Eguen iluntzin, ALAI tabernin AGUR jaixe!

Alai tabernako arduradunak mezu eta kartel honen bitxartez zabaldu dabe antolatu daben agur jaixan barri:

2023ko ekainin zabaldu genun barriro Alai taberni gazte batzun artin. Hasiera guztixetan eukitxen dan ilusiñoi eta gouaz hartu gendun gutzat barrixe zan erronki, proiekto politiko baten eta balixo batzun baitxan sortutaku.

Halan da be, hasiera guztik dakarre amaiera bat, eta urte ta erdi berandua aiara bide honen amaieri. Zabalik euki douen denporan Alaik guri eta gure komunidadiai emotzan gauza on guztik balixun ipinitxe, kapitulo honei itxieri emoteko momentu dela pentsaten dou. Tabernan bixitxako momentuk eta bertan eon zazen guztiok bide hau politxe ta akordateku ixati enddozue, beraz, eskerrik asko danoi.

Bihir dan morun agurtzeko, hilan 31 eguena, agur jaxe antolatu dou, launartin emoteko itxieri taberniai. Anima geuaz azkanak emotea!

Ipuin kontalaxak herrixan!

Zeñek ez dotxu ipuinak entzun beran haurtzarun noiz edo noiz? danok seguruena. Ohitxuria jarraipena emonaz aurten be herriko umintzako ipuin kontalaxak eukikouz Txomin Agirre udal liburutegixan Udalan antolakuntzapin. Azpixan dakazue egitarau ( noiz eta zeintzuk kontako daben ipuinak).