HERRI BATZARRA antolatu dau udalak Martxoak 13rako (eguena) Portuko lonjan arratsaldeko 6retan.Bertan udal ordezkarixak egongo diz eta gai honek aztertuko diz: a) Herrixan diagnostiku. b) Agintaldiko errepasu. d) Zer dauke udalak eskuartin? Erronkak, proiektuk, asmuk..Zer da etxen? e) Zer egingo da aurrerantzin? f) Zer nahi dou Ondarruntzako?
Herritxarran parte hartzi beharrezku de herrixe aurrea atateko. Etorri!
Etxin geatzeko egune ezta Martxoak 8xe. Balkoik morez jazteko egune da, kalea urteteko egune, aldarrikatzeko egune (lortzeko dazen eskubidik dazelako ondioik) ospatzeku be bai (lortutakuk goraipatzeko). Belaunaldi zaharrak diñue len aldin gauza dezente lortu eidiz, gaztiauak, ondioik gauza asko gelditzen dizela eskuratzeko. Danak dauke euran errezoi, bide asko da etxeko. Bidi, Borrokiaz etxen da. DANOK KALEA!
Hor dakazue Ondarruko MUGIMENDU FEMINISTIK egun horretako antolatu daben egitarau.
Gaur Martxoak 6, EH Bildun herri batzarra eingo da Kofrai Zaharreko 2.solairun arratsaldeko 6etatik aurrea. Hausnartu, ideiak elkartrukatu, norabidi ezagutu….Ondarru martxan ipini. Etorri zeube!
BOLLOLOGIA: Euskal herriko bolleron mugimendun genealogia bisual bat 1977-2010 daru ixenburu erakusketik ta egilli, EH- Bollotopaketi de. Martxoan 6xan (eguena) bisita gidatuz bidez ahalko da ikusi eta entzun erakusketi arratsaldeko 6:30xetan.
Alamedan batu diz beste behin be herriko PENTSIONISTAK. Pankarti zabaldu dabe eta 125 lagun ipini diz beran atzin. 20 minutuz egon diz bertan eta euran babesa emotze bai gaur Martxoak 3ko sarraskixe gogoratzen daben ekimenaz bat etxeko, bai Martxoak 8 (Emakume langilin nazioarteko egune) eingo dizen ekimenai babesa emonaz eta amaitzeko esan dabe firma bilketi( Pentsiñoi minimun igoerin alde) bultzatu beharra dala. Datorren astelehenin be han eongo eidiz baieztatuzku. Jo ta Ke LORTU ARTE!
1976xan gertatutako sarraskixe gogoratukou gaur astelehena (M-3) arratsaldeko 7retan monolito aurrin, herriko LAB sindikatun eta ERNAI gazte erakundin antolakuntzapin. Gogoratu, urtero etxen dan ekimena dala hau eta bertan gogoratzen douela urte hartan langillin eskubidin alde borrokatzen euazen 5 langille garbitxu zitxuezenela Españiako Polizixik. Gaur de egune, sarraski haren arduradunak epaitu gabe jarraitzen dabela, nahiz eta danak dakixen euran ixen eta abixenak. Guk eztou AHAZTEN!
Ongo baixakun (O-28) hilleko azkan baixakuko enkarteladi eongo da herrixan PRESO ta IHESLAXAN etxeratzin alde. Hadi ordutegixai, arratsaldeko 7retan Kalekutzin batuko gaz, bañe ondoren Herri batzar bat eongo da Kofrai Zaharrin, hurreatu berta. JO TA KE, DANAK ETXIN IKUSI ARTE!
MARIA ROSA “Plaiku”k agur esazkun atzo 84 urte eukazela. Asko berba ein leike beran bixitxin ingurun, ba guk suertez beran ahotik entzun ahal ixandou ( grabaziñoik eingentzalako). Edadez aurrea duzenak, Plaiko tolduk kudeatzen ezautuzue, beste batzuk Alamedako txurreixan… lan eta lan beti.
Frankismo garaxe toka gakon bixitxi eta beste askoren latxeik, diktaduriai aurre etxi erabaki ban. JABIER URANGAz ezkondu eta herrixan hainbat ezkutuko bihar etxeko ezinbesteko taldi bihurtu zin beste lagun batzukin batea, ANDONI ARRIZABALAGA, ANJEL 34ku, GAIZKA URRESTI….ta zelan ez beroi tartin.
Belaunaldi barrixak ez dabe jakingo Basauriko kartzelako ihesaldixe (1969-12-11, 15 lagunek hanka einbena) nun eta zelan bideratu zan. Edo SALKALA zer ixan zan (supermekatuz gain), gaur eguneko ANDIK ONA taberni dan tokixan edo XENKI ta MURGI (Lekatxon hil zitxuezen ETAko kidik) nun bixi ixan zin gure herrixan ta zelako estutasunak pasa ben edo zenbat erakundeko kidei babes emon ixan gakon herrixan…..Horrek eta beste hainbat gauzatan parte ixan ban MARIA ROSAk (ixelako nabarmenkeixa baik).
Franko hil eta “demokrazixe”alla zala ta herrigintzan jarraitxu ban, denporik lagatetzan heinin (emakumi eta hiru seme-alaban ama), Zubi-Zahar herri ikastolin sorreran, Kresala Kultur elkartin parte, Artelanen be beran leku eiban…
Bañe Euskal Herrixak aurrea jun biharrin lehen baño egur gexa jasoten jarraitxu ban (Anjel 34ku garbitxu ben) eta kartzelak hutsitxute egotetik beteten hasi zin osteabe. JABIERrek eta MARIA ROSAk euran seme-alabai zapalkuntzin transmisiñoi erakutsi dotzen eta osteabe sufriuti toka gakuen (KEMEN, semi, erbesteratzea behartute). MARIA ROSAk irribarreik galdu baik egoera barrixan aurrin ezeban etsi, beti semin albun.
Eta mundu amaiera jun bihir bazan hara jungo zala esaten ban.
User comm ents
Gaxo txar bat diagnostikatzen bañe horrek ez ban kikildu. Kalin ikusten gendun, beti lez eleante, buru altzata. On atsedena hartzeko momentu alla gako, bixitxa gogorra bañe alde batea politxe toka gakon bixitxi. Graba gendun egunin hausnartu eta galdera bat eitzan beran buruai: “Merezi ixan dau? Duda baik” erantzun ban.
TURRUNE etxen douenon partez, besarkada handi bat etxeko guztiai.
Gaur be Alamedan ikusi douz herriko PENTSIONISTAK pankartin atzin, HEL-GUTXIENEKO PENTSIOA: LGS, siñatu. Hain gatxe da ulertzi, GANORAZko bixitxi eruteko pentsiñoi duiñak euki birdouzela?. Eta bigarren reflexiñoi bat, ixer lortu ezkeo, ez dabenak bat etxen mobilizaziñoikin uko engo letzake Pentsiñoin igoerai? Gogorra da esati bañe horrek ixen bat dauke (ahi lo dejamos). Jente borrokalaixai esker mundu aurrea du, etxin geatute iñoiz ixe ezta lortu! Gaur 140 Ondarrutar batu diz bertan eta kalea urteten jarraitxuko dabela esazku antolatzallik. Dana ezta borroki ixango eta ongo hiilin 7 urte beteten dotxuenez kalea urteten hasi zile, bazkaxe antolatu dabe Antiguako Aman hori ospatzeko. Jo ta Ke LORTU ARTE!