UNANUE udal musika eskolik mezu hau zabaltzeko eskatuzku:
Bi urteren ostin , barriro martxan ipiniko dou kantu zaharren kantagintza ikastaru azaroan 5 etik aurrea. Hori dala ta , hamentxe bialtzen dotzuet itsatsita ikastarun kartela ahal dozuen neurrixan zabal dezazuen . Besterik gabe ,eskerrik asko zuen laguntzagatik eta laisterarte.
Zeatxik jungo ga Bilboa azaroan 20an? EHBilduk, “Konpromisoa” lemapin, Euskal Herri aske baten bidin urratsak emoteko prest dazen herritarrak batu nahi dotxu osteabe Bilboko kalitan tzir.
Horretako jaxo giñan eta horretan zorretan gaz: naziñoi aske, justu, feministi, ekologisti, antifaxisti, euskaldune eta bakiaz konprometitute gaz, eta ez dou etsiko berau lortu arte.
Lehentasunezku dalako, zuaz egin nahi douelako, azaroan 20an Bilbon eingo dan manifestaziñoi nazionalin parte hartzea gonbidatzen zatxuau. Gu han eongo gaz, eta zu?
Ondarrun be propaganda lanetan ibili diz hainbat kide.
Herriko saharar herrixan aldeko elkartik mateixal sorta ederra dauke eskoartin. Kalin gazte eta ez hain gazte askoren artin ikusi geinkez euran logodun jertsak, telazko boltsak, kamisetak…
Gabonak be hurreatzen datozela, opari ezin originalaua etxeko aukera ederra emoten dau Yaalah elkartik. Oparixe etxiandik aparte, elkartasun proiektutan lagunduko dozu.
Eskarixak AZARUN 20 baino lehen ein bir diz lotura honetako formulaxu beteta. Bertan agertzen diz bete beharreko datuk eta jasotiai buruzko informaziñoi.
Hauxe da saritan zabaldu daben mezu:
YAALAH ELKARTIN SUDADERAK, KAMISETAK eta BOLTSAK ESKATZEKO AUKERI! Herritxar askorek galdetuzkule ikusitxe jertsak eskatzeko aukera barri bat egongo da, batxe kamisetak, boltsak eta kalendaxuk eskatzeko be. 🗓 ⚠AZAROAK 20 ESKARIXAK ETXEKO AZKANENGOKO EGUNE.
Bertan agertuko gatzue eskarixe etxeko bete beharreko guzti. Behin eskarixe eindde korreoz abisako dotsuau noix eta nun jaso bihir dizen sudaderak. Eskerrik asko!
CUIDADORES dokumentala ( La realidad de los cuidadores de enfermos con ALZHEIMER) botako dabe Azaroak 3 an Kofrai zaharrin arratsaldeko 6,30 tan. Koordinatzalle lez: KOLDO AULESTIA URRUTIA (AFAGIko lehendakaxe) eta OROITZEN ( Ondarruko Alzheimer taldi).
Nahiz eta ongo egunetako albistik covid-19 gaxotasunan ingurukuk ez dizen poztekuk, “normalidadea” gatozen señalik begi bistakuk diz. Aspaldi albo batea lagata euazen zuzeneko musika kontzertuk martxan hasi diz osteabe. APALLU tabernan ongoxe zapatun (U-30) JON BASAGUREN eta domekan (U-31) PETI entzuteko aukeri eukikou. Kontzertuk gabeko 11 etan hasiko diz ta sarrerak 5 eurotan eongo diz.
APALLUn ez bakarrik, BEIKOZINIn be martxan hasi diz kontzertuk, Azaroak 1 (astelehena) JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK + AUDIENCE eukikouz arratsaldeko 7 etan 15 euron trukin.
Beste astelehen bat eta han egon diz herriko PENTSIONISTAK Alamedan 12 xak puntun. Gaur 171 bat lagun egon eidiz esasku antolatzalletako batek (tartin alkati eta zinegotzi bat). 20 minutuko egon aldixe ein eta gero, Pentsionistak daruen borrokin inguruko informaziñoi zabaldu ondoren amatxu de gaurko bilkuri, Jo ta Ke Lortu arte! esanaz.
Gelditxute euan ekimen bat (Covid 19 zala ta ) bueltan dator, zineklube martxan da ta horren adibidi ongoxe domeka arratsaldin ikusiko dozue.”SPACE JAM a new legacy” ikusteko aukeri eukikou Kofrai zaharrin 2. solairun arratsaldeko 5 etan euro biren trukin. Antolatzalli ZETA zineklube.