ONDARRUko pentsionistak BORROKAN!
Urriko azkan astelehenin be kalea urten dabe herriko pentsionistak. Gaur 266 lagun batu diz (antolatzallin arabera). Pasan asteko plenun eztabaidutako moziñoiatxik eindabe berba bertan. Hau onartu zan udalin (EH Bildukun baiezkuaz ta EAJn abstentziñoiaz):
- Pentsioen Banaketa Sistema Publikoa eta pentsio duinen defentsa egitea.
- Europako Gutun Sozialaren eskaerak bete eta diru-sarrera nahikoak ezartzea: Lanbide-arteko gutxiengo soldata 1200 €, Gutxiengo pentsioa 1080 € eta Pentsioen igoera, automatiko eta iraunkorra izatea, gutxienez, KPIaren araberakoa eta Legez bermatua.
- Prekarietatea ugaritu duten lan-erreformak eta 2011 eta 2013ko pentsioen erreformen alde kaltegarriak ezabatzea.
- Soldata eta pentsioen generoko arrakalekin amaitzea.
- Zigorrik gabeko aurrejubilazioa, 40 urte kotizatuak dituztenentzat.
- BASE eta pentsio plangintza pribatuen aldeko anura fiskalik ez.
Bost gazte ondarrutarren kontrako epaiketa militarra gogoratzen (50. urteurrena)
1969ko urrixan 27xan, 5 gazte ondarrutar epaitu zitxuezen Burgosko auzitegi militarrin. ANDONI ARRIZABALAGA BASTERRETXEA, ANDONI BEDIALAUNETA LAKA, IÑAKI GARCIA ARANBARRI, JESUS MARI ARAMAIO ETXABURU eta JOSE IGNACIO URIBE BURGOA. Bostak ETAko militantik zin.
Frankismu puri-purixan euan sasoi hartan eta Francon diktadurin kontra antolatzen eta borrokatzen hasi zin gaztik Euskal herri osun, ta zelan ez Ondarrun. Ekintza asko burutu zin herrixan ta hori baieztatzeko Ondarruko Ezker Abertzaleko artxibuk arakatu douz. Sasoi hartako herriko udaltzain buruk (Teofilo CANTERA) eindako informik eskuratu douz.










Ekintza hauetako baten herriko udaltzainan kotxiai lehergailu bat ipinitzen eta horren ondoren etorri zin atxiloketak. Eskarmentu latxeik epaiketa militarra eitzen atxilotuai.

Herrixak horren aurrin kalea urten ban, ta gaur egun eziñezku ixango litxakena, egi bihurtu zan ordun. EGI- PNV- ETA- ELA dei bateratu bat eiben epaiketa hori salatzeko eta Alamedan manifi antolatu ben, ANDONI IL EGINGO DABE lelopin.

ANDONI ARRIZABALAGAi (Felix, erakunde barrun) heriotz zigorra eskakizune eitzen ta beran erantzune hau ixan zan:


Hortik aurrea ANDONI sinbolo bat bihurtu zan, bai Ondarrun bai Euskal Herri osun. Telesforo Monzonek “Itziarren Semea” abestixe eskeinitzan. Berai eindako torturak Zarautzko kuartelin, Muñecas eta Losada guardia zibillan partetik, oihartzun handixe euki ben. 1977ko sasi Amnistixiaz urten ban kalea.
Gu irudi honeaz geatzen gaz. Euskal Herrixe matxe ban, naturi ta mendixe zitxuzen beran arnasgunik. Lagun batek emondako argazkixe, Mont Blanc azpixan hil baño ordu batzuk lehenaua.

Urriak 30 (eguaztena) “KORRONTE FEMINISTA DESBERDINAK EGUNGO LAUGARREN OLATUAN” hitzaldixe JULE GOIKOETXEAn ahotik
UXU emakume taldik antolatutako hitzaldixe eukikou datorren eguaztenin hillak 30 Etxelilan arratsaldeko 7 retan. Hizlari lez JULE GOIKOETXEA eukikou. Anima eta hurreatu!

AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk
Honek diz AURRERAko talde desbardiñak asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak:

Beikozinin azaroko kultur agenda

[IKASTARU] “Nik sinesten dizut”. Indarkeixa matxistiai buruzko diskurtsuk

DISKURTSUK: ZELAN INTERPRETATU, ZELAN ERANTZUN
Irakasli: Samara Velte Moran, kazetarixe eta EHUko ikerlaixe, diskursun analisixetan espezializatu. “Nik sinesten dizut” (Elkar, 2019) liburun egili.
Ikastaruai buruz: Indarkeixa matxistik adierazpen asko dauke: bere forma fisikoz harutzaua, osagai diskurtsibo garrantzitsu bat be badauke, gure eguneroko elkarrizketetan, komunikabiditan, justizxian edota erakunditan islatzen dana. Hainbat adibide praktiko behatuz, indarkeixinn alderdi diskurtsibo hori identifikatzen ikasti eta horrei erantzuteko interpretazio feministetan sakontzi de tailer honen helburu, foku batez be komunikabiditan eta justizia patriarkalin jarriz.
Egutegixe: Azaroak 15 eta 16
Ordutegixe: baixakun, 17:00-20:00 eta zapatun, 10:00-13:00
Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila
Ondarrutik Iruña guz JUSTIZIXI eskatzea ALTSASUKUNTZAKO Zapatun (urriak 26) Bazatoz?
HAU EZ DA JUSTIZIXI! ALTSASUKUK ASKE! Lelopin eingo dan Elkarretaratzea juteko gonbiti eizku. Aurreko astin modu eredugarrixin kalik hartu genduzen modun, ongun be kalea urteti tokaten gazku! Ondarrutik autobuse eongo da berta juteko ta ixenak emoteko ANAITASUNA eta KULIXKA tabernan eongo diz zerrendak. Autobusak 14:30 tan urtengo dau Zaldupetik. Anima!

PEIO ARAMAIO ETXABURU hil dde
Lur jota geatu giñan albisti jakin gendunin atzo. PEIO berezixe zan gutzat. TURRUNE martxan hasi zanetik beran esku eskeiñizkun hasieratik. Iritzi sailin artikuluk idatzi zitxuzen behin baño gexauatan ta zintzotasunez zuzendu giñuzen geure hutsunetan.

Ibilbide zabala euki ban herriko zeregiñetan ta danon suerteako jasota gelditxu de betirako (elkarrizketa bidez jasota gelditxu de beran bizitzako pasartikin). Guk aipamen batzuk eingo douz: danan gañetik dantzaxe, euskaltzali, abertzali… ixan zan.
79 urteaz hil dde ixil ixilik, bañe … Frankismo garaixin militante aurrenetariko bat ixan zan (ANDONI ARRIZABALAGAn militantziko kidi), ZUBI-ZAHAR herri ikastolako sortzalletariko ta batzorde kidi be bai, KRESALA K.E. zuzendaritzako kidi, EGIN egunkariko herri batzordeko sortzalli, 1983 an HERRI BATASUNAko zinegotzixe ta herri batzarreko partaide aktibu, GARRAXIKAko partaidi (Herriko memoixa historiku jasoten ibilitaku). Ofizioz Markiñako Laboraleko irakasli, irakaskuntzi euskalduntzeko bultzatzalletako lehenetariko bat.






ESKERRIK ASKO DANATXIK PEIO!
ONDARRUko PENTSIONISTAK BORROKAN!
Gaur be 266 lagun batu diz herriko PENTSIONISTAn deixaz bat egiñaz Alamedan. Freskala igarri de bañe ederto jantzi ta pankarta atzin batu diz gure edadekuk.
