Herriko komertzixo eta dendarixak be GREBA FEMINISTA OROKORRAz bat!

Asko eta asko diz eguen honetan (Azaroak 30) zaintza eskubide kolektibun aldeko greba feminista orokorrin parte hartuko daben heritxarrak.

Zelan ez, herriko komertzixo eta dendarixak ez diz atzin geatu! Denda, taberna, komertzixo… gexenetan ikusi leikez greba egunin itxitxe eukiko dabela jakinarazten daben kartelak. Grebiaz bat eingo daben komertzixo batzuk bideo hau atatea anima diz danok greban parte hartzeko deixe etxen!

Boga Boga elkarteko kidik be grebiaz bat!

[HITZALDIXE] Herri oso baten kontrako genozidixu

Egunero gaz Palestinatik datozen albistik entzuten, 10.000 hildako baino gehixa, etengabeko bonbardaketak… orokorrin, herri oso baten kontrako genozidixu.

Horren harire, Alai tabernin eskaintza kulturalan barrun, lehenengoko ekimena ixango da bixar bertan, azaroak 10in, burutuko dan hitzaldixe.

Al Yudurreko, Palestinako gazte mugimenduko, kidi ran Taher Alin eskutik Palestinak historikoki bixi daben zapalkuntza historiku eta gaur egungo genozidixun inguruko berbaldixe eukiko dou arratsaldeko 18:30xetan.

Yaalah Elkarteko zozketi martxan!

Saharar herrixan aldeko Yaalah elkartik martxan dauke urteroko elkartasun zozketi.

Herriko kirolari eta elkarte ezberdinak emondako kirol mateixala zozketatuko dabe.

Zozketa paperak eskuratzeko aukeri herriko denda eta taberna honetan: Kurike, Gaztedi, Alai, Koxkorra, Torrepe, Mamu eta Amarratza.

Elkarteko mateixala eskatzeko aukeri be zabalik dakarre azarun 5earte. Eskarixak lotura honetan topako dozuen inprimakixe beteta ein bir diz:


YAALAH ELKARTIN MATEIXALA ESKATZEKO AUKERI

🗓 ❗️ AZAROAK 5 eskarixak etxeko azkanengoko egune.

📝 Mateixala formulaxo hau beteta eskatu bir de: https://labur.eus/YAALAHMAT4

Bertan agertuko gatzue eskarixe etxeko bete beharreko guzti. Behin eskarixe eindde korreoz edo WhatsApp bidez abisako dotsuau noix jaso bihir dizen eskarixak.
Eskerrik asko!

Yaalah elkartea 🇪🇭✌🏽🐪

PALESTINA ASKATU! Kontzentraziñoi gaur arratsaldin (U-12 an) 19:00etan Alamedan

Azkan egunetan kezka handiz gaz bizitxen Gazan Israel burutzen dabilen sarraskixak. Palestinar erresistentzixik burututako erasuai erantzune dala dinue sionistak, baine atzo jaxuk ez gaz! Urte luzez dabiz Sionistak herri palstinarra desagertzeko ahaleginetan. Horren adibideik garbixena sistematikoki burutzen dabezen giza eskubidin kontrako ekimenak: Blokeu, Apartheid egoeri, lurran konfiskaziñoik, etxin eraistik, kolonun asentamentuk, atxiloketak, erailketak… Argi eta garbi esan leike ISRAEL GENOZIDI dala!

On dala urte batzuk sortu zan Ahlan wa Sahlan (Ongi Etorri Errefuxiatuak) taldik palestinar herrixan askatasune exijiuteko kontzentraziñoi deitxu dau. Herriko beste talde batzuk be deialdi honeta batzeko deixe daz etxen sare sozialan bidez:

Urriak 12 (eguena) 19:00etan ALAMEDAN

Aitor eta Galder ASKE! Gaur zapatu(Ir-23) 19:30etan konzentraziñoi Kalekutzin!

Aitor Zelaia eta Galder Barbadoi aia gakue 4 urteko kartzela zigorra beteteko aginddu. Hau dala ta Euskal Herriko txoko guztitxan daz bi gazte honen eta Euskal gazterixa osun kontrako ankerkexa hau salatzen. Eskuorri banaketak, pankartak, eserialdixak, kateatzik, mobilizaziñoik… gaz bixitxen azkanengoko hilitan.

Ondarrun Irailak 23 (Zapatu) 19:30etan deitxu dabe kontzentraziñoi batea Kalekutzeko eskilaretan:

https://x.com/ernaigazte/status/1705153777391546469?s=46&t=_lG3RY5goXPeaVzDBYH3zg