EUSKERIN NAZIOARTEKO EGUNEKO DANBORRADI Abendun 3an

Abendun 3an EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNE ospatzen da. Egun horren helburu euskal hizkuntziai merezi daben garrantzixe eta ikusgarritasune emoti de eta guztion parte-hartziaz euskeri mundure zabaltzi. Horren harire, Zaldupeko Hondar Ahua Guraso Elkartik  Euskerin aldeko danborradi antolatuko dau. Aipatu danborradan, herriko ume zein nagusi guztik parte hartu ahal ixango dabe, danon artin eta danontzat egin nahi dogulako, euskeri guztion altxorra dalako.
abendun 3 tanborradi euskerin alde

Aurten be, abendun 3an, eguerdiko 12:00xetan, Euskerinn aldeko danborradi Ondarroako AEKn, eta Artelanen laguntziaz batea nahiz Ondarroako Udalan babesaz antolatuko dou.

Egun horretan ondarrutar guztioi “Euskarak batzen gaituelako” lelopin euskerin alde danborra jotzea animatzen zatxuau. Danborradako entseguk azarun 28 eta 29xan, eta abendun 1in ixango diz Zaldupe Eskolako aterpin. Bi saio egongo diz: 16:30etik 17:15era eta 17:15etik 18:00eta.

Ixen-emoti www.hondarahua.eus web orrialdixin edo Brontxe, Kurike edo Kitxu dendetan zein Ondarroako Udalin 946833668, 946833678 telefono zenbakixetan edo Turismo Bulegun.

 

[Irudixak]Ekimen ibiltarixe ibili de ONDARRUn! 

Astelehenin aila zan LAB sindikatuk Euskal herri guztin martxan ipini daben EKIMEN IBILTARIXE Ondarrure! Bertan langilik egunero sufriuten douen prekarietati eta lan baldintza eskasak salatu zitxuezen, batxe be errudunak zuzenki marka: Kutxabank, CEDE, ADEGI, Confebask, CEN, PP, PSOE, EAJ eta BBV !


Arrantza sektorin ingurun be emon ben informaziñoi… eta portun elkarrateratzi be ein zan! Bertan Ondarruko portun be lan duiñe eskatu gendun, jakiñe da portun lan ordu mugagabik, zabor kontratuk…. eta itxosoik eskasenaz be arrantzalik itxosa urteten dabela deskantsuk gitxi eta lan ordu luzikin!

LEA ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAn albisti hamen!

Azaroak 22 (eguaztena) hitzaldixe ETXELILAn: “Cicatrices (in)visibles. Perspectivas feministas sobre el cancer de mama”

aZARUN 22 HITZALDIXE etxelilaN

Hizlaixak: Ana Porroche-Escudero (Antropologo feminista Lancasterko Unibertsitatean) eta Mari Luz Esteban (Antropologo feminista Euskal Herriko Unibertsitatean)

Hitzaldixaz: Jatorriz katalanez sortutako liburu hau laster itzuliko da gaztelera, eta bularreko minbizixe hizpide, berau aurkezten eongo diz Ondarrun bertan parte hartzen daben Ana Porroche-Escudero eta Mari Luz Esteban. Liburu bularreko minbizixe ikuspegi feminista batetik birpentsateko gonbidapena da. Ikuspegi ezberdinetatik (mediku, aktibisti, bizipen pertsonalana, zientzia sozialetaku,…), hainbat adituk hausnarketi sustatu eta eraldakuntza sozial zein pertsonal prozesuk piztu nahi dabe beronen bidez. Etxelilan be, hausnarketa zein eraldakuntza prozesu horreta batzeko aukeri eukiko dou.

 Antolatzailli: Berdintasun Saila – Etxelila

 

 

 

SANTI eta JOSU ez zatxuau ahazten!!

“Zuen ametsen alde borrokan darraigu. Euskal Errepublika!”hori de aurten ibiliko dan lelu. Bixak azarun 20xan hil zitxuezen, Santi Brouard (1984an) eta Josu Muguruza (1989an). Euskal Herrixan askatasunan aldeko militantik ixan zin. Borrokalari nekaezinak, elkarrizketetako pertsona iraixak, pediatri bata, kazetarixe besti; buruzagi karismatikuk, diputatu; independentistak, sozialistak; guraso, lagunak, burkidik: herrixan militantik, finin. Omenaldi nausixe Bilbon engo batze be manifestaziñoi baten bidez, Lekatxon be ekitaldi xume bat eingo dabe eguerdiko ordu batetan.

SANTI BROUARDei omenaldixe Lekatxon 2017-11-20

 Hau bilboko deialdixe: