Erramutan emakumiok be bagaz/bagabiz!

Emakumin inbisibilzaziñoi esparru askotan emoten da, kirolin asko, eta erramun… Ondarruko emakume erramolaxak, El Correok atatako kronikan, emakumiai emoten gakoen trataeri salatuz komunikau bat bixaldu eben El Correoa baine, honek erantzun be ez dotsanez ein, publiko eitti erabaki dabe.

Hamen El Correok atatako kroniki. Bertan, kolorez, ondo baino hobeto ikusiko dozue ze tarte emoten dotsen gixonai eta zein emakumiai.

Guzurre emoten badau be, ondion, emakumin kirola 2.mailan… Ondarruko neska erramolaxak, ata daben komunikauai oihartzune emon nahi dotsau Turrunetik be.

Emakume kirolaxak, dagokixen leku euki bir dabelako!

Gora emakume kirolaxak!!! Gora emakume erramolaxak!!!

Aupa neskak! RU, RU, RU… ONDARRU!!!

Martxoak 28 (domeki) BULTZA EUSKALTEGIXAK, EUSKARA BULTZATZEKO! elkarretaratzi Plaza Musikan

Ongo domekan eguerdiko hamabixetan Plaza Musikan batuko gaz Ondarrun beste herri askotan batuko dizen latxeik. Onezkeo jakingo dozue aurten 22. KORRIKA ein bizala bañe…. mamarro kristuk dana hainkaz gora bixaldu dau. Horrek suposatzen daben hutsuni beteteko ekitaldi xumik eingo diz, AEKn mezuk irakurriaz gain EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ abestuko da bertan.

Udaberriko KINKEAn zozketin zenbaki irabazlik

2021. urtin lau promoziñoi etxeko asmu dauke ETXERAT Elkartik, eta promoziñoi bakoitzeko 20.000 artelan salduko diz. Arte lanak Joxe Lacalle argazkilarixak eindako lanak diz. Lelengoko promoziñoin, udaberriku, “Aberri Eguna” argazkixe banatuko dabe. Udako promoziñoiku “Argikontra” ixeneko artelana banatuko da. Gero, udazkeneko argazkixe “Irati” titulupeku ixango da eta laugarren promoziñoku ” Presoen alde Bilbon” argazkixe banatuko dabe.

2021eko UDALEKU IBILTARIXAK

Aurten barriro Udaleku Ibiltarixak martxan daz!

Bi txanda egongo diz. Bata, txikixana, 2010 eta 2007 bitxartin jaxotakuk Bizkaiko kostaldi ezautzeko aukeri eukiko dabe. Honek, uztailan 12txik uztailain 19rarte ixango diz. Besti, handixana, 2005 eta 2006 urtin jaxotako gaztikin Ondarru-Urduña-Ondarru ibilbidi eingo dabe ta hau, uztailan 21etik abuztun 2re ixango da.

Ongo astin ikastetxitan gaztintzako aurkezpenak eingo dabez. Eta gurasuntzako aurkezpena be eongo da, Apirilan 21in Kofrai Zaharrin.

Antolatzalli, BARNETEGIXE HEZKUNTZA ELKARTI!

Ume motxilladun eskubidik aldarrikatu dou gaur Ondarrun!

Itsasaurreko plazan batu gaz tropa ederra gaur eguerdixan PLAZAK BETE MOTXILAK HUSTU! pankarta atzin. Aurrera esan gendun latxeik 88 ume motxiladun daz gaur egun Euskal Herrixan tartin 3 Ondarrutar (MADDI, JARE eta AIURI). Euran gurasoetako bat ikustea juteko kartzela, motxilli hartu eta ehundaka kilometro etxea behartute daz. Gaurko aldarrikapenan helburuk honek ixan diz: Lelengu, Euskal Presuk Euskal Herrire ekarti, umiai errepidin ibiltxik suposa leiken arriskuk baztertzeko. Bigarrena, familixentzako moduluk sortzi Euskal Herriko espetxitan, alkarreaz bixitxeko eskubidi errespetatuz. Ta Hirugarrena, Presun grado progresiñoi martxan ipintxi umik kartzeletatik urteten dabenin gurasuk baimenak eukitxeko alkarreaz bixi ahal ixateko.

Beste alde batetik, gaur be mahaixak ipini diz herriko toki ezberdiñetan (Alde Zaharrin eta Itsasaurren) PRESUAI postalak bixaltzeko. Ekimen honek Martxoko asteburu guztixetan jarraipena eukiko dau.