ZUBI-ZAHAR herri ikastolin 50.Urteurrenan aurkezpen ekitaldixe Irailan 8 (baixaku)


ZUBI-ZAHAR ikastolatik idatzi hau jaso dou:

Baixakun eingo douen Ikastolin 50.urteurrenan aurkezpen ekitaldiko kartela bixaltzen dotzuau.
Argazki jendetsu bat nahi de ata eta parte hartzeko prest dazen herritxar guztiai dexe etxen dotzau..
Kurtso hau berezixe ixango da gutzako eta aurrerantzin eingo douen ekintzan berri emoten jungo ga.
Eskerrik asko
zubizaharren urteurreneko lelengoko ekitaldixe 2017ko irailin

MARABILLIko kontzertutako sarrerak daneako salgai!

Gaur ipinitxuez salgai MARABILLI festibaleko antolatzailik AMPARANOIA+EL GANCHO SONIDERO DJak (Urriak6) eta ZEA MAYS+ELEPUNTO DJ (Urriak7)  kontzertun sarrerak salgai BEIKOZINAN eta ZURRUMURRUN! Beste hainbeste ekimen eongo di baine jende gexen mobiukotxuezen kontzertuk honetxek ixango dizela aurreikusten da.

Aurreko urtitako sarreran salmentin abixari ikusitxe sarrerak ahalbaitx ariñen erosti gomendatzen dou, eun gitxixin salduko diz eta…!

Asier Ugartetxea Ugartetxea Ondarrutarrak irabazi dau Vianako lasterketi

Asier Ugartetxea Ondarrutarra ixan da 190 partehartzailetik lehenengoku Vianako (Nafarroa Garaia) lasterketan. Probi herri barruko 5 kilometroko zirkuito bat bi bidar aringaingan etxi zan eta 34,59minutun einddau Asierrek

Argi da herrixan kirol arlun maia altu eta potenti dakauena… Korrikalaxak, igerilaxak, mendigoizalik, txirrindularixak, triatletak… eutsi gero!!! 

Turrunetik ZOIXONAK!

(Iturrixe:Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza)