TURRUNE SARAJEVOn (BOSNIA)

Handik bixaldusku argazkixak oporreta jun dizen herrittarrak eta honekin batea lau lerro idatzi dosku:

1SARAJEVOa bixitxi einddou uztailin, eta harritxute geatu gaz hamen topa douenaz.Kontrastez betetako herrialdi de BOSNIA: mezkitak eta sinagogak, elixa katolikuk eta ortodoxuk, danak alkarren albun. Yugoslaviako komunismu faltan botaten dabenak topa douz, eta kapitalismuaz diru eindaben aberats barrixak be bai. %45eko langabezixi da, eta pobrezixa asko ikusten da kalitan. Eraikiñetan on dala 20 urteko gerrin aztarnak ikusten diz, eta jentiaz berba eineran igarten da orduko gorrotuk ondiokan bixik dazela. Baki egunero landu bir ixaten daben oreka ahul bat da hamen. Alkarreaz bixitxen jarraitxu ahalko daben ala ez, etorkizunak esango dau.

3

Munduko txapeldunai harreri Alde Zaharrin

5

6

7Gaur arratsaldin eitzau ongi etorrixe ERRUSIA aldetik etorri dizen abeslaxai. Jente mordu batu gaz bertan eta IÑAKIk (udaleko kultura arduradunak) eitze anfitrioi lana. Herrixe asko pozturela euran garaipenaz esatze ekitaldi hasieran, gero Botxek eta Iñakik pare bat bertso botatze eta amaitzeko UNANUE KAMARA KORALeko zuzendaxak (ESTIk) berba eindau eskerrak emonaz eta bertan bixi ixan dabenaz.

8

 

 

Urrezko domiñi lortu dabe UNANUE KAMARA KORALekuk

1GAUDEAMUS Koralak urrezko domini lortu dau Sotxin (Errusia) jokatu dan Abesbatzen Olinpiadetan. Busturialdeko Gaudeamus eta tartin  Ondarroako Unanue Kamara Koraleko 13 kideekin batea parte hartu dabe 9. World Choir Games-tan. Julia Foruriak eta Estibalitz Arrizabalagak, Gaudeamus eta Unanue abesbatzetako zuzendaixak, hurrenez hurren, txalo artin jaso dabe sarixe.

3

Gañea, domiña gexa lortutxue. Folklore a cappella-n be urri lortu dabe, eta folklore eszenikun, ostea, zilarrezko domini irabazi dabe.

2

5

Argazkixak bixaltzen jarraitzen dabe bertatik. Saiuk amatxute gero ata zitxuenak diz azpixan ikusiko dozuenak.

1

2

3

Amaitzeko esan eguaztenin (13an) allako dizela herrire eta al loro egoteko. Edozeinek eztauelako lortu hiru domiña, Urre bi, bata Olinpiku eta hirugarrena zidarra .

 

 

Opor sasoi alla da

Urtero lez udi allaaz batea maletak etxen douz atseden apur bat hartzeko. Mendire edo plaire, Euskal Herrixan edo atzerrire bañe danok eukitxen dou pilak karga beharra. Asko ixaten diz TURRUNAn bittartez herrixan gertaten dizen gauzak enteraten eta alderantziz guk herritxik kanpo dabizen herrittarran barri eukitxen dou.

Hamen erakustetzuau lelengokutaku. ISTAMBUL (TURKIA) aldin atatako argazkixak diz beikuk.

Santa Sofia aurri

1

Danak diñue ez dala momentu ona inguru horretatik ibiltxeko. Pasmaz beteta daz kalik.

2

Eta amaitzeko, barrun eta ihesin dazen guztiai musu handi bana.

3

-TURRUNEtik animaten zatxuau zabizen tokixetatik argazkixak bixaltzen: otzara@hotmail.com helbide elektronikure. Jakiñin gaz Inglaterra, Honduras, Irlanda, Estatu Batuak, Maroko, Austria, Japon, Venezuela, Espainia eta beste leko askotatik irakurten gatxuzuena. Eztozue pegatinaik bir, folixo edo lau harriaz be idatzi zeinke TURRUNE ta.

Ekainak 16 (eguena), ERREFUXIATUN kanpamendutako kontakizune Ondarrutar baten ahotik

Egutegixe: Ekainan 16  Ordutegixe: 19:00etan  Leku: Etxelilan

Oihana Goikoetxea Osa ondarrutarra Idomeniko errefuxiatu kanpamendutan egon da eta bertan bixitxako esperientzixiai buruz lehen pertsonan jarduteko aukei eukiko dou.

Otzara Ondarroa, Uxu Emakumeak, Lea Artibai Eta Mutriku Egunkaria eta Ema Mutriku