Gaur goxin kalekutzeko eskillaretan PRESO ta IHESLAXAI laguntza ekonomiku lortzeko helburuaz otzara eder bat zozketatu dabe.

Hau de zenbaki irabazli eta ordezku. Zoixonak irabazliai eta ondo ein!

Gaur goxin kalekutzeko eskillaretan PRESO ta IHESLAXAI laguntza ekonomiku lortzeko helburuaz otzara eder bat zozketatu dabe.

Hau de zenbaki irabazli eta ordezku. Zoixonak irabazliai eta ondo ein!

Irakasli: Ainhoa Aldazabal Gallastegi, Euskal filologixan lizentziatu (EHU), literatur kritika feministan formatu eta Skolastikako kidi.

Ikastaruai buruz: XIX. mende amaieratik hasi eta gerra zibilera arteko garaiko ekarpen literaixukk aztertu eta irakurriko dou. Garai loratsu ixan zan emakumintzat; unibertsitateako aukeri, boto eskubidi, lan mundure sartzeko aukerak alde batetik eta momentuko aldaketa sozialak bestetik, XX. mende hasiera zirraragarrixe ein zuen. Aldaketa guzti hauek literaturan jasota geatu diz eta idazlin eskutik egingo dou Abangoardian ibilbidi.
Egutegixe: : Urriak 9, abenduk 18, otsailak 12 eta maiatzak 7 (baixakuk) Ordutegixe: 17:00-20:00
Leku: Etxelila
Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun
Matrikuli: 10 €
Ixena emoteko matrikuli fitxi bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).
Aurrera idatzi gendun DENA taldin lan barrixatxik ta ongun kontzertu baten barri emongotzuau, Beikozinin Urriak 18 an eukikouz. Sarrerak saltzen daz dagoeneko bertan. Ez galdu aukera hau!

Arrigorri hondartzan negun etxen dizen kirol ekintza desberdiñak ((bodyboard, igerilaxak…) kontutan hartuaz, kirolaxakin batzar bat etxeko geatu de udala ongoxe eguenin (U-8). Hondartzan dazen aldagelak erabiltxeko antolatu beharra ta funtzionamendu adosteko. Batzarra arratsaldeko 7 retan bigarren solairun ixango da.

Nahiz eta atzeakuntza apur bat euki COVID 19 tartin eondalako, alla da azkanin DENA taldin lan barrixe (EZER SENTITZEKO) gure etxita. Crowdfunding bidez autofinantza daben cdi ixanda, ordañin kamiseta eder bat ta cd bera eskuratu dou. Sorte ona opa dotzau herriko musika talde gazte honei!

Hamen dakazue DENA taldin cdko abesti bat.
Urriko lelengoko astelehenin be fiñin batu diz gure edadekuk Alamedan “danon” eskubidin alde. 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti PENTSIO DUIÑAK eskatzen dabena. Gaur 197 lagun batu dizela esasku antolatzallik.

Ikastaruai buruz: Covid-19 n pandemixik aurrez aurrekuk ez dizen komunikatzeko modu barrixai ati zabaldu dotze, modu birtualin komunikatu bihir ixati ekarri dau, familixiaz, lagunakin, lanin… Ikastaro honetan komunikatzeko plataforma birtual erabilienak aztertuko diz. Eta bide batez, sare sozial orokor zabalduenak be zelan erabiltzen dizen irakatsiko da, beti be komunikaziñoi eta harremantzeko moduk ikuspegi feminista batetik abiatute.

Egutegixe: Urriak 7 eta 14 Ordutegixe: 16:30-18:30
Leku: Etxelila
Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun
Matrikuli: 5 €
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) egiteko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).
Ikasturte honetan be ARINGAINGAN jarraitzeko asmoa dakau! Bazatoz? Urrian 8 an eingo dou aurkezpena, aurtengo ikasturtin metodologixe eta nondik norakuk azaldu eta adosteko. 19:00etan Etxelilan!
“Gero eta gexagua gaz norberan gorputzan eta mugimendun kontzientzixi hartute jarduera fisikuaz gozatzen douen emakumiok. Kalin beldur eta lotsa guztixak gainditu eta gusture jarduteko helburuaz jarduten gaz topagunin, partaidin arteko harremanak sustatuz eta alkarreaz espazio publikoa irtetea bultzatuz. Heziketa Fisikun lizentziatute dan emakume baten dinamizaziñoin bidez, norberan gaitasunan araberako entrenamendu pautak eskaintzen diz, erritmo desberdinetan aurrea etxeko. “

Gaur eguerdixan aspaldikoik erronka handixena burutzeko deixe geunkan Euskal Herriko 650 mendi tontorretan. Egueldixan eraginez ezinezku ixan da ekimen hau burutzi eta Ondarrutarrok, Tonrorramendire altza baik, ARGAZKI JEDETSU ata dou plaza berduran.

Argazkiko deialdixan SAREko kidik Urrixan 24an Donostin eingo dan manifa nazionalea ein dabe deixe. Antiguo eta Kontxa bitxarteko bidi bete eta mosaiko erraldoi eingo da RESOLUTION! eta ETXERA! osatuz.


