Hondar Ahuak (Zaldupe eskolako guraso elkarti) antolatu daben 6. Argazki Lehiaketin barrri jakin dou. Gai latxeik URA eta argazkixak aurkezteko epi Martxoak 29 ixango da. Argazkixak atati gustoku badozu, ez galdu aukera eder hau.

Hondar Ahuak (Zaldupe eskolako guraso elkarti) antolatu daben 6. Argazki Lehiaketin barrri jakin dou. Gai latxeik URA eta argazkixak aurkezteko epi Martxoak 29 ixango da. Argazkixak atati gustoku badozu, ez galdu aukera eder hau.

Ondarruko Ernaik antolatute, Martxun 16an (zapatu), iluntzeko 19:00etan kofrai zaharrin, Agustin Otxotorena, urte luzez venezuelan bixi ixan dan Euskal Herritxarra entzuteko aukeri eukiko dou.

Venezuelan gertaten dana, inperialistan komunikabidik kontaten doskuen guzurrak… honen ingurun berba etxeko aukeri eukiko dou hitzaldi honetan!
Ahoztar Zelaietan liburu ezautzeko aukeri eukikou gaur arratsaldin gaztetxin. Idazli bera gerturatuko da herrire eta kontakozku diru baltzan ibilbidi (Komisiñoik deitzen dotze eurak) enpresa mundun. Zazpirak puntun hasiko da hitzaldixe ta jakinmiñe badakazu ezin dozu huts ein. Bertan ikusiko gaz.



Epe laburrin erronka handixak dakauz. EH Bilduk eta Euskal Herrixak gure etorkizune jokatzen dou. Kolore guztixetako hauteskundik eukikouz hurrengo hillabetitan eta gure ustetan asko dakau irabazteko.
8 urte daruaz guztion artin EH Bildu sendotzen, instituziñoi desberdiñetan gobernateko gaitasune dakauela erakutsi dou, herritxik eta herrixantzako politikak eiñaz. Martxoan 15 in Markiña Xemeinen eskualdeko ekitaldixe eingou eta bertaratzea gonbidatzen zatxuau. Ekitaldixan EH Bilduk batzar nausixetatik eta eskualdeko instituziñoitatik eskualdeako dauken proiektu eta eskaintza politiku azaldukou eta Bea Ilardia Olangua Bizkaiko Ahaldun Nagusi ixateko hautagaxe eta eskualdeko herrixetako zerrendaburuk be eongo diz. Guztion artin osatzen douen proiektu sendotzen jarraitzen juteko.
Yaalah elkarteko kidik bixaldu dozkuen mezun, Oporrak Bakean, ume sahararrak udan Euskal Herrire ekarteko programin ingurun eingo dan bilera informatibun barri emon doskue.
Bilera honetan, Oporrak Bakean zer dan, programin inguruko xeetasunak, zalantzak argitxu eta Ondarrun harrera familixak ixan dizenakin eta dizenakin solasteko eta bixipenak elkarbanatzeko aukeri eukiko dou.
MARTXOAK 14 (Eguena), 19:00etan Kofrai zaharrin

Atzo, (martxoak 10) 81 emakume ondarrutarrek parte hartu eben urtero donostin ospatzen dan emakumin lasterketan! Gainea aurtengo LILATOIk berezitxasune euki dau, 30urte bete diz lasterketa hau etxen hasi zinetik. M8 pasa barri, aldarri feministak ixan diz nausi!
Hamen lagaten dotsuau herritxarrak atatako argazki batzuk, Gora ondarruko emakumik!







Atzo (Martxoak 9) egun guztin belaunaldi ezberdinetako hainbat lagun ibili zin Ezker Abertzaleko Jarrai gazte antolakundin 40.urteurrena eta gazte mugimendun urtitako jardune ospatzen! Jai giru ixan zan nagusi, baine ekitaldi politiku eta bixipenak kontateko tarti be egon zan.
Ekitaldi honetan, iraganaz ikasitxaku hartu, burruki gaurkotu eta etorkizunea beire emon biharreko pausuk nabarmendu eben. Eta gaztienak, oso garrantsitzutzat jo ben belaunaldi ezberdinan artin sortu dan harremana. Horren adibide, gazte antolakunditan ibilitxakun argazkixe

Ekitaldixe eta gero poteun urten eben danak batea eta 15:00ak aldin TXOKUN einben bazkaxe, bingo musikatu eta sobremesi.
Hamen Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak einddako bideu eta albistin loturi:
Honek diz AURRERAko taldik jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak

UNANUE UDAL MUSIKA ESKOLA + ARRATIAKO MUSIKA ESKOLAKO ikaslik ELIZONDOa duz asteburu pasan. Bertan KONTZERTU eskeiniko dabe zapatu gabaz herriko elixan. Handik bazabize hurreatu eta gozatu!
