Urriak 14 (zapatu), ESKUALDEKO MANIFI Markiñan Kataluñai babesa emoteko!

Lea Artibaiko Gure Esku Dagok deitxute, manifestaziñoi eongo da MARKIÑAN ferixa egunin, (urriak 14) zapatun 13:15etan GOIKO PORTALETIK. Manifa honeaz elkartasune nahi dotsau emon Herrialde Katalanai on sartu dizen fase honetan, independentzixi deklarata eon arren beste behin be elkarrizketarako eta akordixurako bidik irai dotse estatu españolai. Iritzi desbardiñak daz…batzuk taktika ona dala diñue, beste batzuk zuzenin einbizala eta denpori galtzen dazela… guk dana dala geure babes osu emongotsau!

Eskualdeko ERNAIk be bat einddau deialdixaz eta gaztiaik manifa juteko deixe ein dotsa!

HISPANITATE EGUNE? GUK IXE BEZ OSPATZEKO!!!

Bixar (urriak 12) hispanitate egune ospatzen dabe batzuk eta beste batzuk ospatzea behartu nahi ixatengatxue. Guk argi dakau ez guzela hori egune ospatzea, ez bakarrik Españolak ez gazelako, egun horrek beran osotasunin dakarren esanaxe ez douelako onartzen iñundik iñoa! 

Zeatxik ospatzen dabe hispanitate egune? Dia de la Hispanidad, Dia de la Raza, dia de la fiesta nacional… deitxute ezautzen da hau egune, eta Españik Amerika konkista eta inperixun garaipena ospatu ero alardeateko ibiltxen dau… Kontixu harro daz ein ben trixkantza kolonialista eta inperialista guztiaz! Gure begirune eta errekonozimendu bakarra konkista horrek aurrea eruteko hil, esklabiza, expolia, sakea… ben indigena eta bakin bixi zin herritxar guztiai!

Gaur egunea buelta eindde, azkan astitan argi erakutsi dabe ondala urte asko morun ontxe be zetako kapaz dizen! Kataluñan argi laga daben morun, guk urte askun ezautu douen errepresiñoi besteik ez dakarre beran nahixak bete nahi daben herrixai erantzuteko! Eta lotsatu be ez diz etxen aurtengo lemi “orgullosos de ser españoles” ipintxeko! Guk argi dakau españin ez dala zereñik… argi da arazu eztala PP, estatu orokortasunin baino… 78an ondo lotute laaben estatu erregimena! Guk INDEPENDENTZIXI!

Bixar asko eta askorentzako lan egun normala ixango da portun, enpresa askotan… eta institutuko Ikasle Abertzalik be herri eskolak antolatu dotxuez:

Dragi biarrin

Azken egunetan ikusiko zenduen latxeik dragi dabil erreki eta hondartza aurrik garbitzen. Negu alla aurretik eta uxolak etorri baño lehen ondo etorten da urai bidi errezti.

2

1

 

 

[ARGAZKIXAK] Egun MARABILLOSUK Ondarrun!

Aurtengo Marabilli festibala be magiku ixan da! Sormen eta kulturiaz betetako egunak ixan diz. Motzei eingazku eguenetik domeka arteko eunak!

Hamen lagatetzuau eguenetik domeka bitxartin atatako argazkixak:

Eguen iluntzin emongakon hasieri marabilliai.

Baixakun be barnetegixan kortproiekziñoi, elektrotxarangi, musika eskolako ikaslin emanaldixak, Joseba irazoki eta Antxon uskola, Amparanoia ta Gancho sonidero….

12

p4

Zapatun goxetik hasi zin ekimenak… irratsaiu, txistulaxak, igoera bertikala, erraldoi kalegiri…



Jana ezin falta

14

15

Sarixak be ezti falta ixan. I. SORMEN sarixe emotze ASISKO URMENETAi, berak eindako lan guztin ordainin.

ASISKO URMENETA

Arrantza lehiaketi be eukigendun!

Iluntzin hauxe giru euan parte zaharrin,gabaz mollako balkoitxatik dantzak eon zin…

Eta parrandako aukera ederra be eukigendun… beikozinan zea mays eta dj elepunto ta jaxak segi einban Gaztetxin “los zopilotes txirriaos” eta” dj joseff” eaz

Ta gaur (domeki) azkanengoko eune… baine ezta falta ixan ekimenik!

Goxin irratsaiu eta fim bat euki dou… gero alde zaharrin Ondarru eta Lekatxon arteko bertso saiu:

Goiko zinan Davide Cabaleiron  “Sitio distinto” dokumentalan emanaldixe eon da eta jarraixan Josu Goikoetxean “aterabidetik” Dispertsiometraia.

19:30 etan beikozinan eon dan antzezlanin be eon ga

Eta ezin ixan benak egon (PRESO dazenai bixitxaten ebizenak) be, bat eiben MARABILLIaz. GRANADAko espetxea jun zinak bixaldu dosku argazki hau.

1

*Argazki gexa jaso ahala jungo ga post honei gehitzen!

SITIO DISTINTO eta ATERABIDETIK Goikozinan

Domekan, urrixan 8xan, 17:00etan Goikozinan botako dabe SITIO DISTINTO ordu bete eta bost minutuko iraupena dauke pelikulik. Euskal Herrixak eta Galizik euki daben relazinoi historiku: migrazinoik, musika taldik, elkartasune… Dokumentalan helburu topikuk apurtzi de, Galiziai buruz dakauen irudixe aldatzi.

penikulak

Eta honen atzetik Gernikako Sarek einyako dokumentala ixango ra: “Aterabidetik” dispertsiometraia, Josu Goikoetxeak zuzendute (28 minutu). Proiekziñoi bixetako egilik geuaz eongo diz bertan.

penikulak 2

 

Kataluñako erreferendume aurrea atati posible ein ben heroik!

Hamen Naiz ek einddako bideo erreportaji. Bertan, pasa dan urrixan 1in kataluñan erreferendume etxeko ein zitxuezen pausuk eta antolakuntzi esplikaten dau… eta sorpresan Turrunin urte askun lagune eta kataluñako barriemaili douen Miren Azpiri Ondarrutarra, Sant Adria auzoko l’Estel hautes eskolako arduradun latxeik…

Bideun esplikaten dabe berak eta eskoli zaintzen eon zin gurasukin batea zelaik ixan zan aurreko eunetan eskoli zaintzi, bertan eunin urnak erun eta kolokati eta polezixi inddarraz sartu zan momentu.

Hamen Naizen albiste osu:

http://www.naiz.eus/en/actualidad/noticia/20171007/kataluniako-erreferenduma-posible-egin-zuten-heroiak

Gaur, 16:00 etan MULTIZINI BARNETEGIXAN!

Atzo Pako Aristin hitzaldixaz hasi ben barnetegikuk Marabilliaz prepara daben egitarau… 

Gaur (urriak6) MULTIZINI eukikou Txomin Agirre 34an! Sala bi eukikouz: alde batetik 1.salan Ondarruko laburmetrailak botakotxuez hasieran aurkezpen txiki bateaz… eta 2.salan “The wall” pelikuli ondarrutarrea azpititulatute! Sala bixetako saiuk errepika eingo di…