“Hamaika ikusteko jaioa gara”. ONDARRUN ez sinisteku

Mossos per la Independència” sortu dute

Kataluniako hainbat poliziak ‘Mossos per la Independència’ kolektiboa sortu dute, “herrialdea sufritzen ari den erasoez kokoteraino” daudelako.
Independentziaren aldeko eragileak biltzen dituen ANC (Assemblea Nacional Catalana) batzarraren baitan eratu dute kolektiboa. Gironan sortu da, baina polizion helburua Katalunia osora zabaltzea da.
Mossoek adierazi dutenez, “Espainiaren parte batek sistematikoki apurtzen ditu Kataluniarekin dituen konpromisoak”. Horregatik, diotenez, “koherentea, etikoa eta ezinbestekoa” da taldearen osaketa publiko egitea eta den bezalakoa agertzea: “Euren herrialdea maite duen eta inposatutako espainiartasunarekin ados ez dagoen herritar talde bat”.

Ia gure artin dabizen TXAPELGORRIXAK adibidi hartzen daben. Guk ez dakau esperantza gehixerik  ze azken KANDIDOn ongi etorrixan, dozenaka ikurrin”susmagarrik” basin amaitxuben ta hori etxeko kapazak dizenak, zelan eongo diz EUSKAL NAZIÑOI baten alde?

Badator 2012ko erdi aroko jaxe!

Udalak bota dau hordagu: aurten Erdi Aruko jaxe eingou irailin ala? Antolaketan parte hartu nahi bazue, astelehenin batzarra eingo da.

Anima eta parte hartu. Danon artin kriston jaxe eingo dou eta!

Batzar eguna: Martxoak 12, astelehena
Ordua: 19:30
Tokia: Udal pleno aretoa

Zerbitzu publikoetako langileak, 4 orduko lanuzteak egitera deituak bihar,ONDARROAn ere bai

Besteak beste herriko ikastetxe publikoa, haur eskola ta institutoko langileak daude deituak lanuzteak egitera eta konbokatzaileek azaldu dutenez,  2012. urtean EAEko zerbiztu publikoetan murrizketak areagotzeak egoera larrian ipiniko du hezkuntzaren kalitatea: “Aurrekontuetan gutxitu egin da oinarrizko zerbitzuetara dedikatzen den dirua. Hori dela eta, ikaslegoaren hezkuntza kalitatea arriskuan jartzen da”.

Murrizketek ondorio larriak ekarri dituela salatu dute:

  • Ordezkapenak betetzeko irakasle falta.
  • Aniztasunari erantzuteko zailtasunak.
  • Ikasle kopurua haunditu arren irakasle kopurua berdin mantentzea.
  • Baliabide gutxiago.
  • Lan baldintza kaskarragoak.
  • Aukera urriagoak proiektuak eta formazioak garatzeko.
 Egitekoak diren mobilizazioak babesteko eta parte hartzeko deia egin dute
Emailetik jaso dugun OHARRA:
Gaurko greba deialdia sektore publikorako deituta egon arren, LAB, ELA eta Steilas sindikatuak ikastolei ere deialdia luzatu ziguten, honen ondorioz Zubi Zahar Herri Ikastolako langileen %50ak hiru orduko lanuztea egingo du.

Langileen ordezkariak

SAN BLAS errezeti

Gure kolaboratzaile batek errezeti eskeini dosku ta pentsarou askorek la kaja tonta ikusti baño hobeto dabela arratsaldi zeoze positibu eitten pasati, ta anima ga TURRUNIN publikaten, hor du ba berau:

San Blas Opila

Osagaiak:

-Litro erdi nata
-Arrautza oso bat eta bi gorringo (zuringoak gorde egin behar dira)
-Anis esentzia
-Kilo erdi azukre (+400 gramo)
-Ia bi kilo irin
-Legamia sobre bat

Lehengo nata, arrautzak eta azukrea nahastu behar dira. Ondo nahastu ondoren anis esentzia botako diogu. Geroago irina eta legamia botako diogu eta ondo nahastuko dugu. Montoitxoak egin eta irinarekin nahastuko ditugu eskuetan ez itsatsi arte. Forma eman eta labara sartu. 150gradutan 20 minutu.
Zuringoak ondo gogortu ondoren 400 gramo azukre birrindu botako dugu eta gogor nahastu. Zuringo gogortua opilak labatik atera berriak daudenean jarri behar zaie.

Gaur, entzun Ein daigun bidi

Mamarru eta Eneko Etxabururen senideak Radixun.

Errege bezpera gauean, badakigu erregeak ez direla etorriko Kanpandorrera…
(ei! teilatu konpontzea igual? Zelaik kartaik ez touela bixaldu? hasi ga! Ontxe be urte hasieri ganora baik! Kesi antimonarkikuk, Olentzeroi ez eta honeei zeatxik,
kesi abuela fuma, atxitxe txipiron, ixiko inkata, osaba kortxelin Leodaddiai gedditxik agaaddddataaaa)

Baina ondarrutar preso nagusienaren eta gazteenaren senideak bai etorriko zaizkigula bisitan, hau da Mamarru eta Enekoren senideak.

Eta Ein daigun bidi irratsaiokoek eurei elkarrizketa egiteko aprobetxatuko dute.
Gaueko 21:00etatik aurrea, Radixu Irratian (105.5 FM)