Illuntzeko 8 etatik aurrea Molla zaharrin ROCK musiki entzuteko aukeri eukikou. Alde Zaharreko lauk tabernak antolatu dabe kontertu hau ( SUTARGI, KIRRIXKI, GELASIOk eta SIRI-MIRIk)

Illuntzeko 8 etatik aurrea Molla zaharrin ROCK musiki entzuteko aukeri eukikou. Alde Zaharreko lauk tabernak antolatu dabe kontertu hau ( SUTARGI, KIRRIXKI, GELASIOk eta SIRI-MIRIk)

Eraso sexista baiko Andramaxak eukitxeko asmuaz, erasuai aurre eitteko protokolun lanketa saiuk egongo diz uztailan 16 eta 17an etxelilan.

Hauxe mezu bixaldu doskue YAALAH elkarteko kidik:
UZTAILAK 12 (baixaku) 13:30etan ALDE ZAHARRIN ONDARRURE UDI PASATEA DATOZEN UME SAHARARRAI ONGI ETORRIXE!
Kostata baine konfirma dabe falta dizen ume sahararrak aiako dizen egune! Uztailak 12an aiako da abioi oso bat saharar errefuxiatun kanpamentutatik Euskal Herrixan udako hile bi pasa bir dabezen umez beteta.
Lehenengoko umik ekainan 24 an aia zin gurea, eta baixakun 13:30 etan alde zaharrin danai batea eingo dotsau harrera ekitaldixe!
ONGI ETORRI HURRIA, LAMAT, FARDI eta AHMED BABA!

Ikusi dozue Andra Mai jaxetako kartel lehiaketin oinarrixak? Animatu eta parte hartu lehiaketan! Ikusi oinarrixak hamen: http://www.udalbarriak.eus/2019/07/02/zabalik-da-andra-mari-jaietarako-kartel-lehiaketa/ …

Andra Mai jaxetako Kuadrilla Egune antolatzeko batuko dirz herriko kuadrillak gaur, 18:00etan Kofradi Zaharreko lehen solairun. Besteak beste Kuadrilla Egunerako gaxe eta egitarau zehaztuko dabe.

Egueldi ona alla da eta opor sasoi be bai. Urtero etxen douen latxeik kanpoa juten dizen herritxarran mezuk jaso (otzara@hotmail.com) eta TURRUNIN altzaten douz . Hamen gaur bertan jaso douzenak. Lelengoku A CORUÑAtik jaso dou (Torre de Herculesen aurrin)

Beste hau IRUÑAn egon dizen herritxarrak bixalduzku Watsap bidez:



Aspaldixan Turrunin juten dizen lagunan barri emoten gabiz, baine bixitxa legik diñon modun; batzuk jun eta beste batzuk etorri…
Gaurkun mundure ailla barri dan sorgintxu baten barri nahi dotsuau emon:
Aiuri.
Ama famau eta atxe endredosu… batak eta bestik, banatute bixi bir ixan dabe euran umin jaxotzi, AITZOL kartzelan dakarrelako. Imajinaten dou ongo egunak zelan pasako zitxuezen… kezkaz, poztasune ezin konpartiutin inpotentzixaz, arduraz… eta on, hirurak alkarreaz egoteko kuenta atrasin. Espero dou bixotz-bixotzez laster hirurok alkarreaz eoti, askatasunin.
Ondo etorri Aiuri Ondarrure, mundure!
Zoixonak familia!
ARNASA elkartin eskutik, udako zinema egongo da baixakun (uztailak 5) herriko frontoin. ZUGANDIK BI METRORA pelikuli eskeiniko dabe, fibrosi kistikuaz bixitxik dauken oztopo batzuk azalten dotxuz filmak. Gogoratu gabeko 10:00 hasiko dala.

