Irailak 27 (baixaku) TXIRRIMORRASKIn ixena emoteko egune

Irailak 27, baixaku, Txirrimorraskin ixena emoteko lelengoko epi. Apuntateko, beheko lokalin arratsaldeko 17:30tatik 19:00ta.

Erun bir dizen gauzak honetxek diz:

1. Lehenengo aldixe bara: 20€, Osakidetzako txartelan fotokoipixi, argazki bi eta ikastetxin banatutako panfletu beteta.

2. Ez bada lehenengo aldixe: 20€.

Oharra: Apuntateko hurrengoko epi urriak 5a ixango da arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak bitxartin (banatutako panfletutan urriak 6 da ipinitxe, baine txarto da).  Ixelako dudaik euki ezkio idatzi lasai Txirrimorraskiko txatea edo korreure.

txirrimorraski

Zoixonak ASIER!

Ze pentsaten zendun ba, zuaz ahaztute geuazenela? 39 urte behin beteten diz eta TURRUNEko lagun guztin partez belarritxik tengada handi bat bixaltzen dotzuau. Gure posta elektroniku be keike dabil zu zoixontzen ta atzo bertan AITZOLek be gogoratuzkun matxe-matxe zaitxule. Eutsi lagun!

indixu barrez

GARBIKETI ala MEZU?

Ai Antontxu, Antontxu. Garbitxasune berbi ibili eta zentsuri praktika (diktadura garaixin latxeik?). Paetak garbixak euki bir eidou eta… paetak mutu, ala EZ?

G7 ko batzarra zala ta morro puntan pintadi agertu zan munduko mandataxan billeri salatzeko.

img_0166

ta garbitxasunan atxikixi ipiniaz hurrengoko egunin portuko biargiñak erabiliaz, txukun txukun laga ben morro handiko paetak. Aste bete berandua barriro mural barrixe agertu zan ta ongun barrako agintarixak mezu ezkuta ta paeta holan laga ben. Denbori pasa ta han jarraitzen dau. On kontixu garbitxasun arazoik ezta. TURRUNEtik galdera hau etxen dou: Zeinde arazu garbiketi ala mezu?

portuko paeta

Ta garbitxasune bada arazu… porto barrun  astin agertu dan gasoil orbanan argazkixe bixaltzen dotzuau. Portu kamaraz jositxe ta iñok ixe ez daki? Zer ulertzen ete dau Ondarruko portuko nausixak garbitxasun berbin ixenin?

portun gasoille

Irailak 30 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin ” KLIMA ALDAKETA, URAREN IKUSPEGITIK”

Zientziaren giltzak elkartik antolatute, hitzaldixe eongo da Irailak 30 in (astelehena) Beikozinin. “Klimaren aldaketa, uraren ikuspegitik: Nondik gatoz? Norantz goaz?” Galdera horrei erantzuteko, IÑAKI ANTIGUEDAD AUZMENDI (hidrogeologu) eukikou geure artin. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala ta berta ezin bazue jun, periscopen bitxartez ahalko dozuela ikusi zuzenin. Anima eta hurreatu!

hitzaldixe beikozinin irailak 30