IÑAUTERIXAK ate joka datoz! Mozorruk ata armaxutik ta lotsak etxin laga

Idatzi hau jaso dou ARTELANetik:

Badatoz karnabalak eta Artelanen hasi gaz motorrak berotzen: Lantzoin txapelai hautsak kendu, hegatai orixu ein, Akula barrixe… Nahizue tanborra joten jun Lantzoiaz eta Akuliaz? Etorri! Entsaxo bakarra hillan 24an domekan ixango ra, 19:00etan Artelaneko tallerrin.
Oharra: Eskertuko genduke zuen ikastetxin ume eta gaztin artin hauxe mezuau zabalduko bazendukie. Milesker!
(Artelanen ixenin)

2019 iñauteixak ARTELAN

AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk

Honek diz Aurrerako taldik asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak.

aurrera

Gañea AURRERAk dei berezi bat zabaldu dau:

🔴🔵DANOK ZALDUPEA | Dakizuenez Erregionalen taldik hirugarren postu bereganatu ban pasa dan astin. Lehen bi postutatik inoiz baino gertuaua egonda eta hurrengo bi partiduk Zaldupen jokatute garrantzitsu ixango da zalin babesa.

Horretako lehen hitzordu zapatun 16:30tan dakau, eta danon artin Zaldupe bete eta taldi animatu bihir dou.

Zapatun danok Zaldupea!

AURRERA BETI!

Otsailak 13 TORTURIn kontrako egun internazionala

turrune-editoriala-1

Badakiau zer dan torturi!
Torturi geure gorputzetan bixi ixan dou, badakiu ondo baino hobeto zer dan ondarrutarrok.
Torturi, pertsonok apurtzeko sistematikoki Estatu Españolak ezker mugimedu independentistin kontra ibili daben “tresni” de. Torturi bixi ixan douenok, betiko geure gorputzetan erungo douen zaurixe, miñe da. Torturi, behin bixi ostin behin eta barriro gogun eukiko dozu.
Torturin ondorixoz hil be ein doitsuez euskal herritxarrak, torturin ondorixoz hainbat lagunei bixitxi betirako baldintzatu dotse, torturin ondorixoz, aurrea eitti lortu dabenak be betiko eukiko douzen zaurixak eukiko douz. Egunerokotasunin hainbat “link” agertuko diz inpreñu horreta barriro erungo zaittuenak; atxilotu zinttuen egunin urtero gogun eukiko dozu momentu hori, modu berezi baten bixikozuz urtero komisaxako inkomunikaziñoiko 5-7 egunak, Torturin Kontrako Egune, otsailan 13e, hurreatu ahala barru mobiuten hasiko gatsu 1981n Joxe Arregi tortura eta hil bela akordata, atxiloketak eitten dotsuezenin atxilotun komisaxa egunetan pentsaten egongo zaz arduratute…“Berriz min hau”.
Kolore desberdinetako polezixan eskutik tortura gaittue, teknika desberdinan bidez, baine helburu beti bera; pertsoni apurtzi, mugimendu apurtzi. Baine ez dabe lortu. Hamen gaz, geure zauri eta minakin tente, etorkizunai beide.
Gaur egun ezin dabe torturi praktika dala ukatu; hau holan dala erakusten daben ikerketak be badakauz esku artin-eta. Ixez, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubidin Idazkaritzik Kriminologixin Euskal Institutuai eta EHU-ai enkargatako txostenin aurrerapauso handixak emon zin bide horretan torturan aitortzan. Inportanti de pauso hau, gatazka politikun aitortzi eta eta horren ondorixuk borroka elementu dizelako.
Espainiar Estatuk beti ukatu ixan dau torturi. Zer esanik ez Eusko Jaurlaritzik txapelgorrixak mahaigainea urteten dabenin. Gatazka politiko honetan danok hartu bikouz dakauzen ardurak, ezta PNV? Ze ondarrutarrok badakiau Arkauten torturatu ixati zer dan be!
Torturi egotik eta beran erabilpen sistematikuk, gatazkin existentzixi eta aktore desbardinan inplikaziñoi erakusten dau, gatazkin alde guztik parte hartu dabela erakutsiaz. Konponbide bidin, ardurak hartu eta biktima guztik aintzat hartu biko di; baitte torturatuk be.
Onarpena, erreparaziñoi eta barriro halakoik ez pasateko bermik bir douz konponbide eta elkarbizitzarutz pausuk emoteko. Aitortzik, onarpenak, torturatuai osatzen lagunduko dotsa; baine ondio be gehixa lagundukotsa berak bixi ixan ban inpreñu horretatik gehixa inor ez danan pasako bermi eukitxik!
Aitortza, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko bermeak!
Torturarik ez! Inpunitaterik ez!

EKAI MATXE ZATXUAU! Otsailak 16an, 1.urteurren omenaldixe

NAIZEN Euskal Herriko adingabeko transexualan gurasun elkartik jakitxea emon dabenez, Ekai Lersundi Martinez, herriko transexual eta borrokalarixan herixotzin 1. Urteurrenin, omenaldixe antolatu dabe, Otsailak 16 (zapatu) 12:00etan itsas aurreko parkin.

Omenaldixan barrun, beste ekitaldi batzuk be antolatu dotxuez egun bardiñin. Iluntzin Beikozinin batzeko deixe ein dabe jaialdixan parte hartzeko!

Eta 20:00etan Bide Onera zinan (goiko zinan) BUTTERFLI filman aurkezpena egongo da!

Ta post hau aprobetxatuz, hamen lagaten dotsuau Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak pasan astin Ekaien gurasuai einddako elkarrizketi:

https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2019/02/08/ana-martinez-eta-elaxar-lersundi-gure-nahia-trantsizio-prozesua-erabat-despatologizatzea-da/

GERO ARTE EKAI! Gora LGTBI Burruki!

EUSKAL HERRIA SEMPRE AMB CATALUNYA

Atzo Madrilen hasi zan epaiketi, herrixan askatasunan alde borroka etxen douen guztion aurkako epaiketi de. Ezindou justizixaik espero. Españiko Estatu EZ da demokratiku. Bi herri, borroka bakarra!

Gure Esku Dagok domekako deitxu daben manifako deixai babesa emoteko eta Catalunyako herrixai elkartasune erakusteko herrittar talde bat batu zan atzo.

Molta força des d’Euskal Herria. Espanya us podrà condemnar; Catalunya, EH i el món sencer ja us han absolt.

2019-02-12 Katalanakin bat

hamen mobilizaziñoirako deialdixe etxen GURE ESKU DAGOk ata daben kartela:

Badator Ondarruko BULKADA EGUNE! Hamen egitarau!

Bulkada berrien garaia da dinamikin barrun, herriko lantalde honek, egun guztiko egitarau antolatu dau MARTXOAK 9 rako!

Ezker abertzaleko gazte antolakunde ezberdinetan ibilitxakun topaketak ixango diz!

Eguerdixan ekitaldixe, poteu, bazkaxe eta amaitzeko djxak egongo diz!

Militante eta militante ohian bazkatxan ixena emoti beharrezku de bulkadaondarru@gmail.com helbidea idazti martxoak 1 baino lehenaua!