253 lagun batu diz gaur eguerdiko 12 xetan Alamedan, herriko PENTSIONISTAN deialdixai jarraitxute, hala diñosku antolatzalletako batek. Datorren asteleheneako deixe etxen dotze toki eta ordu bardiñin herrittar guztiai. Danon artin lortuko dou!
EZ DOU ONARTZEN EPAI HAU! Catalunya endavant! Gaur 20:00etan zubi zaharrin elkarretaratze zaratatsu!
Urten dau Kataluniako ordezkarixan eta herrixan eskubidin kontrako sententzixa lotsagarrixak! EZ DOU ONARTZEN!
🔴 SORTIM ALS CARRERS! #NoClaudiquem
Junqueras 13 anys
Romeva 12 anys
Turull 12 anys
Bassa 12 anys
Forcadell 11 anys i mig
Forn 10 anys i mig
Rull 10 anys i mig
Cuixart 9 anys
Sànchez 9 anys
Gaur (Urriak 14) iluntzeko 20:00etan Zubi Zaharran parin ELKARRETARARZE ZARATATSU!

Urrian 17 (eguena) Mahai-inguru Etxelilan “MIGRATUTAKO EMAKUMEAK ESKUBIDEAK ALDARRIKATZEN”

Lea Artibaiko amankomunazguaz elkarlanin, migratutako emakumin jabekuntzako programa bat jarri de martxan Lekeition, Markina-Xemeinen eta Ondarrun.
Programa horren barrun, mahainguru bat eukikou Etxelilan urrian 17 xan. Barruko etxeko langillin egoeri, eskubidik eta aldarrikapenak ixango dou hizketagai, eta batxe be kontratatzailin betebeharrak be (herritar danoi zabalik).
*Haurtzaindegi zerbitzu egongo da.
ADI! Kataluniako sententzixik urteten dabenin herri mobilizaziñoiaz erantzungo dotsau!
Gure eskuk ADI egoteko deixe ein dotsa euskal gizartiai, sententzixik urtenaz batea jakinaraziko dotxuez herrike eta nazio mailan eingo dizen mobilizaziñoik.

Herrixan eskubide demokratikun kontrako epai honei herri mobilizaziñoi erraldoikin erantzun bihir dotsau.
Informaziñoi gexa nahi ixan ezkeo jarraitxu GURE ESKUn Telegrameko kanala, bertan eguneratutako albistik ipintxen dotxuez.
Ta zelan ez, Katalunian be dana listo dakarre epaixai erantzun masibo bat emoteko. Bertan #TsunamiDemocrátic lemapin dabiz mobilizaziñoik antolatzen, itxuraz masibuk eta potentik.


Hamen lagaten dotsuau Tsunami democrátic-en Telegrameko kanala:
Urriak 13 (domeki) ANIZTASUNAREN BESARKADA EGUNE
EKAI LERSUNDI MARTINEZeaz gogoratzeko ANIZTASUNAN BESARKADA EGUNE antolatu dabe. Besarkadi emotik dauken garrantzixe nahi dabe nabarmendu antolatzailik. Gurasuk esan daben modun euran semiai urtebetetze opari berezixe nahi dotze ein. Beraz, baakixue Itsasaurren, eguerdiko 13:00etan ixango da besarkada erraldoi.

(Urria-Azaroa) Erakusketi Etxelilan: KALE FEMINISMOA

EGILLI: “Feminismoa fokuratzen” Marieneako Proiektu Kolektiboen Taldea
“Kale feminismoa” erakusketak ikusarazi nahi dau auzo eta kalik erakusten ez doskune: emakumiok estereotipo faltsuz jositxe gazela irudikatuk edo, zuzenin, ez gazela.
Egutegixe: Urria – azaroa bitxartin
Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila
KATALUNYAko erreferendumeko hautesontzi bat Ondarrure opari lez alla da!!
Kataluniako erreferenduman bigarren urteurrena ontxe pasata, eta preso politiko katalanan epaixe urteteko zain, artikulu hau idazti egokixe eretxi gasku momentu honetan.
Ondarrun dakau, astion kataluniatik ekarritxako hautesontzi bat. Opari sinboliko hau histoixin zati bat dala esan geinke, hain zuzen be Bartzelonako Sant Andreu auzuko L`estel hauteslekun egon zan kokatute 2017ko Urriak 1 eko autodeterminaziñoi erreferendumin. 

Hautesontzi hau, herritxar guztiok ordezkatzen gatxun etxin gelditxuko da momentuz, Udaletxin, esan douen modun herri guztintzako einddako oparixe da Herrialde Katalanetatik. “Opari berezi hau histoixin parte garrantzitsu bat da eta ohore bat da Kataluniako herrixan bixi ixan daben eta bixitxen dazenan objeto sinboliko hau herrixan eukitxi” esan dau Zunbeltz Bedialauneta, Ondarruko alkatik. Nabarmendu dabenez, “sinbolikoki, testigu pasateko keinu modun hartu bihirdou eta Katalunian einddaku gure herrixan gauzatzeko lanin jarraitxu bihir dou”


Hautesontzi honen iragana…
Hautesontzi honek, Kataluniako herri, auzo, hautesleku… guztitxako urna guztin modun beran histoixa partikularra dauke. Gogoratuko zaze, erreferenduman aurreko aste zoro eta tentso guztikin, Piolinen txalopan euazen Guardia Zibile eta polezixa española papeletak, erroldak, hautesontzixak handik edo hamendik topa naxan ebizen bitxartin, herri oso baten elkarlana eta konpromisuai esker, eskola elektoral guztik iraitxi lortu zin, ta zelan ez hautesontzixak, papeletak, erroldak… han euazen.
Eskutuko bihar asko egon zan honen danan atzin, dei anonimuk jarraibidik emoten, batzar klandestinuk, nerbixuk… dan dana herritxarrak osatutako sare antolatu baten barrun eta ondukuai ezautu ez arren konfixantza minimo bat emonda. 100.000 euro kosta zin 10.000 hautesontzi honek erosti, Marsellako porture aia zin Txinatik eta Katalunia iparraldetik sartu zin bolondresan kotxitan, gero naziñoi guztin banatzeko. Hau dana Piolinen txalopan euazenak ixeaz entera baik.
Horietako bat ixan zan Miren Azpiri Ondarrutarra, demokrazixintzako egun historiko hori posible etxi lortu ban herritxarretako bat. Erreferendunan aurreko egunetan Katalunia aldea hurreatu zin herritxar batzuk kontazkun euran esperientzixi. “Mireneaz batu ginan erreferenduman aurreko egunin (Irailak 30) lagun baten kontaktuai esker, beran etxea erun gatxun kafe bat hartu eta bertan kontuk kontateko, berba ta berba geuazela atazkun zamar boltza handi bat eta han eukazen urnak, erroldi, papeletak… emoziñoi eta urduritxasune batu gazkuzen egun historiko horren bexperan. Estatun bilatuenak zin objetu begixan aurrin eukitxik eta holako ekimen bateako behar beaharrezku dan mateixala aurrin eukitxin sentsaziñoi ezileike azaldu”.
Hurrengo egunin (Urriak 1) Mirenen ardurapin euan L’estel hautesleku iraitxi lortu eben, han jun zan Miren beran kotxiaz zamar boltzak maleterun sartute .Ordu batzuk gerua polizixa Españolak inddarraz eskolan sartu eta eukezen urna batzuk, papeletak eta erroldi ostutzen.

(Miren Azpiri Ondarrutarra eskun hautesontzixakin 2017ko urrixan 1in.)
Honetan irudixetan ikusileike polizixa espainolak ibili ban biolentzixi eskoli itxitxeko:
Beraz, Mirenek humoriaz dinozku, “Hautesontzi hau Ondarrure erun eta hurrengo bihir dozueneako bat gitxia eukikozue lortzeko”. Horretxeaz esaldixaz gelditzen ga, laster egun gogorrak etorriko diz, bai Katalanantzako eta baitxe be autodeterminaziñoi eskubidi praktikan ipini nahi douen herritxar guztiontzako. Argi dakau beti egongo gaztela Herrialde Katalanan albun eta eurak lortzeko bidin dazen ametsin burrukan jarraitxuko dou geuk be. Eskerrik asko Miren!
Hamen lagaten dotzuau NAIZek Mirenei eta L’estel hauteslekuko arduradunai einddako elkarrizketin bideue:
Gaur (u10), 19:30 etan KONTZENTRAZIÑOI Alamedan! ALTSASUKUK ASKE!
Ondarruko ernaik emon dau mobilizaziñoin barri sare sozialan bidez:
⚠️ADI!
Altsasuko gaztin inguruko sententzixik urten ban atzo.
Absoluziñoi ez dan beste ixe ez douelako onartzen, danok kalea!
📅GAUR (urriak 10)
🕢19:30etan
📍Alamedan

Urriak 10 (eguena) Mollan kontzertu. ITALItxik errestentzixa kantuk
BOBBIO FABRIZIO BIF & CELESTE RUA eukikouz ongo eguenin Mollan illuntzeko 8 etatik aurrea. Borroka kantuk eskeiniko dabe. Azpixan dakazue eurak abesten daben doinuk. Alde zaharreko tabernaxak antolatu dabe emanaldixe.

Urriak 10 (eguena) ARINGAINGANen aurkezpena Etxelilan
Ondarroako Udalak antolatzen daben Jabekuntza Eskolen barrun Aringaingan taldi ipiniko dau martxan laster. Aurkezpena eguenin (urriak 10) egingo dabe 19:00etan Etxelilan; Arantza Burgoa Agirregomezkorta ixango da dinamizatzaili.
