
GELASIO ETXEBARRIA URIBEn senidin eskertzi


Gaur goxin notaxun aurrin ein de zozketi eta Getxoa urten dau aurtengo TRIPONTZI sari nausixe: 60.000 euroku, 22873 zenbakixe GIPUZKOA serixin. Bigarren zenbaki saridune be Bizkaixan saldu de, Bilbon. 21013 zenbakixe ixan da eta 1.500 euro jasoko dotxu zenbaki horren serixe bakotxak. 16692 da hirugarren zenbaki saridune, Hondarrabixan (Gipuzkoa) saldu de. 1.000 euro jasoko dabe zenbaki horren serixe bakotxak. Amaitzeko esan, aurtengo Tripontzin batutako diru Elkarrekin-Together film dokumentala ordaintzeko ixango dala.

Iñok ez dauke ixe esateko? Ahue beteten gakuenak ixilik daz ongun. Egun baten MALAESPINA españiko armadako gerra ontzixe, hurrengokun Pikolun lantxi… Ondarruko portun eta bahixan. Nun daz gure herrixan desmilitarizaziñoi eskatzen dabenak? Hala honek atxik ez ebizen?



Atzo kalin euazen Altsasuko 4 gaztin atxilotzi dala eta, gaur Ondarrun KONTZENTRAZIÑOI ZARATATSU da deitxute 20:00etan ALAMEDAN!

EKARRI ZARATI ATATEKO GAUZAK! (potuk, kazularak, txistuk…)
Atzo urten ban Altsasuko gaztin kontrako sententzixik. 2 urtetik 13 urte bitxarteko zigorrak emotzez montaje polizial, mediatiko eta politiko baten ondorixoz urte bat baino gexaua bahitxute dakarrezen gaztiai!
Hau montaje guzti salatzeko eta ABSOLUZIÑOI ez dan beste epairik ez douela onartuko argi lagateko, KONTZENTRAZIÑOI deitxu dabe Ondarrun!
Historiku ixango dan egun honetako ixena emoteko azkanengoko txanpan gaz! Batxe be autobuseko txartelak lortzeko! Ez laga azkaneako!
-Egunero kanttopeko lokalin 18:00etatik 20:00eta
-Ekainak 2 eta 3 ALAMEDAN eguerdiko 12etatik 14:00eta

Eta hau gaur argitaratu daben GIZAKATEKO abestixe:
Beste behin be asteburu bizixe euki dou herrixan! Hainbat ekimen desberdin egon diz, eta argitalpen honetan euran laburpena eskeini nahi dotsuau.
Protagonista nagusixe kirola ixan da ongun, lehenengo ta behin Zubi Zahar ikastolik Antiure antolatutako kirol desafixu euki gendun, korrikalari bi eta txirrindulari bi zein lehenaua aia alamedatik Antiuko elixa, hamen HITZAk einddako bideu:

Eguerdixan turrun hotsak argi eta garbi esan ban barri onak euazela! Antiguako amako erramolaxak herriko banderi irabazi eben! Zoixonak!


Eguerdi ostin Hendaxatik aiagazkuzen barrixak, urtero latxeik ondarrutik Preso eta Iheslaxan aldeko futbol7 txapelketan parte hartu ben herritxarrak! Partiduk jokatu, herri bazkatxan inddarrak hartu eta gabaz parrandan geatu zin EKIPO ROSAko kidik!





Arratsaldin, hau be Zubi Zahar ikastolik antolatute, kintxadan arteko ginkami egon zan, hamen ekitaldi horren ingurun Hitzak einddako albisti:
1995. urteko kintadak irabazi du Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatutako ginkana
Gaztetxin 13+15=28 urteurrena be ondo baino hobeto ospatute gelditxu zan! Eguerdixan karropoteu, bazkaxe, kantaldixe, barriro karropoteu eta gabaz kontzertuk eta musika jartzaili egon zin gaztin etxin! Zoixonak eta urte askotako!





Lasterbidean antolatzen dabilen lantaldetik aia gasku kartel hau, bertan ipintxen daben morun, zapatu honetan (antxoa egune) LASTERBIDEAN elkartasun lasterketako LAN EGUN NAZIONALA da deitxute.
Goxeko 10etan itsasaurren da hitzordu lasterketa luzeko ibilbidi ezautzeko eta gero propagandi banatu eta mateixala salduko dabe!


Hasi diz gazte eguneko komunikaziñoin biharrin dabizenak martxan! Lehenengoko pausu Gazte egunan eta Gaztetxin ingurun herriko gaztik dakarrezen iritzi, ekarpen eta aportaziñoik batzeko inkesta bat zabaltzi ixan da internet bidez.
Honen inkestin helburu, gazte eguneko batzarreta eta antolaketa begire hobetu leikezen gauzak batu eta mahai gainin ipintxi de eta emaitzan ingurun eztabaidak sortu eta hausnartzi.
Beraz deixe etxen dotse herriko gazte guztiai inkesta hau betetea eta ahalik eta geixen aportatea, 5 minutuko kontu de:
Epa!🙋🏾
Aurten be barator gazte egune! Eta inox baino gexa… zeure iritzixe nahi dou jakin hobetu eta biharrin jarraitzeko!
Horretxeatxik, gazte eunai buruzko inkesti ahalik eta gazte gexenek betiti nahi dou. Anima ta bete zeuk be!
Inkesti guztiz anonimu de.
Zabaldu🔈🔈🔈

Urtero latxeik Ondarruko Gazte Asanbladik GAZTETXIN URTEURRENA ospatzeko asteburo biko egitarau antolatu dau!
Lehenengoko ekimena maxatzak 19an (antxoa egune) ixango da KONTZERTUKIN!
Eta maxatzak 26an (urteurren egune) egun guztiko egitarau egongo da, karro poteuaz hasi, bazkaxe, kantaldixe, barriro poteu eta amaitzeko kontzertu eta musika jartzaili!
