17:00etan, ‘La sonrisa de mona lisa’ filman emanaldixe. Boga-Boga elkartik antolatute.
18:00etan, Neska Gaztin Txokoa.

17:00etan, ‘La sonrisa de mona lisa’ filman emanaldixe. Boga-Boga elkartik antolatute.
18:00etan, Neska Gaztin Txokoa.

Honek diz Aurrerako taldik asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak.

GaƱea AURRERAk dei berezi bat zabaldu dau:
š“šµDANOK ZALDUPEA | Dakizuenez Erregionalen taldik hirugarren postu bereganatu ban pasa dan astin. Lehen bi postutatik inoiz baino gertuaua egonda eta hurrengo bi partiduk Zaldupen jokatute garrantzitsu ixango da zalin babesa.
Horretako lehen hitzordu zapatun 16:30tan dakau, eta danon artin Zaldupe bete eta taldi animatu bihir dou.
Zapatun danok Zaldupea!
AURRERA BETI!
Gaur TRIKITIXAko ikaslin jardune eongo da da ikusgai eta entzungai MUSIKA ESKOLAN 18:00etatik aurrea. Aupa Mauriziaa!!



Badakiau zer dan torturi!
Torturi geure gorputzetan bixi ixan dou, badakiu ondo baino hobeto zer dan ondarrutarrok.
Torturi, pertsonok apurtzeko sistematikoki Estatu EspaƱolak ezker mugimedu independentistin kontra ibili daben ātresniā de. Torturi bixi ixan douenok, betiko geure gorputzetan erungo douen zaurixe, miƱe da. Torturi, behin bixi ostin behin eta barriro gogun eukiko dozu.
Torturin ondorixoz hil be ein doitsuez euskal herritxarrak, torturin ondorixoz hainbat lagunei bixitxi betirako baldintzatu dotse, torturin ondorixoz, aurrea eitti lortu dabenak be betiko eukiko douzen zaurixak eukiko douz. Egunerokotasunin hainbat ālinkā agertuko diz inpreƱu horreta barriro erungo zaittuenak; atxilotu zinttuen egunin urtero gogun eukiko dozu momentu hori, modu berezi baten bixikozuz urtero komisaxako inkomunikaziƱoiko 5-7 egunak, Torturin Kontrako Egune, otsailan 13e, hurreatu ahala barru mobiuten hasiko gatsu 1981n Joxe Arregi tortura eta hil bela akordata, atxiloketak eitten dotsuezenin atxilotun komisaxa egunetan pentsaten egongo zaz arduratute…āBerriz min hauā.
Kolore desberdinetako polezixan eskutik tortura gaittue, teknika desberdinan bidez, baine helburu beti bera; pertsoni apurtzi, mugimendu apurtzi. Baine ez dabe lortu. Hamen gaz, geure zauri eta minakin tente, etorkizunai beide.
Gaur egun ezin dabe torturi praktika dala ukatu; hau holan dala erakusten daben ikerketak be badakauz esku artin-eta. Ixez, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubidin Idazkaritzik Kriminologixin Euskal Institutuai eta EHU-ai enkargatako txostenin aurrerapauso handixak emon zin bide horretan torturan aitortzan. Inportanti de pauso hau, gatazka politikun aitortzi eta eta horren ondorixuk borroka elementu dizelako.
Espainiar Estatuk beti ukatu ixan dau torturi. Zer esanik ez Eusko Jaurlaritzik txapelgorrixak mahaigainea urteten dabenin. Gatazka politiko honetan danok hartu bikouz dakauzen ardurak, ezta PNV? Ze ondarrutarrok badakiau Arkauten torturatu ixati zer dan be!
Torturi egotik eta beran erabilpen sistematikuk, gatazkin existentzixi eta aktore desbardinan inplikaziƱoi erakusten dau, gatazkin alde guztik parte hartu dabela erakutsiaz. Konponbide bidin, ardurak hartu eta biktima guztik aintzat hartu biko di; baitte torturatuk be.
Onarpena, erreparaziƱoi eta barriro halakoik ez pasateko bermik bir douz konponbide eta elkarbizitzarutz pausuk emoteko. Aitortzik, onarpenak, torturatuai osatzen lagunduko dotsa; baine ondio be gehixa lagundukotsa berak bixi ixan ban inpreƱu horretatik gehixa inor ez danan pasako bermi eukitxik!
Aitortza, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko bermeak!
Torturarik ez! Inpunitaterik ez!


NAIZEN Euskal Herriko adingabeko transexualan gurasun elkartik jakitxea emon dabenez, Ekai Lersundi Martinez, herriko transexual eta borrokalarixan herixotzin 1. Urteurrenin, omenaldixe antolatu dabe, Otsailak 16 (zapatu) 12:00etan itsas aurreko parkin.

Omenaldixan barrun, beste ekitaldi batzuk be antolatu dotxuez egun bardiƱin. Iluntzin Beikozinin batzeko deixe ein dabe jaialdixan parte hartzeko!
Eta 20:00etan Bide Onera zinan (goiko zinan) BUTTERFLI filman aurkezpena egongo da!
Ta post hau aprobetxatuz, hamen lagaten dotsuau Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak pasan astin Ekaien gurasuai einddako elkarrizketi:
GERO ARTE EKAI! Gora LGTBI Burruki!
Atzo Madrilen hasi zan epaiketi, herrixan askatasunan alde borroka etxen douen guztion aurkako epaiketi de. Ezindou justizixaik espero. EspaƱiko Estatu EZ da demokratiku. Bi herri, borroka bakarra!
Gure Esku Dagok domekako deitxu daben manifako deixai babesa emoteko eta Catalunyako herrixai elkartasune erakusteko herrittar talde bat batu zan atzo.
Molta forƧa des d’Euskal Herria. Espanya us podrĆ condemnar; Catalunya, EH i el món sencer ja us han absolt.

hamen mobilizaziƱoirako deialdixe etxen GURE ESKU DAGOk ata daben kartela:

Bulkada berrien garaia da dinamikin barrun, herriko lantalde honek, egun guztiko egitarau antolatu dau MARTXOAK 9 rako!
Ezker abertzaleko gazte antolakunde ezberdinetan ibilitxakun topaketak ixango diz!
Eguerdixan ekitaldixe, poteu, bazkaxe eta amaitzeko djxak egongo diz!
Militante eta militante ohian bazkatxan ixena emoti beharrezku de bulkadaondarru@gmail.com helbidea idazti martxoak 1 baino lehenaua!

Luterl taldik martxan ipini dau Miquel Saumell en “Pasat i futur” argazki erakusketi. Otsailan 15etik 24re egongo da Udal erakusketa aretun.
Otsailak 20an Miquel Saumellei elkarrizketi eingo dotse Azken mohikanoak irratsaio berezixan barrun RADIXU irratixan (105,5 FM).

Gaur be Alamedan batu diz herriko pentsionistak (275 bat lagun). Eurixe, edurre edo eguzkixe ein, pentsionistak kalin jarraitzen dabe! Sistema propixu orain eta gutxieneko pentsiƱoi 1.080 euroku! Aupa gure helduk!
