IBONen eta MANUn bille jun diz senidik Alcala Meco kartzela aurrea

Ekitaldi sinboliko lez eindabe biaji preso bixan gurasuk (Angelita ta Sagrario) eta hainbat politikarik Madrilen dan ALCALA MECOko kartzela aurrea (Turrune be han egon da). Handik ikusi douz: Unai Urruzuno eta Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidik, Marian Beitialarrangoitia eta Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuk, Teresa Jorda ERCko diputatu, Eduardo Santos Unidos Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkari nausixe eta Zunbeltz Bedialauneta Ondarruko alkati.

1

2

ETXEA ekarteko prest gazela irudikatzeko ambulantziz eta medikoz jantzitako lagunak be han euazen

5

4

Amaitzeko eta nahiz eta IBON eta MANU han geatu dizen, bixan amak bixitxi etxeko aukeri euki dabe.

Hamen albiste osu Berrian eskutik:

https://www.berria.eus/albisteak/146946/iparragirre_eta_azkarateren_bila_joan_dira_senideak_anbulantzian.htm

Eta hor ez diz amatxu IBONen aldeko gaurko ekintzak. DONOSTItxik irudi eta berba honek bixalduzku: Iparran egoeri salatzeko eta elkartasune adierazteko, Donostiko kanpusin gaur egun guztin zir baraualdixe. Iparra galdu baik, Ibon etxea YA!

baraualdixe DONOSTIko kanpusin IBONen alde 2017-11-14

Hau Leioan:

Gasteiz:

ABENDUN 9an DANOK PARISEA! Autobusetako zerrendak iratxe herriko leko ezberdiñetan!

Abendun 9an zitxa oso garantzitsu dakau Estatu frantsesan hiriburun, Parisen “Bakearen artisauk” deitxute.

 Argazkixe: Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza

Bertan onarte emon dizen pausuk sendotu eta on PRESUN txandi dela aldarrikatuko dou, estatu frantsesai armagabetzin ondoren pausuk eskatzea jungoa!

Ondarrun autobusetako zerrendak baduz beteten! 

Zeuk be herriko autobusin nahibozu etorri Parisea… EMON IXENA: KURIKE, KULIXKA edo ZURRU-MURRUN!


SINATU! IBONEN ASKATASUNAN ALDE!

Gaur atsaldin hauxe mezu zabaldu de Whatssap eta sare sozial ezberdiñan bitxartez! GUK SINATU DOU! ETA ZUK?

Kaixo lagun: 🙋‍

Ibon Iparragirre oso gaixorik 🏥 dagoen euskal presoak zure laguntza behar du.

Sinadura soil bat besterik ez da, baina milaka herritarrek eginez gero, eragin handia izan dezake. ✊

Hori da gure helburua, “berandu baino lehen, Ibon libre” egotea.

SINATU hemen eta ZABALDU:

https://secure.avaaz.org/es/petition/A_Jose_Luis_Castro_Juzgado_Central_de_Vigilancia_Penitenciaria_Berandu_baino_lehen_Ibon_Iparregirre_Libre/?cRZhAmb

IBON KALERA kartela

 

Gaur Azaruk 12 (domeki) konzentraziñoi Alamedan IBON ETXEA BIXIK!! lelopin

Gaur eguerdiko 13:00tan konzentri eongo da Alamedan IBON ETXEA BIXIK!! pankarta atzin. Domekero batuko gaz, IBONen etxeratzin alde handik eta aldaketan bat egon arte beran kartzelako egoeran. Bitartin aurrea jarraitzen dabe beran aldeko ekimenak herri ezberdiñetan. Atzo BASAURIn eon giñan eta asteburun tzir IRUÑERRIko hainbat herritxan mobilizaziñoik egon diz beran askatasune eskatzen. Bañe ongun apartia guz, hamen MADRIL aldetik alla gaskun kartela

azaruk 14 MADRIDen konzentri IBONen alde

Saharar herrixan egoeri azaltzeko bideu ein dau YAALAH ELKARTIK

Saharar herrixan bilakaeta historiku minutu gitxixin azltzen daben bideu einddau Ondarruko Yaalah elkartik:

 

Pasan astin bilera zabala euki ben herritxarrakin, hurrengo urtita beire dakarrezen erronkak eta zereginak zehazten juteko, elkarteko kidik esan doskuenez, pozik geatuzin bilera horreaz. Datorren urteko janari bilketi, Oporrak pakeanen gestiñoi… ingurun eogon zin berbetan ahalik eta hobetuen bideratzeko, eta gauza guztik inportantzi handixe dakarren arren, elkartin erronka nausixe apirilin eingo daben ELKARTASUN BIAJI KANPAMENTUTA ixango da… biaje hori herritxar guztiai iraxe ixango da eta asmu proiekto bat garatu, diru lortu eta bertan proiektu gauzatzi de, baine emongo doskue detalle gexa.

Eta honek argazkixan gaur MadriLen dan Ondarrutar batek bixaldu dosku, Saharar herrixan aldeko estatu Españoleko manifestaziñoi jendetsu egon da, bertan gobernu españolai saharar lurraldin gain dakarren ardurak hartzeko eta ONUai erreferendume ya antolatzekoeskatu dotse.