[Laburpena] Asteburu bizixe euki dou!

Beste behin be asteburu bizixe euki dou herrixan! Hainbat ekimen desberdin egon diz, eta argitalpen honetan euran laburpena eskeini nahi dotsuau.

Protagonista nagusixe kirola ixan da ongun, lehenengo ta behin Zubi Zahar ikastolik Antiure antolatutako kirol desafixu euki gendun, korrikalari bi eta txirrindulari bi zein lehenaua aia alamedatik Antiuko elixa, hamen HITZAk einddako bideu:

Eguerdixan turrun hotsak argi eta garbi esan ban barri onak euazela! Antiguako amako erramolaxak herriko banderi irabazi eben! Zoixonak!

Eguerdi ostin Hendaxatik aiagazkuzen barrixak, urtero latxeik ondarrutik Preso eta Iheslaxan aldeko futbol7 txapelketan parte hartu ben herritxarrak! Partiduk jokatu, herri bazkatxan inddarrak hartu eta gabaz parrandan geatu zin EKIPO ROSAko kidik!

Arratsaldin, hau be Zubi Zahar ikastolik antolatute, kintxadan arteko ginkami egon zan, hamen ekitaldi horren ingurun Hitzak einddako albisti:

http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2018/05/27/1995-urteko-kintadak-irabazi-du-ondarroako-zubi-zahar-herri-ikastolak-antolatutako-ginkana/

Gaztetxin 13+15=28 urteurrena be ondo baino hobeto ospatute gelditxu zan! Eguerdixan karropoteu, bazkaxe, kantaldixe, barriro karropoteu eta gabaz kontzertuk eta musika jartzaili egon zin gaztin etxin! Zoixonak eta urte askotako!

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Erantzunak itxita daude.