ALTSASUKUK ASKE! Manifestaziñoi apirilak 14 (zapatu), Iruñan. Ondarrutik autobuse!

Datorren zapatun Altsasuko gaztin aldeko manifestaziñoi egongo da Iruñan, 17:30xetan Golem zinemetatik! Ondarruko Ernaitxik mezu hau dabiz zabaltzen autobusin berta juteko deialdixe etxeko!

“ALTSASUKOAK ASKE” manifestaziñoire juteko autobuse Ondarrutik!

Apirilak 14 (zapatu) Altsasuko montaje polizial ta juridikun kontra eta auziperatun alde, manifestaziñoi egongo da ,17:30xetan Iruñako Golem zinemetatik!

🚌Ondarrutik autobuse egongo da:
🕒15:00etan
📌ZALDUPETIK
🗒APUNTA: Anaitan, Kulixkan ero bete inprimaki hau: https://goo.gl/forms/fKCV3ZBfhcBIo50w1 apirilan 13 baino ariña!

#EzDaPosible

Ondarruko Ernai.

Apirilak 14 (zapatu) SATURRANgo Dunak garbitzea guz, bazatoz?

Datorren zapatun (apirilak 14), Saturrarango dunak garbitzea guz auzolanin. Arratsaldeko 17:00etan batuko gaz Saturrarango egurrezko zubxian. Gero, dunetan dazen hondakinak jasoko douz. Beharrezko mateixalak Eguzki talde ekologistik erungo dau (eskularruk, boltsak…).
Etorri nahi dabenak ez dauke ixe ekarri beharrik, laguntzeko gogu bakarrik.
Jasotzen douen hondakinak birziklatzea bidaliko dou.
Gure hondartzak eta itsosu garbi eduki nahi douelako, animatu eta etorri!

Apirilak 14 dunak garbitzea SATURRANEA

Ez gaz etxin geatzekuk

Aurrera erakutsi gendun latxeik egun hauetan toki ezberdiñak ezautzen ibili gaz eta hara, ESKOZIAko parlamenture be alla gaz

TURRUNE eskoziako parlamentun 2018-04-06

Beste lagun batek beste hau bixaldu dosku, Picassentko espetxe aurrin atataku (hamen bai ohikuk gazela), ze nahiz eta opor egunak euki douzen gure presuk ez dabe falta ixan gure berotasune.

turrune picasent 2018-04-07

Gertaera latz baten barri be kontatu dosku bixitxa jun dan lagunak. ASIER “Indixuk” konta dotzana:

“Preso sozial bat urkatu zan atzo gure galerixan. Asier ta Garik soka ebaki, jeitsi ta suspertze ariketak egin arren enfermexan hil zan. Bixan ekinaldixe eskertzea etorri zaizkigu preso sozial, erizain, Zuzendai ta kartzelazainak baina… sobera hitz oro”

Opor txikixak amaitzen

Aste santutan ondo etorten diz hartzen douzen atseden egunak. Pilak kargateko balixoten dosku eta inddarrak hartzen douz udi alla bitxartin. Asko ixan gaz herritxik urten douen herrittarrak, Kanariar uharteruntz, Benidorm aldea, Portugal aldin be eon gaz bañe Euskal Herrixan tzir be bueltaka ibili gaz. TURRUNEA argazki honek alla gaskuz (Lizarra aldetik, Garai aldetik eta Edinburgh (ESKOZIA) aldetik).

turrune nafarrun 2018-03-30

turrune Garain 2018-04-04

turrune Garain 2018-04-04.jpg2

TURRUNE ESKOZIAn 2018-04-05

TURRUNE ESKOZIAn 2018-04-05.jpg2