Martxoak 10 (eguaztena) [SOLASALDIXE] Andrezaharraren manifestua, Mari Luz Esteban Galartzaz Etxelilan

Andre zaharraren errealitatin ingurun gogoeta politiku falta dala ta, horretaz pentsatu, hausnartu eta eragitea dator Andrezaharraren Manifestua.

manifestu bat da

gure garaiaren eta gure gizartearen

arrazoiaren aurka idaztea

leiho bat zabaltzea etorkizunera

Hizlarixe: Mari Luz Esteban Galartza, antropologi, idazli eta ekintzaile feministi. Egutegixe: Martxoak 10 (eguaztena) Ordutegixe: 19:00  Leku: Etxelilan Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila

*Osasun arrazoiengatik prebentzio neurrixak hartuko diz. Ez da aurretiaz ixena emon beharko eta aforu bete arte sartu ahal ixango da.

Martxoak 8 ko herriko irudixak

Herrixe apaindute egon da gaur egun guztin LILA kolorikin. Asko ixan diz bentanetan mantelak, zapixak, alfonbrak, isarak…more koloriaz txukundutxuenak ta horretaz gain Udala, Etxelila, Kofrai Zaharra, Egoitzi, Kalatrabako zubixe..

Illuntzin Alamedan eindan konzentraziñoiko irudixak diz azpixan ikusiko dozuenak

Gixon eta Emakume PENTSIONISTAK BORROKAN!

Irudi hau ikusi dou gaur eguerdixan Alamedan. Betiko pankartiai beste bat gehitxu gako, EMAKUME PENTSIONISTAK BORROKAN, soñin pañuelo Lilaz ikusi douz parte hartzalle asko. Martxoak 8xe barneratu dabe gaur bertan batu dizenak, ONEKAn (Emakume Pentsionistak) idatzixe irakurri dau herrittar batek, PENTSIONISTI eta EMAKUME modun dakarren aldarrikapenak birgogoratutxuz eta euren borrokin ardatzak azaldutxuz.

Martxoak 4, zaintza langilin greba egune!

Beti inbisibilizata egon dan langile sektori de zaintzailine. Covid 19xan pandemixik zeozetako balixo ixan badau, langile honen garrantzixaz konturatzeko ixan dala esan geinke.

Baine ze kondiziñoitxan daz langile honek? Prekarizata, kontrato lotsagarrixakin, soldata miserablikin, lan ordu amaigabikin… Hau dana salatzeko eta zaintza lanak bir dizen modun aitortzi aldarrikatzeko grebi da deitxure Martxoak 4rako.

Ondarruko LABek ekimen hau burutu ban atzo (Martxoak 2) greba deitzen:

MARTXOAK 3 Gasteizko langilin omenezko ekitaldixe 19:00etan monolitun

Ondarruko LAB eta ERNAIk 1976an Gasteizen erail ben langilik omentzeko ekitaldixe antolatu dau. Martzun 3an (eguaztena) 19:00etan monolitun ixango da ekitaldixe.

Zaramaga auzuko elixan batute euazen langilikana gogor oldartu zin txakurrak, greba orokorran ingurun euan asanblea bat apurtuz. Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, José Castillo García eta Bienvenido Pereda Moral ixan zin 1976ko martzun 3 madarikatu horretan erail ebezen langilik. Handik eguneta antolatu zin protestetan, Basaurin Vicente Antón Ferrero eta Tarragonan Juan Gabriel Rodrigo Knafo erail zitxuezen.

Egun hau langile mugimendun ikur bihurtu de, 1976ko gertakarixak gogoratuz, langilion aldeko burrukan jarraitzen dou!