Abenduak 20 (domeki) Barre Algaraka, monologuk goikozinin!

Fede Badiola zuzendaritzapin eta Josu Eizagirre, Asier Ituarte eta Jabi Ituarten laguntziaz, herriko artista desberdiñan monologuk entzuteko aukeri eukikou abendun 20 xin. Barrezgaraka ipiniko gatxuen artistak honek diz: Ainhoa Etxebarria, Iñaki Maruri, Nerea Gartzia, Fede Badiola eta Aitor Artetxe.

Sarrerak azaroan 27tik aurrea Turismo Bulegun egongo diz eskuragai. Atzana popa ustel!

Ondarruko Pentsionistak kalin gaur be!

Etxin geatute iñok ez dau iñoiz ixe lortu, ta gauzak lortzen dizenin DANANtzako ixaten diz (epeletan dazenantzako be) . Egi borobille dala hori esaten dozku Alamedan batzen dizen Pentsionistak ta gaur be 12 xak puntun pankarta atzin batu diz 177 lagun beheko argazkixan ikusten dozuen latxeik. Datorren asteleheneako be toki eta ordu bardiñin geatu diz, ta Abendun 5 in manifestaziñoi bat etxeko deixe eindabe. Jo Ta Ke PENTSIÑOI DUINAK LORTU ARTE!

Azaroak 26 (eguena) “Birritan bortxatua” antzezlana Beikozinin

Nagore, 44 urteko emakumi, bortxatu ixan da herriko festetako gau baten. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzi erabakitzen dau….Ordun hasten da Nagoren bigarren ametsgaiztu. Epaiketan tzir bixi eta sufritutakuk kontatuko dozku, batxe be gizartin partetik jasotako epaixe be. Fikziñoizko antzezlan honek, errealitatin gertatutako hainbat bortxaketetan dauke oinarrixe.

Arratsaldeko 7:30 tan ixango da emanaldixe ta gonbidapenak aurretixaz hartu birdi Etxelilan.

[🎥BIDEU] Preso eta Iheslaixan alde batu gaz kontzentraziñoin eta hondartzako mosaikun!

Gaur hamarnaka herritxar batu gaz Ondarruko SAREk ein daben deialdixaz bat etxen. Lehenengo Itxas Aurreko plazan kontzentraziñoi ein de eta gero gizakatin jun ga hondartzaarte mosaiku osatzeko.

Hamen ekimen honeaz ein dan bideu eta argazkixak:

Astebururo modun, ongun be presun senide eta lagunak errepiditan ibili diz. Bideo hau graba ban Urtzak Picassenteko kartzela kanpun. “Ez negar egin” asko entzuten dan kantin bertsiñoi eindde. Bideu saritan bolo bolo dabil eta gu ez ga gitxia ixango! Hori Urtza! Famau zaz!!!