
Azaroak 11 (zapatu) konzentraziñoi SAN IÑAZIO kalin
Mezu hau zabaldu dabe San Iñazio kaleko bizilagunak (mendixak kaltetutakuk) :
San Iñazio kaleko etxitatik, lokaletatik eta lurretatik kanpo 20 hilabete daruauela akorda eraitxeko, Saniñazio 42b atari aurrin batzea deitzetsuau herrittar guztioi, azarun 11n, zapatoz, goxeko 11etan lepoko gorrixakin.

Dantzatu Konektatu eta elkarrekin haziz

Irakasli:Naroa Argoitia Iñurrita (Dantza Primaleko irakasli eta Coaching aurreratun diplomatu)
Egutegixe: Azaroak 12 eta 26, abenduak 10 eta 23
Ordutegixe: 10:30etatik 13:30eta Leku: Etxelila
Ikastaruaz: Ikastaro honetan, jabekuntza dantzatu egingo dou. Helburu, emakume txoko bat sortzi de, barruk askatu eta elkarreaz gozatzeko. Dantza bidez, barne munduaz konektatu eta norbere gaitasunak berrindartziai ekingo dotzau. Eta hitzan bidez, bizipenak konpartiukou, alkarreaz ikasi eta haziz. Elkar zaintzan oinarritutako emakume espazixo eder bat sortzeko proposamena dou honako hau.
Azaruk 11 (zapatu) KEU AGIRRETXEAn Solasaldi musikatu MUTRIKUko Gaztetxin
Mutriku aldetik jaso dou mezo hau: Hemen gatoz azaruai kolore pixkat ematea! Datorren zapatuan Keu Agirretxeakin solasaldi musikatua gaztetxian! Ez galdu!

Azaruk 11 (Zapatu) Giza-kati BASAURIn IBONen egoera larrixe salatzeko
Giza-katea juteko autobuse atako da ONDARRUtik eta ixenak Anaita eta Kulixka tabernetan emon leike. Autobusak goxeko 10:30xetan urtengo dau Zaldupe aurretik.

Herrixan, IBONen aldeko mobilizaziñoirako dexe etxen kartelak jarri diz gaur bertan

Azaruk 18 (zapatu), I. JOSE MARI NABERAN Herri krosa

Azaruk 25 (zapatu) GLAUKOMA + AKABA & GATOM Beikozinin
*Kontuz ibili sarrerakin, txori txiki batek esan doskulako amaitzen dazela, EZ laga geroako hartu lelengotik!!

Eta ez dozuenok ezautzen GLAUKOMA taldi hamen dakazue euran lanetako bat
IBON IPARRAGIRRE BURGOAn aldeko mobilizaziñoik jarraitzen dabe
Gaur eguerdixan Alamedan batu gaz osteabe beran berehalako askatasune eskatzeko. Neguko egueldixe bete beti sartu dan asteburun be han eon gaz pankarta atzin.

Bide mozketa bat be eindabe ezezagun batzuk aldarrikapen bardiñaz, kate bat zintzilikatuz bide erdixan (Magdalena auzo aurrin) eta pankarta bat zabalduz IBONen etxeratzi eskatzen, auto illarak eindiz bi norabidetan.

Beste herrixetatik be jaso dou argazki gexa IBONen askatasune eskatzen ein dizen ekitalditakuk. Durango, Santutxu, Barakaldo…



ELKARTASUN zozketin zenbaki irabazli
Zapato eguerdixan eindan Elkartasuneko zozketin zenbaki irabazli eta ordezku hamen dakazuez.


Abenduak 9 DENOK PARISERAT! Herrixan aurkeztu de mobilizaziñoi!
Gaur eguerdixan goiko zinako sarreran einddan ekitaldi xumin aurkeztu de Abendun 9an Parisen burutuko dizen mobilizaziñoi. Bertan puzzle bateaz prosezu irudikatu eta bake artisaun bideukin azaldu de mobilizaziñoi honek dakarren garrantzixe.

Ekitaldixan esan dan modun garrantzi handixe dauke Paris betetik, azkan astitan pauso nabarmenak emon diz estatu frantsesa eta iparraldin sortu dan laneako maxan…
Herrixan KULIXKAN, KURIKEN eta ZURRU-MURRUN apunta bihir de autobusin, treneko leko mugatuk be egongo ei diz, baine informaziñoi gexa jaso ahala jungo ga detallik eta datuk emoten!
Ekitaldixe ondo amaitzeko GATZ herriko taldik kanta eder bat josku!

