Angel 34ku gutzako, gaurko egunez hil ben beran “etxin” on dala 45 urte. Gaur de egune ondioik ez dala argitxu zeรฑek hil ban (nahiz eta guk beti leko batea beire egon). Zeatxik? Danan gaรฑetik ABERTZALI zalako, beran herrixe matxe balako, beti aurrez aurre, frankismo garaxan bihar asko einddaku birbenai esko bat botaten hori dala ta kartzelan sartu ben behin baรฑo gexauatan.
Memoixi gorde einbirde ta ANGEL herri honetako parte ixanik eztou ahazten. Errudunan ixenak jakin nahi dou!
Aurrera kirol elkartik bideo honeaz gogoratu dau Angel:
Abuztuko azkan baixaku hamen da ta hillero etxen douen enkarteladi eongora ongun be illuntzeko 8retan Alde Zaharretik urtengo dabena. Dan DANAK ETXIN IKUSI ARTE! JO ta KE!
Zenbat bidar geatu gaz gogukin bai Zapato Azulin bai Arrantzale egunin antolatzen dizen Euskal Erromexetan dantzan etxeko? Ba hamen dakazu aukeri zeube egun horretan bestin artin eoteko.14 urtetik gorakuntzako Euskal DANTZA ikastaru antolatu dau KRESALA kultur elkartik. Ixenak emoteko epi, Irailak 1etik 9 bittartin behian agertzen dan korreo postan. Baixakutan ixango diz Entsaxuk ta Irailan 12xan hasiko diz, tokixe, Kofrai Zaharreko 3.solairun. Anima ta hartu parte!
Oporrak amaitzen duz eta herrittar asko atzanak emoten dabiz atseden egunai (geu be bai), bittartin beste batzuk biharrin jarraitzen dabe. Gaur goxin konturatu gaz TXOKUko serralli apurtu eta sartzen ahalegindu dizela (ate gogorra dakau edo eurak makalak diz eta ez dabe lortu sartzi). Ezta lelengoko bidar saiatzen dizena TXOKUn sartzen lapurreta (nahi dou pentsa), eztakiau zer pentsaten daben topati bertan. Geuk esangotzau zer billatuko daben, diroik EZ, balixoko ixe BEZ. Folixuk, boligrafuk, platerak, kubiertuk, lorak, jarrilekuk, maxak, txostenak, zelo, fregonak, eskobak, kartelak…horrek BAI. TXOKU ezta banku, TXOKUn bihar politiku etxen da.
Lapurreti bera baรฑo gexa min emoten doskune aberixin konponketi ixaten da, salaketi sartu (Udaltzaingun) , segurure jun, arotzai deitxu, serrallak aldatu…baรฑe bueno, gauza gatxauak etxen ohitxute gaz eta..AURREA!
“SATURRARANGO HAITZAK” ixenburupin zabaldu dau gaur erakusketi ANTXON USKOLA URRUZUNO artista ondarrutarrak Udal erakusketa aretun. Gaur hasi eta Abuztuaren 28 bittartin arratsaldeko 6etatik illuntzeko 9eta. Honeaz lotute bixar eguerdiko 12xetan RADIXU irratixan (105,5 FM edo Radixu.info) irratsaio bat presta dabe gai honi buruz beraz batea. Hurreatu arte bidez ezautzea gure inguruk.
Beti euki dau tengari Plazagaรฑeko jantokixak ez bakarrik herrittarrontzako baizik eta kanpotik etorten dizenentzako be, baรฑe aurten errekor guztik gainditxuko daben bidi daru. AMNISTI eguneko bazkatxan lepoz ikusi gendun, illuntzin sardiรฑak hegan etxeben ta nahiz eta melokotoiai agur esan dotsauen, gatzatu ondo sartu dala emoten dau. Kuadrilla egune eta Arrantzale egune geatzen diz bertako janai gozuk dastateko egunak, denporiaz zabize ondiokan, toki egokixin giro jatorrin janari mundialak, zer gexa eskatu leike?
*Gogoratu ez gazela profesionalak bolondresak gazela (danan gaรฑetik jente jatorra) baรฑe horrek eztau kentzen edozer zalantza edo argipen konpontzeko gai gazela. Gure lan taldiai behatzi baรฑo ez dakazue! HERRITXIK HERRIXANTZAKO! da gure ikurre.
Egun handixe da gaur herrixan ta ospatzeko hainbat ekitaldi antolatutxue eguninintzir, Umintzako puzgarrixak, musika, erraldoi eta buruhandixak, dantzak, su-artifizialakโฆ
Atzo, GAZTE EGUNAZ hasi zin aurtengo herriko jaxak. Herriko gazte pilla bat batu zin Turubin jeitsieran ta gero herrixe girotu ben txarangin laguntziaz, eguerdi aldin bazkaxe einben Plazagaรฑin eta gero segi gorputzak emoten dabenearte (esan beharra da, atzo arratsaldeko 4ak aldea Zubi_Zahar aldin, Baltzez jantzitxe kanpotik etorritxako jente batek egoera beldurgarrixe sortu bela. Eztou onartuko jaxak zapuzti) Beste aldetik urtero lez KRESALA elkartin eskutik Tanborradi entzuteko aukeri euki gendun.
JOSE MARI ARANBARRI ETXABURU zan beran ixena baรฑe gutzako BOTX zan, 81 urteaz agur esazku. Danan gaรฑetik ABERTZALI, euskal herrixan alde lan asko eindaku. Horretaz gain Bertsolaxe, pelotaxe, lagunan lagun… Ez da egon ekitaldirik herrixan beran parte hartze baik. Bardin zan, Presun aldeku ixan, zapato azule ixan, arrantzale egune ixan, kultur ekimenen baten…
Frankismo garaxan atxilotu ben lelengoko aldiz beste lagun batzukin batea (Gora Euskadi Askatuta pintadi etxearren paret baten) hortik aurrea Pikoletun artxibutan geatu zan beran arpexe (34.argazkixan ikusten dan latxeik).
Baten batek pentsa baban kikilduko zala horreatxik, ez ban ezautu BOTX. ETXEBARRIETA anaxin lagun miรฑe bihurtu zan (Halan dakau jasota beran oroitzapenetan).
Sasoi hartako antifrankismun adierazpenetako bat mendi irteerak etxi ixaten zan. Han batzen zin alkar ezautzeko, abesteko, ikurriรฑak zabaltzeko…. (beste garai batzuk zin), ta BOTX horren partaidi zan.
Eztakiau noiz hasi zan bertso mundun baรฑe aspaldi ixan zala badakiau horren adierazle beheko argazkixe da.
Hortik aurrea, bikoti hartu (JON ARRIZABALAGA) eta gaur arte eszenatokixetatik ez dau urten.
Urtero Plazagaรฑeko bertso emanaldixan entzuten genduzen hiru lagunak ( JON MAIA, JON ARRIZABALAGA ta BOTX), aurten beran hutsuni nabaritukou,
Jon Maiak idatzi dabena beran sare sozialetan Botxen omenez:
Trasmisiรฑoin garrantzixe ondo uleru ban BOTXek eta belaunaldi barrixai jasotaku erakutsitzan eta ordaiรฑin sufriuti toka gakon (semin ihesaldixan ondorixoz), horrek be atzea ez ban bota beran helburutan. Tenporaliai aurre etxi toka gakon
Txalopi hartu eta Hondartzetako enkarteladetan beti lelengoko lerrun ikusi ixan dou, herrixan falta dizenak ETXERATZEKO eskakizunin, eta zer esanik ez kale mobilizaziรฑoitxan.
Mamarro kristu beran bixitxan sartu (20 bat urte inguru) eta hondoratuko zala ta pentsa leike baten batek? Ezta, pentsabez. Ikusi einbizin parez pare Galdakaoko ospitxalin BOTX eta LUKEN, bat besti baรฑo jodidua ta .. umoriaz AURREA! Euran esaldi gustokuenaz, JO TA KE IRABAZI ARTE!
*Argazki hau hauteskunde egunin atata da eta euran pena bakarra ezin ixabenela bozkatu.
On betiko jun zaz gure artetik, zure bixitxeko amorru eta bizipoza guaz gelditzen da, Fisikoki ez zaz baรฑe jakiรฑin jun zaz borrokan jarraitzeko gelditxu gazela hamen.
Etxekuai besarkada handi bat nahi dotzau emon hamendik eta berak esango leuken latxeik AURRERA BOLIE!
TURRUNEko zure lagunak muso handi bat bixaltzen dotzuau zazen tokire. MATXE ixan zatxuau BOTX!.