11 ondarrutar, 11 bixotz, 11 entzuteko, 11 sentiuteko, 11 ahots, 11 iritzi, 11 herrittar, 11 lagun, 11 arrazoi…
Irriparri ahuan herrixe eitten segi eitteko!
eta datorren astin…
11 sorpresa!
Allarte lagunok!!!
11 ondarrutar, 11 bixotz, 11 entzuteko, 11 sentiuteko, 11 ahots, 11 iritzi, 11 herrittar, 11 lagun, 11 arrazoi…
Irriparri ahuan herrixe eitten segi eitteko!
eta datorren astin…
11 sorpresa!
Allarte lagunok!!!

Irailan 25in hauteskundik dile eta, ondarrutarroi deixe argazki erraldoi bat atateko, danon artin mosaiko bat osatukou!
Hemen eta Orain Denon Herria, danon artin ein bihir douelako!
Zabaldu deixe!
300 lagun baino gehixa baietz batu?!
Gaur hasiko da hauteskunde kanpaini, eta EH Bildutik Bilboa juteko deixe ein dosku. Arratsaldeko 20:00an Kanpaina hasiera ekitaldixe eingo da Arenalin.
Akorda autobusak 18:30ean urtengo dabela Zaldupetik.
Eta herrixan, domekan eukiko dou EH Bildun MITIÑE. Hizlarixak: Jone Goirizelaia eta Julen Arzuaga.

Domekan eguerdiko 13:00an Alamedan ikusiko gazelakun…
Egin Herri !!!
Aurretixaz esan modun, bixar eguaztena DENON HERRIAn aurkezpena egingo da Euskalduna Jauregixan, Bilbon.

eta etzi, eguena, Kanpaina hasiera ekitaldixe Bilboko Arenalin. Ondarrutik autobuse atako da, apuntateko: Anaita eta Kulixka tabernak!

Irailan 25in Ondarrun egongo ez bazaz, posta bidezko botu martxan da. Gaurtik aurrea, EH Bildun bilgunin eukiko dozu aukeri! Arratsaldero 18:00-20:00.

Ondarrun be, Egin Herri, Egin Irri!!!

Irailak 6an martitzenin, 19:00an, Ondarruko EH Bilgunin eingo dan inaguraziñoi-batzar zabaleako gonbiti luzatute geatzen da beraz EH Bilduaz bat eitten daben herrittar talde honen eskutik.
Ez dakixule nun dan Ondarrun EH Bilguni? Antiguako Ama 2xin (lenako BBKn).

Herri demokratiko baten siñisten douen guztioi luzatzen doskun deixe! Batzarran ostin luntxe be egongo dala esazku bertaratutakuntzako.

Hauteskundiai beide beste hainbat hitzordu be badakauz herritxik kanpo…jun agendetan apuntaten!
Egin Herri, Egin Irri!!!
Gipuzkuko Hauteskunde Batzordik EHBildutik lehendakari hautagai aurkeztu daben Arnaldo Otegin ingurun hartutako erabakixan aurrin erabaki hau eskubide bortxaketa bat dala argi da, azpimarratu ez dala bakarrik Arnaldo Otegik bere hautagaitzi aurkezteko dauken eskubidin kontrako erabakixe, gizarte osun kontrako erabakixe baino. Demokrazixaik ezan beste adibide bat, herritxarrok geure lehendakarixe zein ixati nahi douen erabakitxeko eskubidin kontra dun erabakixe da.
Ondarrun, Arnaldo lehendakarixe ixati nahi dabenak urten dabe kalea: “Arnaldo lehendakari! Egin Herri!”


Arnaldok Twitter-in argi esaten dau:

#OtegirekinEginHerri

Irailak 25in ixango diz EAEko hauteskundik, berebixiko garrantzixi daukenak ezkerreko independentistontzat. Garrantzixi oso handixe eta denpora gitxi, egoeriai buelti emoteko.
Bañe ziur gaz danon artin biharra eindde ein geinkela.
Horretxeatxik euaztena hillak 3 Kofrai Zarrin batzar berezixe engou, inportanti de danon parte hartzi, ordun anima eta zabaldu mezu.
Aurrera Beti!!!

Eguenin Alamedan EHBilduk emondako mitiñin euki gendun Angelita Burgoa, Onintza Enbeita eta Iker Casanovaz batea.
Argi eta garbi berba ein eban Angelitak. Preso eta iheslaxan egoeri mahai gainin ipini eta espreski larriki gaxoik dazen presuk bixi daben egoera larri eta urgentiatxik berba ein euskun. Iñok baino hobeto daki Angelitak horren ingurun.
Berandu baino lehen etxea ekarri bihir douz. Angelitak argi dauke eta hori dala ta EHBildutik Senature aurkeztu de, gure ahotsa Madriden entzun daittin.

Gaur Kirru Otxoantesanak lelengo aldiz bozkatu ixan ahal dau herrixan. Horrenbeste urte erbeste eta kartzelan pasa ostin… beran lelengoko botu, domeka baltzai kolori emon eta hurrengo lau urtik koloretsua ixateko!