Lan hitzarmena barrizteko sasoi alla gakue arrain kontserbako langilliai ta horren barri emoteko billeri antolatu dabe Ondarrun otsailak 12 (eguaztena) L.A.B. sindikatuko egoitzan. Antolakuntziaz eta borroki eiñaz lortzen diz gauzak. Jo ta ke!
Alamedan ikusi douz gaur be herriko Pentsionistak pankarta atzin ganorazko pentsiñoik eskatzen. Antolatzallik esazku gaur 145 lagun batu dizela ta 20 minutuz egon di bertan, betiko lez. Buru belarri dabiz siñadurak batzen ta halaik jarraitxuko dabela esasku, gero Legebiltzarrea eruteko. Jo ta ke Lortu arte esanaz amatxu dabe gaurko ekimena, ta datorren astelehenin be, bertan batzeko geratu diz.
Ongo eguenin arratsaldeko 6:30tan billera zabal bat egingo da Kofrai Zaharrin, Esperantziai leiho bat zabalik, ixenburuaz. Udan haur errefuxiatu Sahararren harreran hartzeko programi nahizu ezagutu? Bertan, programiai buruzko esperientzixa ezberdiñak kontako dabe harrera familixak ixan dizen herrittarrak. Dudak, galderak, xehetasunak… argitzeko aukeri egongo da. Hurreatu eta ezagutu.
Gaurko egunez on dala 30 urte hil zan IMANOL “PORRU” Ertzañan karga baten ostin bixotzekuk emonda. Astilleru gañin beran omenez ipinitako plakan beran esaldi ezagune ekarten dou gogure: “Nire senide bat hor egongo balitxake, gustado lestake jendik laguntzi, horretxeatxik na neu be hamentxe laguntzen!
Holako jendik haunditzen dau gure herrixe. Ez zatxuau errez ahaztuko IMANOL!
Irunen gertatutako erailketa matxisti salatzeko, gaur eguerdixan eguerdiko ordu batetan Alamedan eingo dan konzentraziñoirako deixe eindau Udalak. Nabiku de!
Azpixan ikusiko dozuenak diz astebukaera honetan Aurrerako talde desbardiñak jokatukotxuen partiduk (egun ta ordutegixak) Zaldupe udal futbol zelaxan.
Aurrerak ohar bat altza dau sare sozialeta, esanaz, hasieran aurreikusitxako baño ordu laurden beranduaua hasiko dizela 2012B, 2013A eta 2016B taldin partiduk. Aupa AURRERA tra ka tra!
Hilabete eskas falta diz aurtengo Iñauteixak ospatzeko ta hasi diz egitarauk zabaltzen. KRESALA K.E.ku alla gasku lelengutaku eta dantzan etxeko gonbidapena eizku, bai ikastaro motz bat etxeko(otsailak 24an eta 26an kofrai Zaharrin 3.solairun) eta batxe be Martxoak 1eko eta 4ko kalejiretan parte hartzeko. Hasi mozorruk prestaten, GORA IÑAUTEXAK!
Otsaileko lelengoko astelehenin be Alamedan batu diz herriko Pentsionistak, gaur 145 lagun ixan diz pankarta atzin batu dizenak. 20 minutuz egon diz bertan eta ateko barrixak kontatxuez: firmak batzen jarraitzen dabe (martxa onin eidu siñaduran bilketi, holako egun eta ordutan eongo diz mahaixak, Astelehenetan, Alamedan eongo diz eguerdiko 12xetatik ordu bateta. Baixakutan arratsaldeko 7retatik aurrea Kalekutzin eta domeketan eguerdiko 12xetatik aurrea Alamedan) Herri Ekimenan Legegillin alde, berau finantzatzeko boligrafuk eta peto gorrixak atatxuez. Datorren astelehenin be Alamedan eongo eidiz, Jo ta Ke LORTU ARTE!