Abuztuak 10 (eguaztena) ASTERRIKAko jaxak!

Nahiz eta ASTERRIKA Berritxu ixan Ondarrutarrok lotura berezixe euki dou beti auzo horreaz. Lena, herrixan euazen dantza taldik derrigorrezku bez euran saiu bertan etxea juti horreaz batea senidik be ezeben hutsik etxen han (tropa ederra batzen giñan). Gaur egun ohitturi bihurtu de, trago bat hartuaz bertso saiu entzutea juti edo herri kirolan emankizune ikusti. Aurtengo jaxan programi azpixan dakazue, zihur gaz aurten be eztouela hutsik eingo.

Bertso saio mundiala antolatu dabe arratsaldeako, NEREA eta UXUEn ahotsetatik entzuteko. Ezta ixango Euskal Herriko BERTSOLAI txapelketako finala, bañe gitxi gitxia! Gu han eongo gaz!

Aurten bai, aurten PLAZAGAÑIn eongo gaz!

Jenti galdetzen hasitxe euan aspaldi, aurten bai? Turrunetik baieztatzen dotzuau, aurten PLAZAGAÑIn eongo gazela. Gure kartel egillik aspaldi preparata eukana argitaratzeko eskatuzku lelengotik (esan eta ein).

Maxatzin hartu gendun erabakixe eta barruko lanak etxen ibili gaz bittartin, hobekuntzak, aldaketak… Batzuk zahartzen guz ta gaztiai leku etxen hasi gaz, idea barrixakin datoz, gogotsu datoz. Auzo lanin antolatutako ekimena danetik, jende mordu bihir ixaten da berau aurrea eruteko, bixkanaka ikusten guz relebu be badatorrela. Pena handixaz gure zahar asko edadez aurrea duzenez ezingo diz biharrin egon eurak nahi ixango leukien modun on beste aldin egoti tokaten gakue, jarri eta jan.

Len esan latxeik biharreako birdan jenti ixenak emoten eta jasoten hasitxe gaz, iñoiz ez dozule txandaik ein, hurreatu guana eta listo. Danok ein geinke zeozer, serbiu, harriku, koziñan, maxak jasoten, atun erreten, montaketan…. Beheko irudixak ikusteko, atzeko biharrak ein birdiz, AUZOLANA deitzen gako horrei.

Aia diz herrire ume sahararrak! Uzt 28an ekitaldixe alamedan.

Asko kostata eta programin bi urteko etenaldixe ta gero aia diz Euskal Herrixan udi pasako daben ume sahararrak. Ondarrun saharar errefuxiatun kanpamentutako 6 ume eukiko douz.

Yaalah elkartekuk esan dozkuenez, oztopo administratibuk, atzerapenak, familixa kopuruk… asko baldintzatu dabe 2022 ko Oporrak bakean harrera programi orokorrin baine harrera familixan konpromisu eta esfortzu nabarmendu nahi dabe.

Datorren eguenin (uztailak 28) ongi etorri ekitaldixe egongo da alamedan.