Arta puntako monumento frankisti bota dabe!

Arta puntan euan monumento frankisti bota dabe, eta hauxe bideu jaso dou sare sozialan bidez.

Hau monumentu 1958an eraiki ban udal frankistik Diputazinoin laguntziaz. Bertan agertzen zin 36ko gerran Balerares gerra ontzi frankistan hildako ondarrutarran ixenak, eta hauxe inskripzinoi be bai: “A los ondarreses que heróicamente dieron su vida por Dios y por España en el crucero Baleares”

image00012

Jakin douenez, Ondarruko Udalak eskari bat eukan Eusko Jaurlaritzana monumentu erretirateko eskatzen memoria historikun legi ez balako beteten.

[Irudixak] KUKAÑA BARRIXE ipini dabe!

Gaur goxin (Urtarrilak 12) ipini dabe kukaña barrixe! Lehengo zaharra, egurran egoera eskasa zala eta kendu ein bir ixan ben, enbor barrixe lortu eta hilitan ibili diz tratamendu emoten, pintxaten…

Auzolanin einddako biharran frutu de hau, Bitor, Trontxo… udalan laguntziaz buru belarri ibili diz euran borondatez, ahalbaitx ariñen kukañi barriro herrixan egoteko biharrin. Eskerrik asko!

b

bb

bbbb

Udalak gogorarazten dau kukañi danona dala eta zentzuz jokatu bir douela beran erabileriaz! Aldi berin pertsona bat baino gehixaua ezin leikela ibili, ezileikela gainin kulunkatu… diz ganoraz ibiltxeko bete beharreko irizpidik.