Euskal Herriko ITZULIXE Ondarrun

Eguen gabin montaten hasitxe, Zaldupeko eremu Euskal Herriko itzulixan guni bihurtu de. Bertan amatxu de 2021eko itzulixan 5. etapi eta zapatun urtengo dau bertatik 6. etapik.

Zaldupeko guniaz gain, gaur eguerditxik hasitxe, herri guzti murgilddu de Euskal Herriko kirol ekitaldi garrantzitsuenan giru.

Argazkixe: FOKU

15:15 pasa di lehenengoko bidar herritxik Hondarrabitxik urten daben txirrindularixak, eta 17:00ak aldin aia da lasterketi helmuga.

Aurrera Kirol Elkartik eta Ondarruko Udalak, zentzuz jokatzeko deixe ein dotsen herritxarrai eta holantxen ixan da. Hainbat herritxar egon diz bide ertzetan txirrindularixak animaten segurtasun neurrixak errespetata eta distantzixakin.

Aldarrikapenak be ikusi douz bide ertzin. INDEPENDENTZIA mural handixe zabaldu dabe herritxar batzuk lasterketi pasa dan leku bitxan.

Pankarta honek argi eta garbi diño hau EUSKAL HERRIXE dala.

Udal ordezkaxak eta Aurrerako lehendakarixak sari banaketan parte hartu dabe eta Aurrera K.E 100. urteurreneko oroigarrixe be emon dotse Mikkel Honorè, etapako irabazliai.