Gaur eguerdiko 12 xetan inaugura dou ofizialki gure hauteskundetako bilguni. Egun aproposa ezta ixan, lagun asko aje arpeixaz ikusi douz, bañe Maddalen Iriarten berbak gustoa entzun douz. Beran ostin mokadutxo eder bat aprobateko aukeri euki dou bertan. Hamendik aurrea lokal horretan batuko gaz, korreosko botuk etxeko, batzarrak etxeko, bozkan kontaketako edo dudaren bat dauken jentiai erantzune emoteko. Hurreatu trankil!
Politiki
Otsailak 23 (domeki) EH Bilgunin inauguraziñoi
Domekan inaugurakou Bilguni, lehengo Penaltin, eta zein hoba EH Bildun lehendakarigai Maddalen Iriarte baino. Domekan 12:00xetan Bilgunin batukoaz danok. Jan eranik ezta faltako, kanpainako inddarrak hartzeko!
Korreosko botu nahi dozu ein datozen hauteskunditan? Hurreatu EH Bilgunea!
Gaur hasi gaz EH Bilgunin posta bidezko bozkak etxen. Nun dan Bilgune barrixe? Lehenako Penaltin!
Ordutegixe: Astelehenetik baixakure: goxitan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00 arratsalditan.
Guk argi dakau, domekan (Azaroak 10) EH Bildu bozkatuko dou!
AITZOLeatxik, IBONeatxik, ASIEReatxik, ANARTZeatxik, ALTSASUkukatxik, PENTSIONISTAKatxik, ETORKIZUNAtxik, KATALANAKatxik eta beste mille arrazoiatxik TURRUNE etxen douenok ongo domekan EH Bildu bozkatuko dou. Iñor ezin leike etxin geatu, bozka guztik diz beharrezkuk Gu ez baguz eurak jungo dizelako. Iñoizko diputadu independentista gexen eon leikez Madrileko kongresu eta senatun (EH Bildu, ERC, CUP, BNG..) Danon artin DEMOKRAZIXE ekarri geinkelako gure herrixeta.
EH Bilduko ekitaldiko irudixak
Kofrai Zaharra bete-bete eindde! Zeinek esan dau domekan etxin geatzeko? Domekan EH Bildu! Bara inddarra, ta bada gogu!
Ekitaldi hasieran bideo desbardinak ikusi ahal ixan diz: kanpañako bideu, herriko preso eta iheslarixak einddako deixe. Ondoren, JULEN ARZUAGAk hasieran JOSE FORERO euki dau gogun. Ondarruko herrixe goraipatu dau, herri desberdiñetatik etorritxako gixon-emakumik zelan bat eindaben gure herriko ibilbidiaz. Gero, ordu erdiko berbaldixin azaldu dau JULENek Madridea jutik zelako balixu dauken gure herrixantzako. Esaldi honeaz amatxu dau:
Madridea guz, gehixa Madridea jun biharrik ez eukitxeko!
Justizixi nahi douelako!
Demokrazixiai baietz!
Konponbidiai baietz!
Autodeterminaziñoiai baietz!
Amaitzeko, herriko gaztik zabaldu daben bideu be ikusi ahal ixan da.
[ 🎥 BIDEU] Domekan (A10) EH Bildu bozkatzeko gaztin deixe!
Ondarruko Ernaikuk herriko gazteixiai madriden gaztin ahotsa ordezkatzen daben alderdi bakarrai bozkatzeko deixe luzatu dotse bideo honetan, hainbat arrazoi azpimarratzen dotxuez datorren domekan (Azaroak 10) hautetsontzixak boto abertzale, feminista, sozialista eta antifaxistaz beteteko.
Gaztik argi dakarre! Ta zuk?
Azaroak 7 (eguena) EH Bildun ekitaldixe Alamedan JULEN ARZUAGAz
Urriak 8 (martitzena) EH Bilduko herri batzarra Kofrai zaharrin
Ongoxe martitzenin (urriak 8) herri batzarra eukikou Ondarruko EH Bilduko kidik kofrai zaharrin arratsaldeko 19:00 tatik aurrea. Ikasturte politiko barrixe eta datozen hauteskundik ixango diz batzarreko gaxak. Gu, bertan eongo gaz.
Azaroan 10 eko hauteskunditako POSTA BIDEZKO BOTU
Azaroan 10eko hauteskundik hurreatzen datoz (kongresu eta senatuko bozkak) ta ez bazaz herrixan kanpoa jun beharra dakazulako, POSTA BIDEZKO BOTU etxeko aukeri eskaintzen dotzu Ondarruko EH Bilduk. Horretako eta euki zeinken dudak argitzeko lokala zabaldu dau mollan (lengo Urruzuno boltsa dendan). Azpixan dakazue lokala zabalik eongo dan ordutegixe. Etorri lasai!
GARBIKETI ala MEZU?
Ai Antontxu, Antontxu. Garbitxasune berbi ibili eta zentsuri praktika (diktadura garaixin latxeik?). Paetak garbixak euki bir eidou eta… paetak mutu, ala EZ?
G7 ko batzarra zala ta morro puntan pintadi agertu zan munduko mandataxan billeri salatzeko.
ta garbitxasunan atxikixi ipiniaz hurrengoko egunin portuko biargiñak erabiliaz, txukun txukun laga ben morro handiko paetak. Aste bete berandua barriro mural barrixe agertu zan ta ongun barrako agintarixak mezu ezkuta ta paeta holan laga ben. Denbori pasa ta han jarraitzen dau. On kontixu garbitxasun arazoik ezta. TURRUNEtik galdera hau etxen dou: Zeinde arazu garbiketi ala mezu?
Ta garbitxasune bada arazu… porto barrun astin agertu dan gasoil orbanan argazkixe bixaltzen dotzuau. Portu kamaraz jositxe ta iñok ixe ez daki? Zer ulertzen ete dau Ondarruko portuko nausixak garbitxasun berbin ixenin?