Zapatu honetan (azaroak18) 13:00 etan institutu paretik eskualde mailako manifestaziñoi deitxu dabe Lea Artibaiko Ikasle Abertzalik, Ibon eta gaxoik dazen preso politiko guztin askatasune eskatzeko!
Politiki
21ak ASKE! KONTZENTRAZIÑOI, Eguenin (azaroak2) 19:30etan kalekutzin
Abendun 9 xan DANOK PARISea! Aurkezpena Ondarrun!
CATALUNYA AURREA! DEMOKRAZIXI AURREA! Kontzentraziñoi ondarrun!
Atzo iluntzin jentetxu batugiñan Alamedan beste herri guztitxan morun EH Bilduk deitxutako mobilizaziñoin parte hartzeko. Euskal Herritxar modun ezin geinkelako onartu holako estatu kolpeik eta salbuespen egoeraik geure helburu bardiñak dakazen herri baten! Gaur argi laga nahi ixan dotsau Herrialde Katalanai beti albun eukiko gatxuela eta erozetan launtzeko prest gazela!
ERASUN AURRIN HERRIXAN ARTEKO BURRUKA INTERNAZIONALISTI!



Hauxe bixaldu dosku Bartzelonan ikasten dan herritxar batek, egun guztin mobilizaziñoitxan ibili eide bera be:
Generalitateko politikaxak atxilotute,nahidanbeste lagun kalin,okupaziñoi-indarrak hirixe sakeaten…
Bitxartin ni, etxin. Mobile harturotenearte. Haxera mensaji!
flipa einddot!
Atzeabe mobile hartu te unibertsidadeko laun batzukin geatu na mobilizaziñoitxa juteko.
Gràcian bera nixun.Dana jentez gañezka. Kantaten batzuk, beste batzuk esteladakin, kotxik boziñi joten… Bakarrik turrune falta! txoriak-txori be kanta dabe ta!
Herritxarran aldarri nausixak: prentsa españolan manipulaziñoi, naziñoi zapalkuntzi eta askatasune ixan di.
Txarrena ra, gaur Kataluñako autodeterminazinoiaz pasarana, beste hamaike gauzaz dala pasaten egunero.
Demokratikuk dizelako, Komenigakoenin!
P.D. Halan da be beti geatukoazku umori!Hauxe botatza andra batek pikoluai:
“¡No os complicabais tanto buscando los sobres del PP!”





gabaz be jentik ezeukan etxea juteko asmoik

Eta atzo ta gaur herriko paetak be berba einddabe! ERNAI ko gaztik eta Ondarruko naparrak eitxuezen muralak:



TASIO ERKIZIAn liburun aurkezpenan irudixak
Gaur arratsaldin kofrai zarrin TASIOk beran liburun aurkezpena eindau MIKEL ETXABURUn hitzaurriaz. Irudixakin lagundute beran bixitxin irakurketi eindau ezker abertzaleko militantin ikuspegitxik. Gero jentin galderai erantzun dotza eta amaitzeko antolatzallik opari txiki bat eitze, urten aurretik liburuk siñatzen egon da. Hamen irudixak.









Amatxu danin hitzaldixe ta eguena ixan danez pintxo potin be ibili de gure artin. Hamen atatzauen argazkixe

Lotsagarrixa ezin! Edo bai…?!
On dala pare bat aste Estefania Beltran de Herediak (Segurtasun sail buruk) Ertzantzik euskaradunon (haiñxuxen be lekatxarrai gerta bihir!) hizkuntza eskubidik zapaltzin ingurun emon ban erantzunak bazterrak nahasta zitxuzen. Hasi bertan Legebiltzarrin eta EHko txoko desbardineta aillauaz.
Arpeiko koloreik aldatu baik bota eta gustoa geatu zan…
Hamen dakazue Legebiltzarreko saiu.
Unai Urruzunok LOTSAGARRIXE zala esan eban argi eta ozen, eta kaleratu ixan zan Legebiltzar aretotik… Lotsagarrixe ete dan ba Unai!
Beatu bestelan Pikok Payoi ze esatetsan Unai Ituarriagan “komikixan”:

Legebiltzarreko sarrerako payuk (“Txapelgorrixak” Turruneruontzat), Arkauteko komisaxan 5 egunin “bueltaka” pasamontañasaz ibiltxen dizen payuk, trafikoa bakarrik dedikaten dizen payo sinpatikuk,… adibideik ez dou falta herrittarron hizkuntza eskubidik (eta beste eskubide asko ta asko) urratuk eta ukatuk dile jakitxeko.
Euskerin ingurun… Euskaltegixetako atik zabalik dakazue, beti egon dizen modun!

Txorradak esatiai laga Tiffany eta ze polezixa eredu bir douen hausnartu eta eztabaidatzeko sasoi be bada… Ze onarteko txapelgorrixak… Turrunekuok behintzat, ez douz maitte!
Malaespina!
Malaespina?! Baixan goxe guztin dakauen barkun ixena. Turrunekuk bixkat kuriosuk ixan eta Googlen sartu gaz, bandera españolaz eta horreaz ixenaz… nahiku “malaespina” emosku-te!

Ez dakiau zetan dabizen; harutzauako gixonak mapa kartografikuk barritzen dabizela, ondun dakauen andrik tubo handixakin ikusi dabela emakumezko bat… Ez dakiau, baine argi dana da, Ondarrun esaten douen modun: Amu ezpanin! (eta ez Malaespina!)

Gobierno de España… Ministerio de defensa… Armada Española… MALAESPINA!
ALPA! Alde hamendik! Ez zaittuau bir, eta ez zaittuau nahi! Inoiz ez dozue euki lekoik gure herrixan, eta inoiz baino gitxia, konponbideako pausuk emote bidin ezin douelako onartu inddar okupatzaillik gure herri eta uretan ibiltxi!
Ia dazen lekutik ondo-ondo irakurten daben karenka dakarren pintadi: INDEPENDENTZIA!!!
Parte hartu EH BILDUn PROZESU ERATZAILIN

EH BILDU prosezu eratzailin da murgilddute, prosezu honetan parte hartzeko beharrezku de akreditaziñoi telematiku etxi edo herrixetan ixena emoti. Behin akreditata dokumentuk eskuratziaz gain mahai politikuko ekipu, herrialdeko arduradune eta idazkari sektorialak proposatu eta bozkatzeko aukeri eukiko dau
Prosezun ixena emoteko: EKAINAK 7 (eguaztena) 18:30 etan KOFRAI ZAHARRIN

Akreditaziñoi telematiku etxeko: https://kongresua.ehbildu.eus/login (aurretik Sortun birsortze prosezun parte hartu bazendun datu bardiñak sartute nahiku de eta bestelan errez erreza da.)
Herrittarron neurrire…
EHBildu prozesu eratzailli eitten da, eta horreaz lotute; ongo eguenin Ondarrun be aukeri eukiko dou herrittarron neurrire einddako EHBildun ingurun berba eitteko Iker Casanovaz.

Etorri zeure iritzixe emotea, bestine entzutea, eztabaidatzea, herrittarron neurrirako EHBildu, herrittarrok ein bihir dou-eta!

EHBildun inguruko informaziñoi gehixa:
SORTU birsortzen, Ondarru inddartzen!
Ezker Abertzali eztabaida prozesu desbardinetan sartute ibilli de aspaldi luze baten; Abian, Zohardia… baine hausnartu, eztabaidatu eta adostatutako guzti gure herrixan zelan eingo douen ordenateko sasoi ailla gasku.
Baguz geldike-geldike… danok gaz premiñazkuk, ondo einddakuk hobetzeko, hain ondo ibilli ez gazen kontuk bideratzeko; bakotxak beran espasixutik, bakotxak beran ritmo edo-eta sakontasunin… Ondarruko Sortu birsortuaz (zelan antolatuko gaz, zeintzuk, zerren ingurun…), SORTUn proiekto politiku bultzatu eta era berin Ondarru inddartuz.
Bixar, eguena, 19:00an Kofrai Zaharrin ikusiko gaz beraz!




