Aterkinak zabalik eukazela batu diz gaur PENTSIONISTAK Alamedan. 262 lagun egon dizela esasku antolatzallik.

Aterkinak zabalik eukazela batu diz gaur PENTSIONISTAK Alamedan. 262 lagun egon dizela esasku antolatzallik.

Hauteskunde kanpaña bixetan ipini douzen EH Bilduko kartelak eta paperak kentzea guz bixar. Esko bat botateko prest zazenok bixar batuko gaz 19:30 xetan Bilgunin. Geuk pea genduzen eta geuk kendukouz! Danon arduri dalako herrixe zaintzi! Eskerrik asko kanpañan laguntzen ibili zazen guztioi!


Ondarrutarrak bozkatu dabe eta erabaki dabe: Zunbeltz ixango da alkate atzea be eta beran ekipuk zuzenduko dau Ondarruko udala.
Urte gogorrak ixan diz, baiñe herri osun laguntziaz Ondarruk aurrea einddau.
EH Bilduk 177 boto gexa atatxuz, eta beran proiektuk inddartute urte dau. Urte interesantik datoz, proiekto asko daz Ondarru hobetzeko eta ondarrutarran bixitxi hobetzeko, Euskal Herrixe eraikitzeko herri mailatik. Zunbeltz eta beran ekipuk bihar asko dakarre bixartik aurrea: Ondarrutarran iritzixe kontutan hartute, humiltxasunaz eta oposiziñoiai esku luzatute biharreako. Aurrera beti!
Gora Ondarru euskaldune, solidaxu eta anitze!
Gora Euskal Herria askatuta!
2019ko udal hauteskundin datuk ZUZENIN!
DATUK EGUNERATZEN JUN AHALA SARTZEN JUNGO GAZ!
| EH BILDU | PNV | PP | PSOE | |
| 1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA (Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) |
247 | 165 | 3 | 6 |
| 1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA (Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) |
146 | 117 | 2 | 5 |
| 1.2.U – HAURTZAINDEGIA (Artabide, Itsas Aurre inguru, Kantxopi…) |
260 | 230 | 11 | 11 |
| 1.3.U – HAURTZAINDEGIA (Artabide, Antiguako Ama, Egidazu…) |
268 | 302 | 17 | 5 |
| 2.1.U – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Txori Erreka…) |
171 | 157 | 1 | 9 |
| 2.2.A – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Institutu aurri, Txori Erreka, Iñaki Deuna…) |
289 | 255 | 8 | 6 |
| 2.2.B – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Institutu aurri, Txori Erreka, Iñaki Deuna…) |
154 | 141 | 9 | 4 |
| 3.1.U – INSTITUTUA (Gorozika, MAgdalena, San Juan Txurru, Txori Erreka…) |
237 | 233 | 3 | 10 |
| 2.3.A – KAMIÑAZPI (Iturribarri, Ibaiondo…) |
356 | 191 | 7 | 10 |
| 2.3.B – KAMIÑAZPI (Iturribarri, Ibaiondo…) |
255 | 136 | 1 | 16 |
| Guztira 2019 | 2383 | 1927 | 57 | 85 |
| 2015eko datuak | 2206 | 1616 | 103 | 66 |
Domekan, BOTO KONTAKETI egongo da iluntzeko 19:30 etatik aurrea bilgunin, Arriolaneko lokalin. Zuzeneko datuk jakitxeko eta EH bildutik aurreatu doskuenez luntx estiloko bat be egongo da, pintxuk, edarixe…

Herritxarrak euran argazkixe bixaldute atxikimendu emon dotse domekako udal hauteskunditako EH BILDUn zerrendiai. Daneta 300 herritxarretik gora!
Honuzkio etxitan jasoko zenduen atxikimendun argazkixakin osatutako aldizkaixe, hamen lagaten dotsuau aldizkai horretako argazkixak:












Atzoko mitinin, Asier Badiola “Indixun” mezu plazaratu ban beran anaxe Iñigok. Gatazkin konponbidi aurrea eruteko bozkatzik dakarren garrantzixe azpimarratu eta herritxarrai domekan bozkatzeko deixe etxen:
Ondarruko Ernaik gaztin botu eskatzen bideu ata ban, batxe kartel hau EH Bilduko zerrendi babesten:

Bestalde, hauteskunde kanpañi amaitzeko dala, hamen lagaten dotsuau kanpañi hasi zanetik honako argazki eta bideo batzuk! Eskerrik asko kanpañi aurrea ataten lagundu dozuen guztioi!
DOMEKAN HAUTESONTZIXAK BOTO EZKERTIAR, ABERTZALE, FEMINISTA, EKOLOGISTA, EUSKALDUN ETA ANITZEZ BETETEA!
























Gaur arratsaldeko 5 etan zabalduko da KAMIÑALDEko bidi kotxintzat eta oiñezkuntzako. Askorek esango dabe bazala sasoi, bestik denbori birdala gauzak ondo etxeko bañe iñok eztau esango esandaku eztala bete. 2016ko martxoan itxi ben bidi ta nahiz eta obra guzti ondiokan eztan amatxu, gaur ametsgaiztun amaieri emongogako KAMIÑALDE eta KALANDIko bizi lagunak bixi ixan douenai. Pozteku de be bai 70 kotxentzako aparkaleku zabalduko dala ikusirik herrixan dan arazu gai horretan.

Idatzi hau jaso dou, Mont de Marsaneko espetxetik (tartin Aitzol Etxaburu Artetxe preso politiko ondarrutarrana):
Espainiko kontsulauk Udal eta Foru hauteskunditan bozkatzeko aukeri ukatu dosku Mont de Marsaneko euskal presuai.
Apirilan hasieran idatzi baten bidez publiko ein gendun morun, Maxatzan 26an bozkatzeko ahalegine ein gendun Mont de Marsaneko euskal preso politikuk.
Baine on salatzen dou, legik ezartzen daben prozeduriai jarraitxuz Espainiko kontsulaun aurrin hainbatetan bozkatzeko saiakeri ein douen arren, kontsulauk ez dotza eskaeriai jamonik ein. Ezezko horren aurrin, Maxatzan 26ko hauteskunditan parte hartzeko aukera baik gelditxuko ga Mont de Marsanen preso gazen euskal herritxarrak, Apirilan 28xan gerta zan latxeik.
Oztopo honen aurrin, EH BILDUn kanpainan buru-belarri murgiltzeko eta inor etxin ez geatzeko deixe etxen dou. GURI UKATU BADOZKU BE, ZU EZ GELDITXU ETXIN, BOZKATU EH BILDU!


Hauteskunde kanpañako amaierako mitiñe deitxu dabe ongoxe egueneako Alamedan arratsaldeko 7 retan. Hizlaixak: ZUNBELTZ BEDIALAUNETA IBAIBARRIAGA (ONDARRUko alkategaxe) eta IRATXE ARRIOLA (BUSTURIA-URIBEko zerrendaburu Batzar Nausixetaku) ixango diz.

Gogoratu, ongoxe domekako (Maiatzak 26) hauteskunditan 3 hautesontzi eukikouzela: Udaletako hauteskundik, Batzar Nausixetakuk eta Europear hauteskunditakuk.

