Martxoak 20 (domeki),Prekarietati garaitu eskualdeko manifi Lekeition BERKOKAPENA

Martxoan 20xan LABek eskualdeko manifestaziñoi deituta eukan Lekeition 12:30etan Eskolapetik “prekarietatea garaitu: 35 orduko lanastea, ordu estraik ez, 1.200 euro gutxieneko soldata” lemapin.

Astelenin Ondarrun egondako lan istripun ondorixoz, LABek eskualdeko manifestaziñoi berkokatu dau. Ordu eta toki bardiñin hasiko bada be, “prekarietatea garaitu: lan istripu gehiagorik ez, lan heriotzarik ez ” lemapin burutuko dou manifestaziñoi eta amaieran gure agurrik beroena eskainiko dotzau Alberto eta Jabiai.

Lekeitio manifa kartela berkokatuta

Gaztik be berta juteko deixe etxen dabe

LEKATXOn manifi 2016-03-20 lan prekarioik ez

Kriseilun elkartasune

P1120453.JPG

Ikusitxe Ondarruko egoera latza, atzoko kriseilun ekimena arratsaldin einddako batzar baten bertan behera lagati erabaki eben.
Bertan behera eon arren 100 bat pertsona batu zin alamedan eta herriko egoeriaz bat eindde kriseilu bat bota zan, elkartasune adieraziz.
Ondarruko Gure Esku Dago

Gora emakumion borroki!

Martxun 8xe… emakumiok borrokan jarraittuko douen konpromizo egune. Emakume askoren borrokiai esker ailla gaz egun dakauzen eskubidin jabe ixatea, baine ondio be zapalduk ga. Euskaldun, emakume eta langile ixatearren 3 bidar gaz zapalduk, eta horretxeatxik borrokan segi eingou.

Ondarrutar emakumiok be beti ixan gaz borrokalaxak, eta gaurkun zeuei, geuri, emakume borrokalaxai omenalditxu bat nahi dotsau ein, merezi dozuelako, merezi douelako.

ondarruko emakumik donostin 1977 manifan.JPG

ezker abertzaleko emakume beteranak TXOKUn.JPG

11.JPG

20130514_194651

alazne aristi, elisabet txaille manifan.JPG

Gora emakumion borroki!

Gora Ondarruko andrak!

ABIAN martxun 5in ixango da!

Ezker Abertzali ABIAN prozesun buru belarri dabil. Hasiera baten, Ondarrun lelengoko faseko Herri Batzarra O28rako ipini bazan be, ongoxe domekako, agenda arazuk tarteko martxun 5ea atzeatu de.

Beraz, badakixue… martxun 5in, goxeko 10:00etan Kofrai Zaharrin batuko gaz.

txostena1

Irakurri txostena, berba ein ingurukukin, hausnartu… danon artin ahalik eta txukunen eztabaidatu eta aurrea beidako erabakixak hartu bihir douz-eta!

Euskal Herria ZUTIK,

ABIAN ezker abertzalea!

 

Oliba orixu, eskutik eskure

olioa-ezker-1Zer da ba, eskutik eskure?

Nafarruko hegoaldik berezko dauken produktuk gure eguneroko kontsumo ohitxureta ekarteko proposamena da. Eskaerak urtin behin eginez, eta urte guztirako beste eskatuz. Otsailin oliba orixo birjina estra; maxatzin, berriz, kontserba lotik.

Bañe, era, berin, eskutik eskura kontsumitzalle arduratsuk herriz herri saretzeko saiakeri be bada. Auzolana bitartekari, talde handixetan antolatute, eskaera handixak bideratzeko modu bat. Orain arte, 50 bat herritan 3.000 etxe inguru saretu gaz eta, ixez, 9.100 bidoi banatu gendun; 45.500 litro orixo. Gure eskualdin AEK arduratu de ekimen hau aurrea eruten eta idatzi hau bixalduzku:

“Jakin ezazue aukeri dakazuela “Nafar egoaldeko uzta, eskutik eskura”  kanpainako NAFARROA HEGOALDEKO OLIO BIRJINA ESTRA eskatzeko Ondarroa, Markina eta Lekeitioko AEK euskaltegixetan, martxoaren 2ra arte”.

olioa-ezker-2

Kalitatezko produktu, euskaraz etiketata eta bidezko prezixun! On egin!

 

Zuhaitz egune bertan behera

kartela Larruskain 2016-bertan behera

Udaletxetik ohar hau bixaldu dosku:

Domekako iragarritako zuhaitz egune bertan behera lagati erabaki dau
Ondarroako Udalak eguraldi txarra emonda dalako. Aurreraua
Larruskaineko baso autoktonun landaketak eingo dizen ala ez
erabakitzeko da ondioik bañe zer edo zer dakiauenin abisako dotzuau.

ESNA ATRAPA GATXILE!

Ondarruko ERNAItxik hauxe jaso dou:

Allarte, hasi preparaten lelengokutik, badator eta Gazte Danbada!

IMG-20160204-WA0001.jpg

Gaztiok eta gaztiontzako einddako topaleku ongun Laudixon ixango da martxun 25etik 28re.
Bai! Lau egun tailer, ikuskizun, ekitaldi, kontzertu eta gexauaz beteta! Gañea kontzertutan aurten ondarrutarrak eongo di tartin.
Ongo urtin nobedade asko eongo diz, bañe lelengokutik komenta biharreku:
– 4 eguneko BONU 30€: 10eko talditan erositxe.
– 4 eguneko BONU 35€: Banaka erositxe.
– Egun soltik: 15€ aurretik erositxe eta 18€ bertan (Ondarrun ezti eongo saltzen).

Barakixue ordun, batu hamarnaka eta apunta berandu baño lehen Anaita edo Kulixkan!

Informaziñoi gexa:
http://ernaigazte.cc/eu/albisteak/esna-harrapa-gaitzala
http://topatu.eus/edukia/gazte-danbada-jaialdia-egingo-dute-martxoaren-25etik-28ra-laudion