Lau txalopan artin 1200 kaja antxoa sartu diz eguerdiko ordu batetik hirurak bittartin. 45-50 grano kilun eta 4 Euro ta 3,60 Eurotan saldu de arrain guzti. Esan, kantabruk ixan dizela lau txalopak eta antxoa zarati entzun eta gero txalupa guztik urten dabela arrain gexauan bille. Amaitzeko esan ONDARRUTIK 60 millata (sei bat ordure) topa dabela antxoi.
Uncategorized
ONDARRUko txalopak berdeletan
Geure elkartasune Alfonso Zenon abokatuai
2010in Ondarrun ertzainak einddako atxiloketak eta gero, Alberto Zenon abokatuk torturak salatu zitxun. Lau urte berandua, Zenon abogauk 10.000 eurotik gorako multi jaso dau, harek torturak salatzearren. Argi da hamen torturak ez dizela inbestigaten, eta gainea torturak salatzen dotxuzenai multak ipintxen gakozela!
Geure elkartasun guzti Zenonei!
Informazinoi gexa: http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20140325/condena-economica-contra-el-letrado-alfonso-zenon-por-acusar-a-rodolfo-ares-de-ordenar-torturas#
Halako baten alla da BERDEL kanpañi
Madril aldetik alla da halako baten Berdela arrantzateko baimena (gero galdetzi dauke zeatxik nahi douen geure burun jabe ixan). Hor bertan euan arrañe, eta gure arrantzalik zain eon bir ixan dabe ehundaka kilometrota dazen despatxo batzutan siñatu birben paperan zain (kosta gakue). Horreaz batea, eta urtero lez, GALIZA aldetik etorten dizen txalopak be hasi diz ailaten.
Kalatxoi polarrak Ondarrun
Gaur Hitzak emondau notizixi: Ondarrun kalatxoi polarrak agertu diz. Eta hamen arlun asko dakixenak dinue eztala kasualidadi, itsas-txakurrak eta olato handixak eta gero, hau kalatxoixau agertzi gure kostan. Klimin aldaketiaz zerikusixe euki leikela pentsaten dabe.
Hamen Hitzako albisti:
Eta hamen Ondarrun txoixai argazkixak ataten ibiltxen dan pertsona baten argazkixe, demostraten dabena baietz, kalatxoi polarra geure artin dabilela. Ondarrun atatako argazki gexa ikusi nahi bazuez, hamen dakazuez:
http://juankarandres.blogspot.com.es/2014/02/ondarroa-total-smithsonianus-hyperboreus.html
Zortzi urteko kartzela zigorra ipinitse Aitzolei Frantzin
Gixon bat hildde barra puntan, olatun eraginez
Kontuz: irudi oso gogorrak daukez bideuk!!!
Oharra: kritikak jaso douz hau bideu ipintxearren, sensazionalismun jausi gazelako. Kendu ala ez kendu pentsaten egon gaz, eta mantentzi pentsa dou behian aipatzen douzen bi oharrakatxik.
Hilddakuk 43 urte eukazen, eta senegaldarra zan jatorriz. Nahiz eta portuko arduradunak itxi daben muzturrea juteko bidi, olatu handixak euazelako, berak aurrea einddau eta olatuk gainez einddaben baten ureta bota dau zoritxarrez, bideuan ikusten dan latxeik.
Honen ingurun, bi ohar:
Bata, itsosu errespeta ein bir dela hasarre danin. Gerua eta jente gexa ikusten dou tenporali danin morrure urreatzen, argazkixak ataten… Kontuz itsosuaz!
Besti, salatu nahi dou gaur goxin egon dan lakoxe tenporaliaz txalopak itsosa urteti arrantzan etxea (bideun ikusten dan latxeik). Biharginan segurtasune eta duintasune rentabilidade ekonomikun aurretik egon bir de!
Urtarrilak 18 (zapatu) mekanika tailer praktiku etxelilan
Gurpila zulatu eta zer egin? Elurra dago eta kateak zelan jarri kotxeari? Argiak aldatzen nahi zenuke jakin? Eta beira garbigailuk aldatzen ikasi nahi duzu?
Gauzatxo hauek eta kotxeko egunerokotasunean eduki izan dituzuen arazoei praktikoki zure eskuekin aurre egiten ikasteko zapatu honetan, Urtarrilak 18, Kotxe mekanika tailer praktiko motza egongo da Etxelilan, 10:00etatik-14:00etara.
Parte hartzeko jarri gurekin kontaktuan,
ETXELILA Emakumin Topaleku Artibai 3, 2.pisua 946134008
etxelila@ondarroakoudala.net
Udal berdintasun saila 94 683 3670 emakume@ondarroakoudala.net








