Honek diz asteburu honetan Aurrerako talde desberdiñak jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak.

Honek diz asteburu honetan Aurrerako talde desberdiñak jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak.

Bideo hau bixalduzku Ondarruko Ernaiko gaztik greba orokorreako motorrak berotzen. Ixer ez dotselako oparitxuko burrukan jarraitxu birdouela dinue, prekariedadea, miseixa eta kapitalismure kondenaten gatxuenan aurrin!
#U30GrebaOrokorra|ea juteko arrazoirik ez gasku falta. Euskal Herrixan ikasi, lan eta bixitxeko gaztion oraine borrokan da ✊
#u30gazteokgreba
Ta hamen herrixak grebin ingurun laga daben irudixak:



Gaur arratsaldeko 6 retan argazki jendetsu atateko deialdixe ein dabe herriko greba komitekuk. Kofrai zaharrin batuko gaz esandako ordun. Beste alde batetik herriko lantokixetan batzarrak daz etxen deialdixaz bat etxeko, argazkixan ikusten dan latxeik udaleko langillin batzarrana agertzen da, bañe ikastetxitan be etxeko diz eta ingurun dazen fabriketan be hortan dabiz. Animo ta Jo Ta Ke danon eskubide sozialan alde!


Yaalah elkartik, Udalan laguntziaz martxan ipini dau beste urte batez Euskal Herriko 16. elkartasun karabanako janari bilketi.
Bilketa honetan zeuen aportaziñoi nahi badozue ein aukera bi dakazuez. Bat utarrilan 24re arte herriko ikastetxitan (ikaslintzako) edo baixako eta zapatun (urtarrilak 24-25) herriko denda ezberdinetan.
Dendetan bolondresak egongo diz janarixe batzen eta esko bat botateko prest dazen herritxarrak yaalahelkartea@gmail.com helbidea edo 628986839 telefonure idatzi eta bertan emongo dotse txandan xeetasunak.
[BOGA-BOGA ELKARTEA] Nerea Redondo Otamendiaz, 4 eguenetan tzir, gatazkak kudeatuz harremanak nola hobetu lantzeko aukeri eukikou Etxelilan.
Otsailak 6, 13, 20, 27 | 17:00-19:00

Mezu hau bixaldu doskue Apustu etxin kontrako plataformatik:


Hotzai aurrea einaz gaur eguerdiko 12 xetan batu diz osteabe Alamedan herriko pentsionistak. 260 lagunetik gora batu dizela esasku antolatzallik ta datorren astelehenin manifestaziñoi be eingo dabela diñosku.


Bizipoza elkartin elkarte bat da eta bere helburuk gizarteratze prozesutan laguntzi, behar emozional eta baliabide beharretan lagundu eta eragiti eta guzti hori aurrea eruteko boluntario sare bat martxan jartzi diz. Elkartin aurkezpena eingo dabe Ondarrun, urtarrilan 26 xan, domeki, 18:30ean Beikozinin. Aurkezpen ekitaldixan, besteak beste, dokumentala eta dokuweba aurkeztuko diz; Bizipoza elkarti herritarrai zer dan azaltzi ixango da aurkezpenan helburu. Ugaitz Alegria eta Anabel Arraiza ibiliko diz aurkezle lanetan. Elkartin elkarte horretako kide diz, besteak beste, Arnasa, Naizen, Kale Dor Kayiko, Oporrak Bakean, Aspanogi, Aspanovas, Chernobilen Lagunak…

Mezu hau zabaltzeko eskatuzku herriko musika talde jator batek:
DENA Ondarrun sortutako musika taldi de eta hiru gaztek osatzen dou, Xabat, Unai eta Beñat-ek. Rock alternatibun, post-hardcorin, edota stoner-rock musikan mugitzen gaz.
Gure lehen disku ixango dana grabatu eta argitaratzeko laguntzin bille gatoz. Lehen disko honek 7 abesti eukiko dau, danak euskaraz, hainbat hilabetez burututako lanan emaitze grabatuko dou.
Hasi barrixak gaz mundu honetan, hutsetik hasi dou bidi, bañe ilusiñoi eta gogo guztiaz gatoz. Bañe hau aurrea eruteko zuen laguntzi birdou.
GURE BERRI IZATEKO:
Instagram: @denataldea
Facebook: @denataldea
Youtube: @denataldea
Hamentxe web orrialdin ein zeinkie ekarpena: https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/dena-musika-taldearen-lehen-diska
Honek diz asteburu honetan Aurrerako talde desberdiñak jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegxiak:
