Honetxek diz aurtengo SANTA ZEZILI egune ospatzeko herrixan eingo dizen ekimenak. Gozatu!

Honetxek diz aurtengo SANTA ZEZILI egune ospatzeko herrixan eingo dizen ekimenak. Gozatu!

Literatur Amuak ekimena eta Emakuminganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunan inguruko egitarau bat eginik.


Formatu berritzalliaz dator aurtengo ekimena. Ohiku baño egun batzuk beranduxeago bañe euskara eta berdintasun sailan arteko elkarlanaz, Literatur Amuak ekimena eta Azaroan 25eko Emakuminganako Indarkeriaren Aurkako Egunan inguruko egitarauk uztartuz.
Sarrerak eta gonbidapenak Turismo Bulegun eskuragarri daz onezkeo, martitzenetik domeka, 12:00etatik 14:00eta eta 18:00etatik 20:00eta.
Antzerkixak, Zubikarai Sarixak, Alain Lersundi, Mikel Etxaburu, Andrabandan 10.urteurreneko dokumentala… eta askoz gehixa!
2021 eko Musikerun eguneko egitarau bixalduzku eta zuei eskeintzi eritxi gasku, Azarun 22 txik 26 ko bittartin ospatuko dabena. Herriko toki, egun eta orduk zehaztutako egitarau. Gozatu musikiaz!

Gaur be han ikusi douz herriko PENTSIONISTAK Alamedan batute. 12 xak puntun pankarti zabaldu dabe eta 20 minutuko egonaldixe eindabe 166 lagunek. Bertan euazen bittartin asteburun hego Euskal Herriko hiriburutan ein dizen mobilizaziñoin inguruko informaziñoi zabaldu dabe eta datorren astin be han eongo dizela esaten amatxu dabe gaurko ekimena. JO TA KE LORTU ARTE!

Azaroan 20 xan zapatu, 18.00etan Kofrai Zaharrin Andrabanda Feministin dokumentala aurkeztea duz, bertan jaso dabe 10 urteko ibilbidi. Hurreatu ikustea!

Zientziaren giltzak elkartik hillero antolatzen daben hitzaldixe eukikou datorren martitzenin arratsaldeko 6:30 tan. Azaruko emanaldixe OSASUNA GURE ESKU Zer jan XXI. mendean? galderin inguruku ixango da. Hizlarixe SILVIA ZULUAGA GOIKOETXEA ixango da, mediku dietisti eta nutrizionisti. Hitzaldire duzenantzako gogoratu, maskarilli derrigorrezku dala eta ezin dabenak bertan egon gogoratu elkarteko youtubeko kanalin zuzenin ikusi ahalko dala.

Baixakuro lez gaur illuntzin batuko gaz Alde Zaharrin eta lerro bitxan junaz Alamedan amatxukou enkarteladi. Gogoratu ordu aldaketiaz batea enkarteladin hasieri be aurreatu eindela 7:30 xeta, bertan ikusiko gaz!

Ongo domekan kofrai zaharrin (2. solairun) zini ikusteko aukeri eukikou arratsaldeko 6 retan 3 euron trukin. Pelikuli frantsesa da, 72 minutuko luzapena eukiko dau eta generu drami (near etxi seguru). Zinezali bazaz, hurreatu arratsalde polit bat pasatea!

Bixar da 2021-2022 kurtsoko atzanengoko egune BIXIKANen umik matrikulateko, ondioik sasoi zabize.

NOYA tabernan martxi hartu dabe musika elektronikun kontzertukin ta ongo baixakun illuntzeko 11 etatik aurrea DJ KOL eongo da musiki ipintxen.

Baixakun ez ezik, ongo asteburun zapatun be etxeko dj handi bi eongo diz NOYA tabernan, KOLDO LOIRA eta XUBAN LAIÑO gabeko 11 etatik aurrea.Gero ez esan ezekixuela ehh!
