ANTXOA kosteri hasi de!

Gaur goxin goxatik hasi diz lehorreratzen lelengotako antxoak (tamaño dunak, 40 ale kgn) Ondarruko portun. Txalopa bakotxak 1.000 bat kaja inguru ekarri dabe gaur, aurreko astin be sartu zan, bañe tamaña txikiku ta prezixo aldetik be oso flojo ibili zana. Antxoiaz batea, bajurako txalopak (Galleguk eta euskaldunak) lelengoko berdelak be hasi diz ekarten. Ia pasan urtekun antzeaku ixaten dan antxoadi, bai gure herrirako bai arrantzalintzako, sorte on!

PENTSIÑOI DUIÑAN alde Alamedan!

Gaur be ez dabe hutsik ein herriko Pentsionistak asteleheneroko enkarteladan. Eguraldi onaz,apur bat fresko, zabaldu dabe pankarti Alamedan, Gutxieneko pentsiñoin alde! Gaur 150 lagun egon diz enkarteladan, tartin alkati. Siñadura bilketiaz aurrea jarraitzen dabe (Hego Euskal Herrixan 95.000 batutxue dagoeneko).Herrixan be horretan dabiz, eta astebukaeran AURRERA futbol taldik babesa emotza ekimen horrei, behian agertzen dan argazkixan ikusten dan latxeik. Datorren astelehenin be bertan batzeko geatu diz. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Martxoak 22 (zapatu) HARRO ADI hitzaldi-kantaldixe Ondarrun !

Martxoak 22rako (datorren zapatu) egun guztiko egun pasa antolatu dabe hainbat lagunek ta HARRO ADI! ixena ipinitze ekimenai. Euskal gatazkin inguruko soinu-bandi entzuteko aukeri eukikou hitzaldi eta kantaldi bidez. Eguerdiko ordu batetan emongotze hasieri egunai ta ANE LABAKA MAYOZ eta XABAT GALLETEBEITIA ABAROAn bertsuk entzungouz bertan. Jan edanik ezta faltako, Ojaela biztu eta atun erri dastateko momentu allako da gero, konpañi onin. Ostin, arratsaldeko 5:30xetan Hitzaldi-kantaldixe: “BENTA HAUNDItik BOLUETA” LANDER GARCIAn ahotsetik (Memoriaktibistiaz). Hortik aurrea, aldabenak aldabena.

*Nun eingo dan? MAIA eta JUANITOn etxe azpixan,erreka ondun, (ZAMORA tabernin azpixan).

Martxoak 25 (martitzena) NEANDERTALAK EUSKAL HERRIAN! Hitzaldixe Kofrai Zaharrin!

Martxoak 25eako (martitzena) arratsaldeko 6:30xetan, antolatu dabe hitzaldixe Zientziaren giltzak elkartekuk. Hitzaldixan ixenburu: NEANDERTALAK EUSKAL HERRIAN! Aurkikuntza eta Ikerkuntza teknika berriak. Hizlari lez, ASIER GOMEZ OLIVENCIA (Paleontologu) etorriko da. Nundik gatozen, zelakuk giñan, nun bixi giñan….erantzunik bada? Argitxasunik entzun nahi? Hurreatu entzutea.

Martxoak 30(domeki)  TU-K eta JOSEBA IRAZOKIn kontzertuk Portuko Ranpan!

Portuko Ranpan etxen dizen SAREARTIN KONTZIERTUK! ekimenan barrun, datorren Martxoak 30in (domeki) eguerdiko 12:30xetan TU-K eta JOSEBA IRAZOKI taldik eukikou. Ez gaz ohitxute domeka eguerdi baten musika emanaldixak entzutea bañe gauza guztik eukitxen dabe hasieri. Sarrerak aurretixaz eskuratu leikez, KURIKE dendan eta ANAITASUNA tabernan 8 euron trukin edo egun berin 10 euron trukin takillan.

Martxoak 14 (baixaku), (min)bizi podcasta Etxelilan!

Ongo baixakun arratsaldeko 6:30tatik aurrea (min) bizi podcasta zuzenin entzuteko aukeri eukikou Etxelilan. Hizlari lez, OLATZ MERCADER, ALAITZ ZUMALDE, AINTZANE ARGAIZ, LOREA ARRIETA eta GARBIÑE LONGARTE eongo diz. Galdera sakon bateaz aurkeztu dabe ekitaldixe: ZER GERTATEN DA ETXEKO ZAINTZA ROLa DUEN EMAKUME BATEK MINBIZI DIAGNOSTIKOA JASOTZEN DUENEAN?

*Sarreri debaldeku de. Gai interesgarrixe dala ereisten gasku, Hurreatu entzutea!

Ganorazko PENTSIÑOIn alde gaur be kalin!

Eguerdiko 12xak puntun zabaldu dabe gaur be pankarti Alamedan herriko Pentsiodunak,eguraldixe lagun eukela. Gaur 145 lagun batu diz bertan (tartin EHBilduko bi zinegotzi) ta 20 minutuz egon ondoren ta asteko barrixak entzun eta gero (siñadura bilketin ingurun gexen bat) , datorren astin be bertan batzeko deixe eindabe. Jo ta ke Pentsiñoi duiñak LORTU ARTE!