jantoki baten bazkaldu eta afaltzeko aukeri be bai!
Hau bihar guztiau aurrea eruteko hamaike txanda, montajeako jenti, eskarixak etxeko ekipu… bihir ixaten da eta plazagaini AUZOLANIN oinarritxutako herri jantokixe danez DANOK GA BEHARREZKUK!
Hainbeste urtetan (hogeta hamalau) plazagainik aurrea urten ixan badau bertan biharrin ibili dizen danai esker ixan da! Beraz, jarraitxu datxile beste urte askun plazagainik martxan! Txandak be iraitxe daz apunta nahi dabenantzako!
Hamen lagaten dotsuau MONTAJE eta DESMONTAJEKO egunan kartela:

Barruko montaji eindde:
Eta TURRUNEtik, honek argazkixak erakutzitxe onarte hau dana aurrea atateko hor egon dizen guztiai ESKERRAK emoti tokaten gasku! ZUEK BAIK HAU DANA EZAN IXANGO IÑUNDIK IÑOA POSIBLE! ESKERRIK ASKO PLAZAGAINER@ GUZTIAI!






Eta hauxe bixalduzku herritxar batek Portugal aldetik!😜😎
