Zapatun beste bilera bat dakau, etorri eta parte hartu!!!

Zapatun beste bilera bat dakau, etorri eta parte hartu!!!

Danok eukitxen dou atseden egunak edo opor txikixan beharra eta halan eindou guk, sartu douz trastuk maletan eta toki barrixak ezautzea urten dou.
POLONIA aldeku de lelengoko irudixe

Mendixak etxen jarratxu dou be bai

Independentista sarik antolatute Aberri Egune Iruñan ospatuko dou aurten be. 12:00xetan manifestaziñoi hasiko da Golem zinema aurretik, gero ekitaldi politiku eta egune ondo amaitzeko, INDEFESTA ospakizune, alde zaharrin egun osun tzir.
ONDARRUtik autobuse antolatu de berta juteko ta jun nahi dabenak KULIXKAn ixena emon bir dau. Autobusak domekan urtengo dau goxeko 10:00etan Zaldupetik.

Martxoan 20xan LABek eskualdeko manifestaziñoi deituta eukan Lekeition 12:30etan Eskolapetik “prekarietatea garaitu: 35 orduko lanastea, ordu estraik ez, 1.200 euro gutxieneko soldata” lemapin.
Astelenin Ondarrun egondako lan istripun ondorixoz, LABek eskualdeko manifestaziñoi berkokatu dau. Ordu eta toki bardiñin hasiko bada be, “prekarietatea garaitu: lan istripu gehiagorik ez, lan heriotzarik ez ” lemapin burutuko dou manifestaziñoi eta amaieran gure agurrik beroena eskainiko dotzau Alberto eta Jabiai.

Gaztik be berta juteko deixe etxen dabe



Kamiñaldeko mendixe jausten eta hainbat familixa etxitatik ata dizenin, eta herrixan dakauen kezkiaz… Hartu Trena dinamikan buru belarri dabizenak, domekako ekimena bertan behera lagati erabaki dabe.
Data barrixe noiz dan abisako dosku!
Martxun 8xe… emakumiok borrokan jarraittuko douen konpromizo egune. Emakume askoren borrokiai esker ailla gaz egun dakauzen eskubidin jabe ixatea, baine ondio be zapalduk ga. Euskaldun, emakume eta langile ixatearren 3 bidar gaz zapalduk, eta horretxeatxik borrokan segi eingou.
Ondarrutar emakumiok be beti ixan gaz borrokalaxak, eta gaurkun zeuei, geuri, emakume borrokalaxai omenalditxu bat nahi dotsau ein, merezi dozuelako, merezi douelako.





Gora emakumion borroki!
Gora Ondarruko andrak!
Ezker Abertzali ABIAN prozesun buru belarri dabil. Hasiera baten, Ondarrun lelengoko faseko Herri Batzarra O28rako ipini bazan be, ongoxe domekako, agenda arazuk tarteko martxun 5ea atzeatu de.
Beraz, badakixue… martxun 5in, goxeko 10:00etan Kofrai Zaharrin batuko gaz.

Irakurri txostena, berba ein ingurukukin, hausnartu… danon artin ahalik eta txukunen eztabaidatu eta aurrea beidako erabakixak hartu bihir douz-eta!
Euskal Herria ZUTIK,
ABIAN ezker abertzalea!
Zer da ba, eskutik eskure?
Nafarruko hegoaldik berezko dauken produktuk gure eguneroko kontsumo ohitxureta ekarteko proposamena da. Eskaerak urtin behin eginez, eta urte guztirako beste eskatuz. Otsailin oliba orixo birjina estra; maxatzin, berriz, kontserba lotik.
Bañe, era, berin, eskutik eskura kontsumitzalle arduratsuk herriz herri saretzeko saiakeri be bada. Auzolana bitartekari, talde handixetan antolatute, eskaera handixak bideratzeko modu bat. Orain arte, 50 bat herritan 3.000 etxe inguru saretu gaz eta, ixez, 9.100 bidoi banatu gendun; 45.500 litro orixo. Gure eskualdin AEK arduratu de ekimen hau aurrea eruten eta idatzi hau bixalduzku:
“Jakin ezazue aukeri dakazuela “Nafar egoaldeko uzta, eskutik eskura” kanpainako NAFARROA HEGOALDEKO OLIO BIRJINA ESTRA eskatzeko Ondarroa, Markina eta Lekeitioko AEK euskaltegixetan, martxoaren 2ra arte”.

Kalitatezko produktu, euskaraz etiketata eta bidezko prezixun! On egin!

